Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Toki-erakundeetako idazkaritza-kontuhartzailetza lanpostuak betetzeko hautagia-zerrenda bat osatzeko hautaketa-prozesurako deialdia

2026ko maiatzaren 12ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (87. zk.) argitaratu da 2026ko maiatzaren 5eko Agindua(leiho berri batean irekitzen da), zeinaren bidez aldatzen baita Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren 2026ko martxoaren 31ko Agindua(leiho berri batean irekitzen da), Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeetako Idazkaritza - Kontu-hartzailetzako azpieskalan Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostuak bitarteko izendapenez betetzeko hautagaien zerrenda osatzeko hautaketa-prozesurako deialdia egiten duena.


Prozesuaren ezaugarriak eta eskakizunak webgune honetan kontsulta daitezke: Eskabideak aurkezteko epea 2026ko apirilaren 20tik ekainaren 2ra bitartekoa da (biak barne). Prozesuan parte hartzeko eskabidea telematikoki egin ahal izango da, eta izangaiek ziurtagiri elektroniko aitortu baten bidez identifikatu beharko dute beren burua.

Azken aldaketako data: