Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

28. zk., 2013ko otsailaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
OSASUN SAILA
750

145/2013 DEKRETUA, otsailaren 5ekoa, batetik, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren estatutuak ezartzen dituen Dekretua aldatzen duena, eta, bestetik, Ekonomia eta Ogasun Sailaren egitura eta egitekoak ezartzen dituen Dekretua aldatzen duena.

Euskal Autonomi Elkarteko Ekonomia Kontrolari eta Kontabilitateari buruzko ekainaren 30eko 14/1994 Legeko 4.2 artikuluan aurreikusitako aukerarekin bat etorriaz, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Kontu-hartzailetzak egiten du Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren kontrol ekonomikoa eta finantzarioa, hain justu ere Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren zuzendariaren izenean eta eskuordetzan, izan ere, horren menpe baitago hura, aipatu enteko Zuzendaritza Nagusiari dagoelarik atxikia. Eskura diren baliabideen birbanaketa egokiaren bidez Sektore Publiko osoaren gaineko kontrol ekonomikoaren eragingarritasuna areagotzeko, egoki da aipatu funtzioak Kontrol Ekonomikoko Bulegoak bereganatzea.

Ondorioz, Ogasun eta Finantzetako sailburuaren eta Osasun sailburuaren proposamenez, nahitaezko txostenak eman ondoren eta Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz, lehendakariak onartuta, Eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2013ko otsailaren 5ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATZEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren estatutuak onartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua aldatzea.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren xedapen gehigarrietarik hirugarrena kentzea.

Bigarren artikulua.– Ekonomia eta Ogasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen urriaren 20ko 568/2009 Dekretua aldatzea.

Ogasun eta Ekonomia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen urriaren 20 568/2009 Dekretuaren 10. artikuluko 2. paragrafoa kentzea.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2013ko otsailaren 5ean.

Lehendakaria,

iñigo urkullu RENTERiA.

Ogasun eta Finantzetako sailburua,

RICARDO GAZAGAECHEVARRIA BASTIDA.

Osasuneko sailburua,

JON DARPÓN SIERRA.


Azterketa dokumentala