Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Salmenta eta banatzailea

Nola erosi argitalpen bat

Eusko Jaurlaritzak ez dauka denda fisikorik.

Gure argitalpenak online erosi ahal dituzu gure web-gunean: www.euskadi.eus/publicaciones

Nahi izanez gero, online egindako erosketak Lakuan jaso ditzakezu, Eusko Jaurlaritzaren Liburutegi Nagusian hain zuzen ere, ondoko helbide honetan:

Liburutegi Nagusia (Lakua)
Donostia-San Sebastián kalea, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Helbide elektronikoa: ejgvpublicaciones@euskadi.eus

Jendeaurreko ordutegia: astelehenetik ostiralera 9:00 - 13:00.

Behar izanez gero, Liburutegi Nagusian ordenagailu bat ere badago bertatik erosteko.

Ohar garrantzitsua: erosketa kreditu-txartelez soilik ordain daiteke. Edozein arrazoirengatik ordainketa ezin bada egin, erosketa ez da gauzatuko.

Bestetik, gure banatzaile ofiziala Elkar da eta gure argitalpenak Elkarren liburu-dendetan saltzen dira. Edozelan ere, zure ohiko liburu-dendan ere eros ditzakezu; horretarako, zure liburu-saltzaileak Elkarri eskatu behar dizkio eskuratu nahi dituzun liburuak.

BANATZAILEA:

ELKAR BANAKETA
Portuetxe kalea, 88 (Igara auzoa)
20018 Donostia
Telefonoa: 943 31 03 01
Eskaerak: 943 31 18 21
Faxa: 943 31 04 52

http://www.elkarbanaketa.com

Helbide elektronikoa: elkarbanaketa@elkar.com

Nola erabili online erosteko zerbitzua

Online erosteko, honako hiru urrats hauek bete behar dira: lehena, “Orgatxoaren xehetasuna”; bigarrena, “Bilketa eta fakturazio-datuak” eta, hirugarrena, “Ordainketa”. Erabiltzaileak prozesu guztian zehar jakingo du zein urratsetan dagoen, pantailaren goiko aldean azalduko baitzaio.

 

 1.- urratsa. - Orgatxoaren xehetasuna

Eskuineko goiko aldean ageri den orgatxoaren ikurrean klik egin behar da. Urrats honetan, erosi nahi dituzunak aukeratu behar dituzu. Aukeratutakoak errenkada ezberdinetan azalduko dira. Eskabideko edozein lerro ezaba dezakezu, eta edozein lerroko argitalpen-kopurua ere alda dezakezu.

 

 

Urrats honetan bidalketa-mota ere aukeratu behar duzu.

 

 “Egoitzara eramatekoa” aukeratu helbide jakin batera bidaltzea nahi baduzu.

“Dendan hartzekoa” aukeratu, Lakuako Liburutegi Nagusian jaso nahi nahi baduzu.

“Deskarga digitala” aukeratu, erositako produktu digitala jaisteko.

 2.- urratsa - Bidalketa- eta fakturazio-datuak

Urrats honetan fakturazio datuak sartu behar dituzu. Fakturazio datuetako helbidea eta erosketa jasotzeko helbidea ezberdinak badira, horretarako dagoen laukitxoa markatu eta, ondoren, zein helbidetan hartu nahi duzuen erosketa adierazi.

Datu guztiak sartutakoan, “Hurrengo urratsa” sakatu. Zuzenketaren bat egiteko, Orgatxoaren xehetasunetara itzuli nahi baduzu, “Aurreko urratsa” sakatu.

 

 

 

 3.- urratsa - Ordainketa

Urrats honetan, eskaeraren kodea, fakturazio-datuak eta bidalketa datuak ikusiko dituzu. Datu guztiak zuzenak badira, “Berretsi” sakatu.

Daturen bat zuzendu nahi baduzu, “Aurreko urratsa” sakatuta.

 

 

 

“Berretsi” sakatu ondoren, Ordainketa-pasabidearen pantaila azalduko zaizu. Pantaila horretan “BESTE ERAKUNDEEN TXARTELAK” aukeratu, beheko aldean, eta eskatzen zaizkizun datuak sartu. Bukatu duzu erosketa.

 

 

Azken aldaketako data: