Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Arautegia

Inprimatu

39/2005 DEKRETUA, martxoaren 1ekoa, Lanbide Heziketarako eta Etengabeko Ikaskuntzarako Berrikuntza Zentroa (TKNIKA) sortu eta bere lanpostuen zerrenda onartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 47
  • Hurrenkera-zk.: 1121
  • Xedapen-zk.: 39
  • Xedapen-data: 2005/03/01
  • Argitaratze-data: 2005/03/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Jaurlaritzaren Kontseiluak onartu zuen Lanbide Heziketako Euskal Plana, 1997ko apirilaren 22an egindako bileran. Jaurlaritzaren Kontseiluaren erabaki horrek buru eman zion Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluak egindako lanari, 1997ko martxoaren 24an egindako aparteko osoko bilkuran onetsi baitzuen Lanbide Heziketako Euskal Plan hori.

Lanbide Heziketako Sistema Bateratu edo Integratuaren helburu orokorretako bat, Lanbide Heziketako Euskal Plan horrek definitu duenez, kalitatezko lanbide-heziketa lortzea da, baita Europan homologa daitezkeen kalitate-mailak ziurtatzea ere, ekoizpen-erakundeek aintzat har dezaten, eta oro har gizarteak ikus dezan lana lortzeko eta lanbidean eta gizartean aurrera egiteko aukera egokia dela, kalitate-estandarrak hobetuz gero.

Lanbide Heziketako Euskal Planak bere VI. kapituluko 2. atalean, Kalitatea Hobetzeko Programak izenekoan, adierazi duenez, badira faktore jakinei zuzendutako ekintza zehatz batzuk, lanbide-heziketaren kalitatearen hobekuntzan berebiziko eragina dutenak. Ekintza horietako bat dugu lanbide-heziketako irakasleei prestakuntza eguneratua ematea, ernatzen ari diren teknologia berrien eremuan.

2004-2007 Euskal Planak (Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluak 2004ko ekainaren 11n eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2004ko azaroaren 9ko bileran onetsia), berriz, ondokoak hartu ditu, besteak beste, helburu estrategikotzat:

  • Lanbide-heziketaren esparruan aplika daitezkeen ikerketa proiektuak garatzea, prestakuntza-eremu horretako irakasleen esku-hartzearekin.

  • Lanbide-heziketako zentroak pixkanaka kreditatzea ikerketa, garapen eta berrikuntza teknologikoko erakunde gisa, zientzia eta teknologiako euskal sarearen baitan.

  • Ikerketa, garapen eta berrikuntzako zentro bat sortzea lanbide heziketaren esparruan.

    Beste alde batetik, lanbide-heziketa ekoizpen-sistemaren bilakaerari egokituko bazaio, ondokoak behar dira:

  • Teknologia berritzeko prozesuak bultzatzea Euskal Autonomia Erkidegoko lanbide-heziketan.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko lanbide-heziketako zentroek lan egitea informazioaren gizartearen eta teknologia berrien garapenean, mundu guztiarekiko konexio-loturak sortzearren.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko lanbide-heziketako zentroen kudeaketa berritzeko prozesuak bultzatzea.

    E-learning prestakuntza ikastaroak garatzea.

  • Lanbide-heziketa birtualeko inguruneak sustatzea.

  • LHko ikastetxeetako irakasleei prestakuntza ematea berrikuntza teknologikoan, baita aholkularitza ere, teknologia berriei dagokienez.

    Ildo beretik, gure gizarteak IKTBen eremuan daraman etengabeko aitzinamenduak, zenbait esparrutan sormena eta berrikuntza sustatzeko premia larriak, lanbide-heziketak Euskal Autonomia Erkidegoan hartu duen garrantzi estrategikoak, eta zentroek gai hauetan ezinbesteko duten koordinazioak, beharrezko egiten dute zentro bat sortzea, berrikuntza lantzen, ikertzen, koordinatzen eta eragiten aritu dadin, eta lanbide-heziketako zentroek erreferentetzat har dezaten, proiektu berriak garatu ahal izan ditzaten, eta lanbide-heziketa garapen aurreratuko eremu berrietara bultzatu.

    Otsailaren 19ko 1/1993 Legeak, Euskal Eskola Publikoari buruzkoak, bere IV. tituluko III. kapituluan finkatu ditu Hezkuntzako laguntza-zerbitzuen zereginak eta esparruak.

    Otsailaren 19ko 2/1993 Legeak, Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitatekoez kanpoko Irakaskuntzarako Irakasleen Kidegoei buruzkoak, bere 33. artikuluan definitu du nola bete behar diren lanpostuak ikerketarako eta irakaskuntzaren laguntzarako zerbitzuetan.

    Otsailaren 13ko 25/2001 Dekretuak, abenduaren 26ko 368/2001 Dekretuak aldatuak, lanpostuen hizkuntza eskakizunak eta derrigortasun-datak zehazteko berariazko araubidea finkatu du, ikerketarako eta irakaskuntzaren laguntzarako zerbitzuei dagokienez: ISEI, Berritzeguneak eta IIHII, Lanbide Heziketaren Kalitatea eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentzia, Koalifikazioen eta Lanbide Heziketaren Euskal Institutua, eta etorkizunean sortuko den ikerketarako eta irakaskuntzaren laguntzarako edozein zerbitzu.

    Horiek horrela, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak proposatuta, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2005eko martxoaren 1eko bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Dekretu honen xedea da Lanbide Heziketarako eta Etengabeko Ikaskuntzarako Berrikuntza Zentroa (TKNIKA) sortzea. Eginkizuntzat izango ditu LHren alorreko berrikuntza, LHko zentroek enpresekin, zentro teknologikoekin eta unibertsitateko ikerketa-sailekin dituzten harremanak bultzatuz; lanbide-heziketako irakasleei prestakuntza ematea, ekoizpen-sektoreetan sortuz joango diren teknologia berriei dagokienez; eta irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak hobetzeko ingurune berrietan aurrera egitea. Era berean, zentroaren lanpostuen zerrenda onetsi da.

Lanbide Heziketarako eta Etengabeko Ikaskuntzarako Berrikuntza Zentroa (TKNIKA) ikerketa, berrikuntza eta irakaskuntzako laguntza zerbitzua da, eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzari atxiki zaio organikoki, eta sailburuordetza horrekiko mendetasun organikoa eta funtzionala du, Dekretu honetan ezarritako eginkizunak garatzeari dagokionez.

Lanbide Heziketarako eta Etengabeko Ikaskuntzarako Berrikuntza Zentroak (TKNIKA) ondoko eginkizunak izango ditu:

  1. ¿ Berrikuntza teknologikoko prozesuak bultzatzea Euskal Autonomia Erkidegoko lanbide-heziketan, LH lehiakorragoa eta dinamikoagoa izan dadin.

  2. ¿ Euskal Autonomia Erkidegoko lanbide-heziketako zentroekin lankidetzan aritzea, aurrera egin dezaten informazioaren gizartearen eta teknologia berrien garapenean, mundu guztiarekiko loturak sortzearren, herrialde aurreratuenekin izanez lankidetza-ikaskuntzako harremanak.

  3. ¿ Euskal Autonomia Erkidegoko lanbide-heziketako zentro integralen kudeaketa berritzeko prozesuak bultzatzea, egitura malguago, dinamikoago eta parte hartzaileagoak sortzearren, oinarritzat harturik elkarlana, pertsonekiko uste ona, eta taldeen autonomia eta kudeatzeko gaitasuna.

  4. ¿ E-learning prestakuntza ikastaroak garatzea.

  5. ¿ Lanbide-heziketa birtualeko hiru dimentsioko inguruneak sustatzea.

  6. ¿ LHko zentroek enpresak sortzeko dituzten proiektuak koordinatu, eta zerikusia duten beste organismo batzuekin lankidetzan aritzea.

  7. ¿ Berrikuntza teknologikoaren alorreko prestakuntza eskaini eta ematea, eta ekoizpenari eta zerbitzuei aplikaturiko teknologia berrien alorreko prestakuntza eskuratzea EAEko, Estatuko eta nazioarteko zentroetako LHko irakasleei.

  8. ¿ Garrantzi handiko proiektuei heltzea Euskal Autonomia Erkidegoan, Estatuan eta nazioarteko mailan.

  9. ¿ Beste arau batzuek eman diezazkioketen eginkizun guztiak garatzea, baita Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzak, Lanbide Heziketako Euskal Plana gauzatzeko ardura duen aldetik, agindu diezazkiokeenak ere.

Lanbide Heziketarako eta Etengabeko Ikaskuntzarako Berrikuntza Zentroa (TKNIKA) lau arlotan egituratuko da, bere eginkizunak betetzeko:

  • Zentroetako e-learning berrikuntzaren eta IKTBen dinamizazioaren alorra.

  • Berrikuntza teknologikoaren alorra.

  • Kudeaketa-berrikuntzaren alorra.

  • Prestakuntza espezializatuaren alorra.

  1. Ondoko eginkizunak dagozkio zentroetako e-learning berrikuntzaren eta IKTBen dinamizazioaren alorrari:

    1. ¿ Zentroen elkarrekiko lotura hobetzea, sare eta baliabide informatikoak optimizatuz.

    2. ¿ Egiturak sustatu (zer teknologia ezarri behar den jakin) eta ikasgela digitalen kopurua eta erabilpena areagotzea.

    3. ¿ I+G enpresen eta zentro teknologikoen laguntza eta lankidetza bilatzea.

    4. ¿ E-learning materialak garatzea irakasleei laguntza emateko irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan.

    5. ¿ Eskola emateko modu berriak sustatzea, IKTBen erabileran oinarrituta.

    6. ¿ Zentroei aholkularitza ematea kudeaketa-programak ezartzerakoan.

  2. Zentroetako e-learning berrikuntzaren eta IKTBen dinamizazioaren alorreko koordinatzailearen eginkizunak:

    • Zentro integralen sareko zentroetako irakasleen e-learning prestakuntza bultzatzeko planen definizioa, ezarpena eta jarraipena egitea.

    • Zentro integratuen sareko zentroetan intranetak eta estranetak erabiltzea bultzatzeko planen definizioa, ezarpena eta jarraipena egitea.

    • Harremanak izatea Euskal Autonomia Erkidegoko I+G enpresa garrantzitsuenekin.

      E-learning materialen garatzaileen alorreko eta IKTBen dinamizatzaileen alorreko jarduerak programatu, lan-prozesuak ezarri, eta alor horiei bultzada eta koordinazioa ematea.

    • Bere eskumen-alorreko baliabideak eta guneak kudeatzea.

    • Ezarritako helburuak betetzeko eskueran dituen giza baliabideak eta teknika-baliabideak administratzea.

    • Bere alorreko prozedurei buruzko prestakuntza eta aholkularitza ematea e-learning ikastaroen garatzaile edo IKTBen dinamizatzaile jardungo duten pertsonei.

    • Alorreko urteko plana gauzatzeari buruzko aginduzko txostenak egitea, baita berrikuntza-zentroko zuzendaritzatik eskatzen dizkioten gainerakoak ere.

    • IKTBen eta e-learning prestakuntzaren eremuaren barruan agintzen dizkioten ekintza guztiak burutzea.

    • Bere lanpostuari datxezkion bestelako eginkizunak burutzea.

  1. Ondoko eginkizunak dagozkio berrikuntza teknologikoaren alorrari:

    1. ¿ Teknologia berrien ezarpena sustatzea LHko lanbide-arloetan.

    2. ¿ Ikastetxeek enpresak sortzeko garatzen dituzten proiektuen kudeaketa koordinatzea.

    3. ¿ I+G enpresen eta zentro teknologikoen laguntza eta lankidetza bilatzea.

    4. ¿ Teknologia aurreratuko proiektuak garatu eta abiaraztea ekoizpenaren eta zerbitzuen alorretan.

  2. Berrikuntza teknologikoaren alorreko koordinatzailearen eginkizunak:

    • Harremanak izatea zentro teknologikoekin, unibertsitateko ikerketa-sailekin eta Euskal Autonomia Erkidegoaren ekonomiari garrantzizkoen zaizkion sektoreetan teknologiaren aldetik garatuen dauden enpresekin.

    • Zentro integratuen sareko zentroetan berrikuntza teknologikoa eta enpresak sortzea bultzatzeko planen definizioa, ezarpena eta jarraipena egitea.

    • Proiektu teknologikoen eta enpresen sorkuntzaren dinamizatzaileen jarduerak programatu eta lan-prozesuak ezartzea, eta dinamizatzaileei bultzada eta koordinazioa ematea berrikuntza teknologikoaren alorrean.

    • Dinamizatzaileen ekintzak koordinatzea, aholkularitzari edota zabalkuntzari dagokienez, baita berrikuntza teknologikoaren alorrean erabaki daitezen gainerakoei doakienez ere.

    • Bere eskumen-alorreko baliabideak eta guneak kudeatzea.

    • Ezarritako helburuak betetzeko eskueran dituen giza baliabideak eta teknika-baliabideak administratzea.

    • Prestakuntza eta aholkularitza ematea berrikuntza teknologikoaren alorrean proiektu berritzaileen dinamizatzaile jardungo duten pertsonei.

    • Alorreko urteko plana gauzatzeari buruzko aginduzko txostenak egitea, baita berrikuntza-zentroko zuzendaritzatik eskatzen dizkioten gainerakoak ere.

    • Berrikuntza teknologikoaren alorreko jarduerei buruzko txostena egitea.

    • Berrikuntza teknologikoaren alorreko eginkizun eta eskumenen eremuan zehazten diren ekintza guztiak egitea.

    • Bere lanpostuari datxezkion bestelako eginkizunak burutzea.

  1. Ondoko eginkizunak dagozkio kudeaketa-berrikuntzaren alorrari:

    1. ¿ Kudeaketa berritzeko prozesuak bultzatzea zentro integratuen sareko zentroetan.

    2. ¿ Laguntza eman zentroei, EFQM kudeaketarako bikaintasun eredua behin betiko ezar dezaten.

    3. ¿ Elkarlanean aritzea Lanbide Heziketaren Kalitatea eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentziarekin, zentroetan kudeaketa-eredu berriak garatu eta ezar daitezen, oinarritzat harturik elkarlana, pertsonekiko uste ona, eta taldeen autonomia eta autogestiorako gaitasuna.

    4. ¿ Elkarlanean aritzea Lanbide Heziketaren Kalitatea eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentziarekin, pertsonak kudeatzeko eredu berriak garatzen.

    5. ¿ Euskal Autonomia Erkidegoko kudeaketaren alorreko enpresa berritzaileenen laguntza eta lankidetza bilatzea.

  2. Kudeaketa-berrikuntzaren alorreko koordinatzailearen eginkizunak:

    • Zentro integratuen sareko zentroetan kudeaketa-eredu berritzaileak diseinatu, abiarazi eta gara daitezen sustatzea.

    • Zentro integralen sareko zentroei prestakuntza, aholkularitza eta laguntza ematea, pertsona, baliabide eta prozesuei buruzko kudeaketa-ereduak abiaraz ditzaten, Lanbide Heziketako Euskal Plana garatzearren.

    • Harremanak izatea Euskal Autonomia Erkidegoko kudeaketaren alorreko enpresa aurreratuenekin.

    • Bere ardurapean dituen langileen jarduerak programatu, lan-prozesuak ezarri, eta jarduketak koordinatu, neurtu eta gainbegiratzea.

    • Berrikuntza-zentroaren lankideen ekintzak koordinatzea, aholkularitzari edota zabalkuntzari dagokienez, baita kudeaketa-berrikuntzaren alorrean zehazten diren gainerakoei doakienez ere.

    • Bere eskumen-alorreko baliabideak eta guneak kudeatzea.

    • Ezarritako helburuak betetzeko eskueran dituen giza baliabideak eta teknika-baliabideak administratzea.

    • Bere alorreko pertsonei, eta, oro har, berrikuntza-zentrokoei prestakuntza eta aholkularitza ematea kalitatearen kudeaketari lotutako prozeduretan.

    • Kalitate-alorreko urteko plana gauzatzeari buruzko aginduzko txostenak egitea bere jarduera-eremuan, baita kalitatearen kudeaketaren inguruko erakundeen egoerari buruzko urteko txostena ere; orobat, Lanbide Heziketako Euskal Plana garatzeari datxezkion prozesuen garapenari buruzko txosten orokorra.

    • Kudeaketa-berrikuntzaren alorreko eginkizun eta eskumenen eremuan zehazten diren ekintza guztiak egitea.

    • Bere lanpostuari datxezkion bestelako eginkizunak burutzea.

  1. Ondoko eginkizunak dagozkio prestakuntza espezializatuko alorrari:

    1. ¿ TKNIKAko alorren prestakuntza-proiektuak garatzea, sor daitezkeen beharrei aurrea hartuz.

    2. ¿ Zentroetako irakasleen prestakuntza kudeatzea e-learning berrikuntzarekin, berrikuntza teknologikoarekin eta kudeaketa-berrikuntzarekin zerikusia duten gai guztietan.

    3. ¿ Elkarlanean aritzea gainerako alorrekin, prestakuntza-planak eta dagokion dokumentazioa lantzen.

    4. ¿ Prestakuntzaren alorrean eskumena duten erakunde ofizialen laguntza eta lankidetza bilatzea.

  2. Prestakuntza espezializatuaren alorreko koordinatzailearen eginkizunak:

    • Harremanak izatea prestakuntzaren alorrean eskumena duten gainerako erakunde ofizialekin.

    • Ziurtapen- eta erregistro-alorreko eginkizun eta eskumenen eremuan zehazten diren ekintza guztiak garatzea.

    • Zentroetako e-learning berrikuntzaren eta IKTBen dinamizazioaren alorreko, berrikuntza teknologikoaren alorreko eta kudeaketa-berrikuntzaren alorreko prestakuntza planen diseinua, ezarpena eta jarraipena egitea.

    • Berrikuntza-zentroko eta zentroaren alorretako langileen prestakuntza kudeatu eta koordinatzea.

    • Zentroaren alorretan sortutako dokumentazioa artxibatu eta zaintzeari datxezkion lanak egitea.

    • Estatistika-analisien ondorioetarako agintzen dizkioten azterlanak eta txostenak egitea.

    • Bere ardurapean dituen langileen jarduerak programatu, lan-prozesuak ezarri, eta jarduketak koordinatu, neurtu eta gainbegiratzea.

    • Ezarritako helburuak betetzeko eskueran dituen giza baliabideak eta teknika-baliabideak administratzea.

    • Prestakuntza-alorreko urteko plana gauzatzeari buruzko aginduzko txostenak egitea, baita berrikuntza-zentroaren jarduketen urteko txostena ere.

    • Prestakuntzaren alorreko eginkizun eta eskumenen eremuan zehazten diren ekintza guztiak egitea.

    • Bere lanpostuari datxezkion bestelako eginkizunak burutzea.

  1. Lanbide Heziketarako eta Etengabeko Ikaskuntzarako Berrikuntza Zentroak (TKNIKA) zuzendari bat izango du. Zentroko alorren lanak koordinatu eta zuzentzeaz arduratuko da.

  2. Zuzendariaren eginkizunak:

    • Berrikuntza-zentroaren antolaketa-, funtzionamendu- eta betearazpen-alderdiak kudeatzea.

    • Urteko gastu-aurrekontua proposatu, eta gastuak onartzea.

      E-learning berrikuntza, kudeaketa-berrikuntza, berrikuntza teknologiko eta prestakuntza espezializatuaren alorretako lanak ikuskatu eta koordinatzea.

    • Berrikuntza-zentroak burututako ekintzen txostenak aurkeztea Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordeari.

    • Berrikuntza-zentroaren urteko plana gauzatzeari buruzko aginduzko txostenak egitea, orobat Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzak eskatutakoak.

    • Lanbide Heziketako Euskal Planaren zerbitzurako sortu diren erakunde eragileekin elkarlanean aritzea: Lanbide Heziketako Euskal Sistemaren Behatokia, Koalifikazioen eta Lanbide Heziketaren Euskal Institutua, ikastetxe integralen sarea eta Lanbide Heziketaren Kalitatea eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentzia, hain zuzen ere.

    • Berrikuntza-zentroaren barnean, erakundearen funtzionamendua sustatzea eta zuzentzea, kalitatearen kudeaketa-ereduan oinarriturik.

    • Ordezkari nagusi izatea berrikuntza-zentroak Estatuko zein Europar Batasuneko izaera bereko gainerako erakundeekin dituen harreman eta trukeetan, metodologiak, proiektuak, esperientziak eta sistematika operatiboak egiaztatu, transmititu eta hobetzeko asmoz.

    • Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzak berrikuntzaren alorrean esleitzen dizkion ekintzak abiaraztea, Lanbide Heziketako Euskal Plana garatzearren.

    • Berrikuntza-zentroak bere eginkizunen esparruan burutuko dituen argitalpen, publizitate-kanpaina eta bestelako jardueren gauzatzea eta garapena ikuskatzea.

    • Harremanak izatea Euskal Autonomia Erkidegoaren ekonomiari garrantzizkoen zaizkion sektoreetan teknologiaren aldetik garatuen dauden enpresekin.

    • Bere lanpostuari datxezkion bestelako eginkizunak burutzea.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak urtero izendatuko ditu, bere aurrekontuen barruan izendatu ere, Lanbide Heziketarako eta Etengabeko Ikaskuntzarako Berrikuntza Zentroari (TKNIKA) dagozkion partidak.

Zentroaren funtzionamendurako egin beharreko kontratuei dagokienez, zuzendaria kontratazio-organo izango da, administrazio publikoen kontratazioa arautzen duten xedapenek kontratu txikitzat jotzen dituztenetan. Horiei dagokienez, halaber, dagokion gastua baimentzeko eskumena izango du.

Obra-kontratuei dagokienez, honelakoak izan beharko dute: konponketa txikiak, berehala ekitea eskatzen duten kontserbazio- edo mantentze-lanak, teknikari eskumendunak egindako proiektu teknikorik behar ez dutenak.

Gainerako kontratuetarako, dagokion eskaria egin beharko zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko kontratazio-organoari, dagokion kontratazio-espedientea abiarazi eta gauzatzeko eskumena baitu.

Lanbide Heziketarako eta Etengabeko Ikaskuntzarako Berrikuntza Zentroa (TKNIKA)

Lanpostua Hizkuntz Titulazioa Esperientzia Taldea

eskakizuna

Zuzendaria HE2 Goi- edo Esperientzia zuzendaritza-eginkizunetan, A/B

indarrean erdi-mailakoa LHko zentroetan edo antzekoetan.

5 urte

Irakaskuntza-esperientzia LHn.

3 urte.

Esperientzia kalitatea eta berrikuntza-proiektuak

kudeatzen.

3 urte.

Esperientzia LHko zentroei aholkularitza ematen

kudeaketa-sistemak ezartzeko:

2 urte

Zentroetako e-learning HE2 Goi- edo Esperientzia zuzendaritza-eginkizunetan, A/B

berrikuntzaren eta indarrean erdi-mailakoa LHko zentroetan edo antzekoetan.

IKTBen 3 urte

dinamizazioaren

alorreko Irakaskuntza-esperientzia informatikako

koordinatzailea lanbide-arloan, LHn.

3 urte

Esperientzia kalitatea eta IKTBekin lotutako

berrikuntza-proiektuak kudeatzen.

3 urte.

Berrikuntza teknolo HE2 Goi- edo Esperientzia zuzendaritza-eginkizunetan, A/B

gikoaren alorreko indarrean erdi-mailakoa LHko zentroetan edo antzekoetan.

koordinatzailea 3 urte

Irakaskuntza-esperientzia ondoko lanbide-arloetako

batean: Fabrikazio Mekanikoa, Elektrizitatea,

Elektronika, Informatika.

3 urte

Esperientzia kalitatea eta berrikuntza

teknologikorako proiektuak kudeatzen.

3 urte

Lanpostua Hizkuntz Titulazioa Esperientzia Taldea

eskakizuna

Kudeaketa-berrikunt HE2 Goi- edo Esperientzia zuzendaritza-eginkizunetan, A/B

zaren alorreko indarrean erdi-mailakoa LHko zentroetan edo antzekoetan.

koordinatzailea 3 urte

Irakaskuntza-esperientzia LHn.

3 urte

Esperientzia kalitatea eta kudeaketa-berrikuntzarako

proiektuak kudeatzen.

3 urte

Esperientzia LHko zentroei aholkularitza ematen

kudeaketa-sistemak ezartzeko.

3 urte.

Prestakuntza HE2 Goi-edo Esperientzia zuzendaritza-eginkizunetan, A/B

espezializatuaren indarrean erdi-mailakoa LHko zentroetan edo antzekoetan.

alorreko 3 urte

koordinatzailea

Irakaskuntza-esperientzia LHko lanbide-alorren

batean.

3 urte

Esperientzia kalitatearen kudeaketan.

3 urte

Ezagutza eta esperientzia giza baliabideak

baliabideen kudeaketan eta prestakuntza-proiektuen

administrazioan.

3 urte