Ertzaintzan salaketa aurkeztea

Deskribapena


Garrantzi txikiagoko delitu batzuengatik salaketak jartzeko, Ertzaintzak hainbat inprimaki prestatu ditu, salaketa betetzeko prozesuan gidatuko zaituztenak. Baina salaketak modu telematikoan jartzea legez mugatuta dago (Prozedura Kriminalaren Legearen 266. art.) eta muga horiek jarraian agertzen diren eremu zabalgarrietan deskribatzen dira. Hortaz, larritasun edo konplexutasun handiagoko gertakarietarako, salaketa AURREZ AURRE jarri behar da beti; izan ere, horrelakoak modu berezian tratatu behar direlako, biktimari zuzeneko eta berehalako arreta emanez, delitu-tipologiaren araberako arreta espezializatua eta biktimari berari egokitua

Salaketa TELEMATIKOrako inprimakiak zein kasutan erabil daitezkeen jakiteko, eta zein kasutan ez, zabaldu eta arretaz irakurri jarraibideen atala.

Ziurtagiriarekin eta/edo sinadura elektronikoarekin autentifikatzean ERROREAK gertatzen badira, jarri harremanetan

 IZENPErekinhttps://www.izenpe.eus/webize00-contacto/eu/

Modalitate horren bidez SALATU DAITEZKEEN egintzak

Soilik egintza hauek salatu ahal izango dira:
  • Dokumentuak, ondasunak edo dirua ostea, baldin eta pertsonen aurkako indarkeriarik edo larderiarik egon ez bada eta gauzetan indarra erabili ez bada.
  • Kalteak ondasunetan, baldin eta horiek lapurreten edo lapurreta-saiakeren ondorioz gertatu ez badira. Kalteak egiaztatzeko argazkiak edo dokumentuak aurkeztu behar dira, baina horrek ez du baztertzen Ertzaintzak egin beharreko egiaztapenak egitea.
  • Iruzurrezko zordunketak kreditu-/zordunketa-txartelean. Baldin eta horretaz ohartu bagara banku-kontuko gastuen artean kreditu-/zordunketa-txartelean baimendu gabeko karguak ikusi ditugulako, eta egileari edo gertatzeko moduari buruzko datu gehiago ez badaukagu.

Modalitate horren bidez SALATU EZIN daitezkeen egintzak

  • Aurreko atalean jasota ez dagoen beste edozein delitu.
  • Egintzak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo gertatu badira.
  • Salatzailea adingabea denean.

  • Baldin eta egilea identifikatuta badago, ezaguna bada edo fisikoki ezagutu ahal baduzu. Horrelakoetan, salaketa aurrez aurre aurkeztu behar da, eginbide osagarriak egin ahal izateko.

    Salbuespen gisa, Segurtasun Sailarekin akordioak sinatuta dituzten saltoki edo enpresek kasu horretan salaketa modu telematikoan aurkeztu ahal dute, akordio horietan jasota dauden baldintzetan eta kasuetan baino ez.

  • Egintzak indarkeria fisikoa edo larderia erabiliz gertatu badira, edo sexu izaera badaukate edo bereziki larriak badira, salaketa aurrez aurre aurkeztu behar da polizia zentro batean, horrelako delituak modu berezian tratatu behar direlako, biktimari zuzeneko eta berehalako arreta emanez, delitu-tipologiaren araberako arreta espezializatua eta biktimari berari egokitua.
  • Egintzaren inguruabarrengatik nahitaezkoa bada poliziak ebidentziak jasotzeko esku-hartzea, esaterako, etxebizitzetan edo enpresetan egindako lapurretetan edo balio ekonomiko handiko egintzetan.
  • Delitua ikus zezaketen lekukoak daudela jakinez gero.

KONTUZ! EZIN IZANGO DUZU SALAKETAN INFORMAZIO GEHIGARRIA SARTU:

Salaketa sinatu aurretik, ziurtatu ezazu behar diren datu guztiak sartu dituzula (ebatsitako edo kaltetutako objektuak edota dokumentuak eta horien deskribapenak, txartelean egindako okerreko karguak, etab.).

Hala ere, salaketa sinatu ondoren, informazioa gehitu behar dela uste baduzu, Ertzain-etxe batera joan beharko duzu hori jakinaraztera, salaketari ezin baitzaio informazioa modu telematikoan gehitu. Geroagoko inplementazio-fase batean, salaketan informazioa gehitzeko aukera irekiko da.

Ez sortu beste salaketa telematiko bat ekintza beragatik.

Beste informazio batzuk

  • Delitua oraintxe bertan gertatzen ari bada edo gertatu berri bada, jakinarazi berehala 112 telefono zenbakiaren bidez.
  • Salaketarekin batera, egintzak egiaztatzeko, egoki deritzezun froga-baliabideak (argazkiak, dokumentuak, etab.) aurkeztu ahal dituzu. Horretarako, atal espezifiko bat izango duzu.
  • Salaketa aurkeztu ondoren, Ertzaintzak beharrekotzat jotzen badu salaketaren gaineko egiaztapen- edo ikerketa-kudeaketak egitea, zurekin harremanetan jarri ahal dira zuk emandako telefonoaren edo helbide elektronikoaren bidez.

Ziurtagiri elektroniko baliodun bat ez badaukazu, salaketa nahitaez modu presentzialean aurkeztu beharko duzu eta, horretarako, aurretiko hitzordua eska dezakezu edozein ertzain-etxetan “Salaketa presentzialerako aurretiko hitzordua” atalaren bidez.

Beste informazio batzuk:

  • Delitua oraintxe bertan gertatzen ari bada edo gertatu berri bada, jakinarazi berehala 112 telefono zenbakiaren bidez.
  • Salaketarekin batera, egintzak egiaztatzeko, egoki deritzezun froga-baliabideak (argazkiak, dokumentuak, etab.) aurkeztu ahal dituzu.

Nori dago zuzenduta


Adin nagusiko edozein pertsona.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Segurtasuna / Segurtasun Sailburuordetza > Ertzaintzaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Segurtasuna / Segurtasun Sailburuordetza > Ertzaintzaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Kodea(k)

  • Salaketa telematikoki aurkeztea: 1093701
  • Salaketa presentzialerako aurretiko hitzordua: 10937_01

Salaketa telematikoa aurkeztea


Bide telematikoz zer salatu daitekeen ikusteko, deskribapena atala kontsulta dezakezu.

Erabilitako ziurtagiri elektronikoak pertsonala izan beharko du. Pertsona juridikoen kasuan, ordezkari-atributua duen ziurtagiri elektroniko kualifikatu bat erabili ahal izango da, salaketa egiten duen pertsona juridikoa eta pertsona fisikoa identifikatzeko.

Bitarteko horren bidez jarritako salaketak, edo, hala badagokio, salaketa zabaltzeak, balioa izango du, soilik, bere karpetan salaketa jarri izanaren ziurtagiria eta eginbideen erreferentzia jasotzen dituenean. 

Delitu-egitate batzuk salatu nahi badituzu, botoi honen bidez egin dezakezu. 

Gertaera batzuengatik salaketa jarri baduzu, baina haren datuak zabaldu nahi badituzu edo dokumentuak, irudiak eta abar gehitu nahi badituzu, botoi honen bidez egin dezakezu. 

Salaketa presentzialerako aurretiko hitzordua


Aurretiko hitzorduaren zerbitzua ezarpen-fasean dago; gaur egun Arabako eta Gipuzkoako Ertzain-etxeetarako bakarrik dago eskuragarri.

Ziurtagiri elektroniko baliodun bat ez badaukazu, salaketa nahitaez modu presentzialean aurkeztu beharko duzu eta, horretarako, aurretiko hitzordua eska dezakezu edozein ertzain-etxetan “Salaketa presentzialerako aurretiko hitzordua” atalaren bidez.