Ekonomia eta Ogasun Saila

TicketBAI programa

Escudos de la Diputación Foral de Alava, Diputación de Bizkaia, Diputación de Gipuzkoa y Gobierno Vasco  

Ticketbai.eus

TicketBAI (aurrerantzean, TBAI) hiru foru-aldundien eta Eusko Jaurlaritzaren artean partekatutako proiektua da, eta zenbait betebehar legal eta tekniko ezartzea du helburu; hala, TBAI indarrean sartzen denetik aurrera, jarduera ekonomiko bat egiten duten pertsona fisiko eta juridiko guztiek fakturazio-software bat erabili beharko dute, argitaratzen diren baldintza teknikoak betetzen dituena.

Sistema berriari esker, foru-ogasunek zergadunen jarduera ekonomikoen diru-sarrerak kontrolatu ahal izango dituzte, eta, bereziki, azken kontsumitzaileei ondasunak edo zerbitzuak ematen dizkieten sektoreetako jarduerenak, neurri handi batean eskudirutan kobratuta. Era berean, informazio hori erabiliko da zergadunei zerga-betebeharrak betetzen laguntzeko.

                                                                

TBAI foru-ogasun bakoitzean

TBAI sistema, bere oinarrietan, hiru foru-ogasunena da, baina, jakina, foru-erakunde bakoitzaren berezko arau-xedapenen bidez dago araututa, eta, gainera, lurralde-berezitasun batzuk ditu:

                                 

TicketBAI (TBAI) sistemak, Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundearen (ELGA) eta Europako Batzordearen gomendioekin lerrokatuta eta antzeko proiektuak abiarazi dituzten gure inguruko beste herrialde batzuen esperientzian oinarrituta, bi helburu nagusi ditu: zergapekoei beren zerga-betebeharrak betetzen laguntzea eta zerga-iruzurra prebenitzeko eginkizuna, Karga publikoei beren ahalmenaren arabera eusten laguntzen duten pertsonak.

TBAIk jarduera ekonomikoak garatzen dituzten pertsona fisiko eta juridiko eta nortasun juridikorik gabeko erakunde guztiei eragiten die, baldin eta EAEko foru-ogasunen araugintza-eskumenaren mende badaude PFEZean edo SZn, maiatzaren 23ko 12/2002 Legearen bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunean aurreikusitakoaren arabera.

Funtsean, TBAIk fakturak kateatzen ditu, eta elektronikoki ere sinatzen dira. Horrek eragotzi egiten du fakturak manipulatzea edo ezabatzea. Horrek ziurtatu egingo du erregistro informatikoen benetakotasuna, osotasuna, trazabilitatea eta bortxaezintasuna; azken batean, ezin izango dira fakturak manipulatu edo ezabatu gailu desberdinen bidez jaulki ondoren, hala nola saltokiko terminalak (ST), ordenagailu pertsonalak, vending makina aurreratuak, balantza aurreratuak, tabletak edo telefono mugikorrak. Erregistroak kasuan kasuko foru-ogasunei bidali beharko zaizkie, bakoitzak ezarritako forma eta epeak betez.

Gainera, programak faktura sortuko du beharrezko datu guztiekin, eta bi eremu berri izango ditu, fakturaren datuak beste formatu batean irudikatzea besterik ez, hau da, TBAI identifikazio-kode bat eta QR kode bat.

Interpretatu daiteke erregistro publiko komun bat dagoela, foru-ogasun bakoitzak gaitutako edo gaituko dituen erregistroetan oinarrituta, eta bertan inskribatzen direla TBAI betebeharrak betetzeko beharrezkoak diren software espezifikoak, bai eta horiek garatzen dituzten pertsonak edo erakundeak ere. Hiru foru-ogasunetako (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa) erregistroak interkonektatuta egongo dira; beraz, erregistro batean inskribatuta egoteak ahalmena ematen dio inskribatutako erakunde garatzaileari erregistratutako softwarea euskal foru-zergadun guztiei banatzeko. Zergadunen eskura konfiantzazko pertsona eta erakunde hornitzaileen zerrenda bat jartzeko balio du; izan ere, bertan inskribatuta daudenek TBAI sistemaren baldintzak betetzen dituen produktu bat hornitzeko konpromisoa hartu beharko dute, erantzukizunpeko adierazpen bat sinatuta. Helburua zergapekoek erabiltzen duten eta software hori manipulatu ez den softwarearen egiletza bermatzea da.

Bizkaiko Foru Ogasunaren Erregistrorako sarbidea

Gipuzkoako Foru Ogasunaren Erregistrorako sarbidea

Dokumentua Pdf I. noiztik I. noiz arte
TicketBAI 1.1 sistemaren zehaztapen funtzionalak eta teknikoak (PDF, 896 KB) - -
TicketBAI 1.0 sinadura-politika (PDF, 638 KB) - -

 

Hitzarmena (EHAA) Acceso a la Plataforma de Contratación

Hitzarmena: 2019/05/29an (2019ko EHAA, 129. zk.)