Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Osalanek 2014-2015ean diruz lagundutako laneko arriskuen prebentzioaren arloko ikerketa-proiektuak aurkezteko jardunaldiaren txostenak, argazkiak, bideoak eta laburpena.

 

2016ko apirilaren 29an jardunaldi ireki bat egin da, eta Osalanek diruz lagundutako bost ikerketa-proiektu aurkeztu dira, 2014-2015 deialdiari dagozkionak.

Aurkeztutako proiektuak:

SGS-Tecnos, S.A. entitateko Guillermo Sorianok "Zahartze aktibo osasungarriari eta horrek osasun-sektoreko lan-baldintzak egokitzeari buruzko azterlana" (Adapt@geing2.0 azterlana) izeneko proiektua aurkeztu du. Zahartzearen prozesu naturala enpresetan eta, bereziki, osasun-sektorean laneko arriskuak prebenitzeko estrategietan sortzen ari den arrisku-faktoretzat hartu behar den aztertzen du.

Lantegi Batuak Fundazioko Miguel Martinek eta María Escandonek "Mugikortasun-gida bat garatzea, itinere bidezko eta misiozko joan-etorriak errazteko desgaitasuna duten langileentzat" (MUGITU) izeneko proiektua aurkeztu dute. Mugikortasunaren arloan irtenbide praktikoak emateko eta in itinere istripuak saihesteko, joan-etorriak aztertzen ditu, eta ezagutza hori mugikortasun-planak idazteko gomendioak idazteko gida batean jasotzen du.

Gaiker Fundazioko Luis Madariagak "Nanomaterialen inhalazioaren ondoriozko arriskugarritasuna ebaluatzeko tresna, in vitro saiakuntzetatik lortutako toxikotasun-emaitzetan oinarrituta" (INVINANOTOOL) izeneko proiektua aurkeztu du. Proiektuaren bidez, nanomaterialen inhalazioarekiko esposizio-arriskuak ebaluatzeko tresna bat inplementatu nahi da, horien arriskugarritasuna ezaugarri genotoxikoen, zitotoxikoen eta oxigeno-espezie erreaktiboak (ROS) sortzeko gaitasunaren arabera definitzeko, eta horrek, lan-inguruneetako esposizioaren ezaugarriekin batera, hainbat lanposturen arrisku-maila lortzea eta, horrela, prebentzio-plangintza egokiena egitea ahalbidetuko du.

STT Ingeniería y Sistemas, S.L. entitateko Pablo Callejok "Sentsore inertzialen bidez muskulu-eskeletoen nahasmenduak azkar ebaluatzeko tresna" (HERTMES) izeneko proiektua aurkeztu du. Proiektu honen helburua analisi biomekanikoko sistema bat garatzea da, eramangarria eta haririk gabekoa, lanpostuan egindako jarduera profesionalak denbora errealean ebaluatzeko, mugimenduko eta ikusmen artifizialeko mikrosentsoreen erabileran oinarrituta, eta ebaluazio ergonomikoko teknikak txertatuta. Lanbide-jarduerak azkar ebaluatzeko tresna berri bat sortu nahi da, erabilitako ebaluazio-metodoen zehaztasuna areagotzeko eta sailek eta prebentzio-sozietateek emandako zerbitzuaren eraginkortasuna hobetzeko.

Tecnalia Tresearch & Innovation Fundazioko Javier Larrañetak "KPIetan oinarritutako metodo bat eta erresilientzian ardaztutako neurketarako erraz erabil daitekeen software-tresna bat garatzea eta baliozkotzea laneko segurtasuna eta osasuna kudeatzeko sistemaren (KPI-OSH-Tool) jarduna (SAF €RA proiektua)" izeneko proiektua aurkeztu du. Proiektua Europako partzuergo batek gauzatzen du. Partzuergo hori I+Gko eta FIOHko hiru erakundek osatzen dute, eta Poliniako eta Finlandiako laneko segurtasun eta osasunaren arloko ikerketa-institutuak dira, hurrenez hurren. Tecnalia, berriz, EAEko erakunde pribatua da, eta laneko segurtasun eta osasunarekin lotutako proiektuetan esperientzia du. Proiektuaren taldeak nazioarteko zientzia-aholkularitzako (IAB) talde baten laguntza du, nazioarteko aintzatespena duten zientzialariek osatua. Proiektuaren helburua da SST (SG-SST) kudeatzeko sistemen eraginkortasuna hobetzea, sistemetan erresilientzia-ezaugarriak txertatuz. Bere helburua SG-SSTaren jarduera operazionala neurtzea da, horrela enpresaren erresilientzia eta estrategia lagunduz ingurune aldakor batean. Tecnaliaren parte-hartzea, funtsean, KPOI-OHS Tool software-tresnen garapenean eta programazioan oinarritzen da.