Non ikusten duzu europa Euskadin? gazteentzako 10. argazki-lehiaketa

Deskribapena


Xedea

Deialdi honen xedea zera da, Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) EAEn finantzatutako ekimenak edo proiektuak erakusten dituzten hiru argazki onenak saritzea, EAEn bizi diren gazteek egindako argazkiak, betiere.

Aurrekontuko zuzkidura

3000

Prestazioa zerbitzutan


– Argazkirik onenaren lehen saria: Smartphone Samsung Note 10 Lite 6 GB+ 128 GB, edo antzeko modeloa, gehienez 625 euroko balioa duena.

– Bigarren saria: Smartwatch Samsung Galaxy Watch Active 2 Bluetooth 40 mm, edo antzeko beste bat, gehienez 360 euroko balioa duena.

– Hirugarren saria, boto gehien jaso duen argazkiari emana: Bullboat Urbanista Tokio hari gabeko botoi-entzungailu bluetoothdunak, edo antzekoak, gehienez 120 euroko balioa dutenak, edo Bose Soundlink micro Bluetooth bozgorailuak, edo antzekoak, gehienez 120 euroko balioa dutenak.

Ordainketa-modua:

Sari banaketa 2021eko abenduaren 9an

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Eskakizunak:

  • 1. Honako eskakizun hauek betetzen dituztela egiaztatu beharko dute partehartzaileek argazkiak aurkezteko egunean:

  • 2. 18 urtetik beherako parte-hartzaileek, halaber, amaren, aitaren edo tutorearen aurretiko baimena izan beharko dute lehiaketan parte hartzeko, adingabe emantzipatuak ez badira, behintzat. Emantzipatuta egonez gero, formalki egiaztatu beharko dute egoera hori.
  • 3. Kohesio Politikaren eta Europako Funtsen Zuzendaritzak ofizioz egiaztatuko du aurreko zenbakiko a), b) eta d) letretan ezarritako eskakizunak betetzen direla, elkarreragingarritasun-zerbitzuaren bitartez, salbu eta interesdunak horren aurka egiten badu. Hala izanez gero, interesdunak eskabide-formularioan gaitutako laukitxoa markatu beharko du, espresuki aurka dagoela adierazteko, eta interesdunak berak aurkeztu beharko du eskakizun horiek betetzen dituela egiaztatzen duen dokumentazioa.
  • c), e) eta f) letretan jasotako eskakizunak eta 2. apartatuan jasotako eskakizuna ? aurretiko baimena izatea? betetzeko, baliteke erantzukizunpeko adierazpena eskatzea, eta II. eranskineko dagokion laukia markatu beharko da horretarako.

Betekizunak

  • 1. EGEFren finantzaketa jasota EAEn egin diren proiektuak edo ekimenak erakutsi beharko dituzte argazkiek. Ekimen eta proiektu horiek ezagutzeko, partehartzaileek Kohesio Politikaren eta Europako Funtsen Zuzendaritzak Eskualde Garapeneko Europako Funtsa (EGEF) deritzonari buruz ematen duen informazioa kontsultatu ahal izango dute euskadi.eus webgunearen bidez:

  • 2. Argazkiak formatu digitalean egingo dira, eta honako eskakizun hauek bete beharko dituzte:

  • 3. Lehiaketan parte hartuko duten argazkiek originalak izan behar dute.
  • 4. Parte-hartzaileak egindako eta haren jabetzako argazkiak baino ez dira onartuko.
  • 5. Parte-hartzaile bakoitzak gehienez bost argazki aurkez ditzake, eta, horretarako, identifikazio-kode bat emango zaio aurkezten duen argazki bakoitzeko.
  • 6. Parte-hartzaileek ezingo dituzte aurkeztu gustu txarreko argazkiak edo irudiko protagonistentzat iraingarriak izan daitezkeenak. Orobat, baztertu egingo dira edonolako indarkeria justifikatzen, horri garrantzia kentzen edo horretara bultzatzen duten edukiak.
  • 7. Ezin izango da aurkeztu, halaber, pertsonak beren sexuaren arabera giza duintasunean beheragoko edo goragoko aurkezten dituen argazkirik, ezta sexu-objektu huts gisa aurkezten dituen argazkirik ere.
  • 8. Lehiaketatik kanpo utziko ditu sariak emateko eskumena duen organoak, aurreko apartatuetan aurreikusitako baldintzak betetzen ez dituzten argazkiak, eta interesdunari jakinaraziko zaio, eta jakinarazpena egiten denetik aurrera 3 eguneko epea emango zaio erreklamazioa aurkezteko.

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomia eta Ogasuna / Ekonomia eta Europako Finantzaketa Sailburuordetza > Europako Funtsen Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomia eta Ogasuna / Ekonomia eta Europako Finantzaketa Sailburuordetza > Europako Funtsen Zuzendaritza

Finantzatzen duen erakundea

  • Europako Eskualde Garapenerako Funtsa (EEGF)

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Aurretiko hitzordua eskatu behar da Zuzenean - Herritarrentzako arreta buegoetara joateko: Eskatu hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1020104

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Eskabide-orriara sartu hurrengo botoiaren bitartez.

Ebazpena eta errekurtsoak


Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Lehiaketaren garapena


1.– Argazkiak aurkezteko epea amaitu ondoren, Hirugarren Oinarriko eskakizunak betetzen dituztenak Irekia atarian jarriko dira ikusgai 2021eko urriaren 25etik azaroaren 5era, herritarrek botoa eman dezaten. Zortzigarren oinarriko 2. puntuari jarraikiz, epaimahaiak saritutako hiru argazkiak aukeratuko ditu, Irekia atarian bozka gehien jaso duten 30 argazkien artean.

2.– Lehiaketaren kanal sozialetan ere ikusi eta iruzkindu ahal izango dira argazki horiek: www.instagram.com/federeuropaeuskadi/. Horretarako, parte hartzen duten gazteek, eskabide-formularioaren bidez eta laugarren oinarriko 2.b) artikuluaren arabera, onartu egin beharko dute beren argazkiak lehiaketaren kanal sozialetan ikusgai egotea: Instagram, Facebook, Twitter eta Irekia.

Hala ere, azken fasera igarotzeko baliozko eta beharrezko boto bakarrak Irekia atariaren bidez epean emandakoak izango dira. Horretarako; lehiaketaren kanal sozialetan emango da atari horretarako sarbide zuzena.

3.– Eskabidea aurkeztu osteko izapideak Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren egoitza elektronikoaren «Nire karpeta» apartatuan egingo dira

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu Nire karpeta aplikaziora.
  1. Sartu online inprimaki honetara eta bete (ez da beharrezkoa identifikazio elektronikorako bitartekorik izatea).
  2. Inprimatu bete duzun eskabidea, eta eskuz sinatu.
  3. Aurkeztu eskabidea prozeduran ezarritako epean eta lekuetan.

Diru-laguntza onartzea


1.– Hiru sari emango dira; lehenengo biak lehiaketaren epaimahaiak emango ditu; hirugarrena, berriz, Irekia webgunean boto gehien jasotzen dituenari emango zaio:

– Argazkirik onenaren lehen saria: Smartphone Samsung Note 10 Lite 6 GB+ 128 GB, edo antzeko modeloa, gehienez 625 euroko balioa duena.

– Bigarren saria: Smartwatch Samsung Galaxy Watch Active 2 Bluetooth 40 mm, edo antzeko beste bat, gehienez 360 euroko balioa duena.

– Hirugarren saria, boto gehien jaso duen argazkiari emana: Bullboat Urbanista Tokio hari gabeko botoi-entzungailu bluetoothdunak, edo antzekoak, gehienez 120 euroko balioa dutenak, edo Bose Soundlink micro Bluetooth bozgorailuak, edo antzekoak, gehienez 120 euroko balioa dutenak.

2.– Pertsona saritu bakoitzari sari bat eman ahalko zaio gehienez, eta aurreko apartatuan ezarritakoa gorabehera, epaimahaiaren lehen saria lortzen duen argazkiaren egileak aukera izango du lehen, bigarren edo hirugarren sariaren artean hautatzeko; bigarren saridunak, halaber, bigarren eta hirugarren sariaren artean aukeratu ahal izango du.

Nolanahi ere, irabazleak beste sari bat jasotzea erabakitzen badu, ez du eskubiderik izango zegokion sariaren eta hartutako sariaren arteko aldea dirutan ematea erreklamatzeko.

3.– Administrazio Publiko honek bere gain hartuko du, hala badagokio, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren konturako ordainketaren kostua, saridunei dagokiena.

Adingabeentzako saria onartzeko formularioa (PDF, 186 KB)


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu Nire karpeta aplikaziora.
  1. Acceda al siguiente formulario online y rellene los datos (no es necesario disponer de un medio de identificación electrónica).
  2. Imprima la solicitud que ha cumplimentado y fírmela de forma manuscrita.
  3. Entregue la solicitud en el plazo y en los lugares de presentación establecidos en el procedimiento.

Beste tramite batzuk