Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Arreta Goiztiarra. Master titulu berria UPV/EHUn

Argitalpen-data: 

Koordinazio Soziosanitarioko Taldea

UPV/EHU (leiho berri batean irekitzen da)ko Psikologia Fakultateak 2019-2020 ikasturtean Arreta Goiztiarreko Masterra eskainiko du;UPV/EHU ko  Psikologia, Medikuntza, Erizaintza, Lan Harremanak, Gizartelana eta Irakaskuntza fakultateek elkarlanean diseinatu duten eta eskainiko duten masterra.

Helburua
Programak honek  Arreta Goiztiarraren inguruko formazio tekniko-praktikoa eskaintzen die, Arreta goiztiarreko Zerbitzu berezietatik,  behar bereziak dituzten haurrekin eta beren familiekin lan egin nahi duten etorkizuneko profesionalei, betiere ikuspuntu integral eta intersiziplinar batetik.

Sarbidea eta programaren ezaugarriak
Egitura modularra du masterrak, eta horrek posible egiten du urtebetean edo bitan egitea. Arreta goiztiarreko master honek hiru titulu izateko aukera ematen du: Unibertsitateko aditua, Espezializazio unibertsitarioa edo Masterra, arlo honetako trebakuntza errazteko eta ikasle profil ezberdinetara eta hauen ordutegi-aukeretara  moldatzeko

Sarrera profila
Formazio presentziala da, eduki teoriko eta praktikoa duena, arreta goiztiarrarekin lotutako unibertsitate-tituluak dituzten haiei zuzendua; osasun arlokoak  (medikuntza, erizaintza, psikologia, logopedia eta terapia okupazionala) zein arlo sozialekoak (magisteritza, haur hezkuntza, gizarte hezkuntza, hezkuntza fisikoa, psikopedagogia eta gizarte lana)

Ikasleek derrigorrezko praktikak egingo dituzte (9 kreditu, 150 ordun gutxi gora behera) arreta goiztiarreko zerbitzuetan, irakasle espezializatuen tutoretzapean.

Edukiak
Masterra 11 moduluk osatzen dute:

  • Modulua: Arreta goiztiarraren marko orokorra, eta kontestualizazioa (3 kreditu)
  • Modulua: Haurren garapena eta arrisku-faktoreak (5,05 kreditu)
  • Modulua: Atzematea, ebaluaketa eta diagnosia osasun sisteman (4,5 kreditu)
  • Modulua: Atzematea, ebaluaketa eta diagnosia hezkuntza sisteman eta gizarte zerbitzuetan (3,6 kreditu)
  • Modulua: Kasu ikerketa: atzematea, ebaluaketa eta diagnosia arreta goiztiarreko Zerbitzu eta lantaldeetan 83,8 kreditu)
  • Modulua: Esku-hartzea familiekin eta esku-hartze prebentiboak arrisku egoeretan (7,3 kreditu)
  • Modulua: Esku-hartze espezifikoak haurrekin (7,7 kreditu)
  • Modulua: Esku-hartzeak hezkuntzaren testuingurutik (6 kreditu)
  • Modulua: Kasu ikerketa: Esku-hartze plan baten diseinu eta exekuzioa
  • Ikerketa modulua: ikerketa lanak 2019/20 (6 kreditu)
  • Enpresa-praktiken modulua 2019/20 (9 kreditu)

Etorkizun profesionala
Arreta goiztiarreko masterrak, arreta goiztiarreko Zerbitzu berezietan lan egiteko prestatzen ditu ikasleak; Euskal Autonomi Erkidegoan dauden Haurren garapenerako eta arreta goiztiarrerako zentroetan esaterako.

0-6 urte bitarteko haurren garapeneko trastorno eta nahasteen  prebentzio, atzemate, ebaluaketa eta errehabilitazio programa eta zerbitzuetan aritzeko formakuntza espezializatua eskaintzen du, hezkuntza arloan zein osasun arloan, gizarte zerbitzuetan, haurren babes zerbitzuetan, etab.

Aurretiko izen-ematea
Epea 2019ko apirilaren 15etik zabalik dago

Kontaktua
Edozein zalantza argitzeko Psikologia F
akultatearekin jar zaitezkete harremanetan, 943018533 telefonoan edo ignacioa.arruabarrena@ehu.eus helbide elektronikoan.

Informazio gehiago nahi izanez gero, UPV/EHUren Arreta Goiztiarreko Masterra(leiho berri batean irekitzen da)  kontsultatu dezakezu.