Lehia Sariak izeneko sarien I. edizioa 2026

[Lehia Sariak 2026]

Deskribapena


Xedea

Ikasten ari diren unibertsitate-titulua lortzeko ikasketen amaierako lana egin behar duten ikasleek lan hori lehiaren defentsarekin lotutako gaien inguruan egin dezaten sustatzea eta bultzatzea.

Aurrekontuko zuzkidura

2000

Prestazio ekonomikoa

1.000 euroko bi sari emango dira.

60 puntu edo gehiago lortzen dituen gradu amaierako lan onenari.

60 puntu edo gehiago lortzen dituen master amaierako lan onenari.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Titulu akademikoa lortzeko ikasketa-amaierako lan bat egin behar duten pertsona fisikoak.

Betekizunak

  • Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egotea, gutxienez, deialdi hau argitaratu baino urtebete lehenagotik, alde batera utzita non dagoen ikasketen amaierako lana egin duten titulazioa eskuratu duen unibertsitatea.
  • Euskal Unibertsitate Sistemako unibertsitate batean ikasi izana titulu hori lortzeko egin duten ikasketen amaierako lana. Ondorio horietarako, Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 2. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuko da.
  • Eskatzaileak ikasketen amaierako lanaren egile izan beharko du. Ezingo dira aurkeztu taldean egindako edo defendatutako lanak. Taldean egindako edo defendatutako lanak aurkeztea baztertzeko arrazoia izango da.
  • Ikasketa-amaierako lan beragatik eskabide bat baino gehiago jasotzen bada, azkena sartu zen eskabidea baino ez da kontuan hartuko.
  • Zerga-betebeharrak egunean izatea, bai saria emateko unean, bai ordaintzeko unean, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan ezarritakoaren arabera (Agindua, 2023ko otsailaren 13koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kargurako laguntzen eta dirulaguntzen esparruan dirulaguntzak itzultzeari eta zerga-betebeharrak itzultzeari buruzkoa). Deialdi honen organo kudeatzaileak automatikoki egiaztatuko du zerga-betebeharrak egunean daudela, eta, horretarako, ez du interesdunen baimenik behar izango. Hala ere, erakunde horiek egiaztapen hori egitearen aurka egin ahal izango dute, eta, kasu horretan, dagokion ziurtagiri eguneratua aurkeztu beharko dute.
  • Egunean izatea dirulaguntzak itzultzeko betebeharren ordainketa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan ezarritakoaren arabera (Agindua, 2023ko otsailaren 13koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kargurako laguntzen eta dirulaguntzen esparruan dirulaguntzak itzultzeari eta zerga-betebeharrak itzultzeari buruzkoa).
  • Honako hauek ezin izango dute dirulaguntzarik jaso:

  • Eskabidean eta dokumentazioan jasotako datuak egiazkoak direla, eta laguntza honen onuradun izateko indarrean den araudian ezarritako betekizunak betetzen dituela, bereziki Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan ezarritakoak.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Erakunde autonomoak > Lehiaren Euskal Agintaritza

Ebazten duen erakundea

  • Erakunde autonomoak > Lehiaren Euskal Agintaritza

Kontaktu-informazioa


Ercilla 4, 2.
48009 Bilbao
Tlf: 944032800

Ordutegia: 09:00-14:00

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1269601

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.
  1. Sartu online inprimakira botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak (ez da beharrezkoa identifikazio elektronikorako bitartekorik izatea).
  2. Inprimatu bete duzun eskabidea, eta eskuz sinatu. Ez duzu inprimagailurik?
  3. Aurkeztu eskabidea eta beharrezko dokumentazioa prozeduran ezarritako epean eta lekuetan.

* Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete, eskabideak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Saria onartzea


Emandako sariarekin konforme baldin bazaude, kanal elektronikoa eta aurrez aurrekoa erabiliz onar dezakezu. Administrazioak ordainketa egiteko egin beharreko izapideekin jarraituko du.

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu Nire karpeta aplikaziora.
  1. Acceda al siguiente formulario online y rellene los datos (no es necesario disponer de un medio de identificación electrónica).
  2. Imprima la solicitud que ha cumplimentado y fírmela de forma manuscrita.
  3. Entregue la solicitud en el plazo y en los lugares de presentación establecidos en el procedimiento.

Beste tramite batzuk