Instalazio erradioaktiboetarako lizentziak

Deskribapena


2. edo 3. kategoriako instalazio erradioaktiboetarako ikuskatzaile/operadore lizentzia berriak emateko eskaerak izapidetzea, eta lizentzia horiek berritzea.

OHARRA: Lehen aldiz eskatzen direnak izapidetuko dira LIZENTZIA BERRI gisa, baita balio-data agorturik iraungi direnak ere.


Azterketak: Hurrengo deialdiak eta emaitzak

OHARRA: Lizentzia eskatu eta Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak homologatutako erakunde batek emandako gaikuntza-ikastaroaren diploma ez duten pertsonak azterketara aurkeztu beharko dira.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoak baimendutako Instalazio erradioaktiboen Operatzaile baimena atxikita duten langileak; EAEtik kanpo dauden ordezkaritzetako baimenak ere talde honetan sartzen dira, eta kanpoan geratzen dira beste autonomia-erkidegoetan baimendutako instalazio erradioaktiboen ordezkaritzak, hauek  EAEn egon arren.

Inongo instalazio erradioaktibotan lanik egiten ez duten langileak, edo aldi berean baten baino gehiagotan lan egin eta horietako bat EAEn dagoenean, eskatzailearen NANean EAEn bizi dela adierazten denean.

OHARRA: interesdunek NAN aurkeztuko dute EAEn bizi direla egiaztatzeko.

Aplikatu beharreko araudia


Araudia Apirilaren 29ko 25/1964 Legea, (1964-05-04ko BOE), Energia Nuklearrari buruzkoa. Araudia Apirilaren 22ko 15/1980 Legea, (1980- 04-25eko BOE), Segurtasun Nuklearraren Kontseilua sortzeari buruzkoa Araudia 33/2007 Legea, azaroaren 7koa (2007-11-08ko BOE), 1980ko apirilaren 22ko 15/1980 Legea aldatzen duena (1980-04-25eko BOE). Araudia Tasei buruzko 14/1999 Legea, 1999ko maiatzaren 4koa (1999-05-05eko BOE) Araudia 2021ko abenduaren 29ko CSN-ko Lehendakariaren ebazpena, 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera tasen kuota finkoa igotzen duena, baita kopuru finko bat maiatzaren 4ko 14/1999 Legeak araututako unitate kopuruarekin biderkatzearen ondorioz kalkulatukoa ere. Araudia 1836/1999 Errege Dekretua (1999-12-31ko BOE) Instalazio Nuklear eta Erradioaktiboei buruzko Erreglamendua onartzen duena Araudia 35/2008 Errege Dekretua, urtarrilaren 18koa (2008-02-18ko BOE), 1836/1999 Errege Dekretua aldatzen duena (1999-12-31ko BOE), instalazio nuklear eta erradiaktiboei buruzkoa. Araudia 1029/2022 Errege Dekretua, (2022-12-21eko BOE), erradiazio ionizatzaileekiko esposizioak eragindako arriskuetatik osasuna babesteari buruzkoa Araudia Segurtasun Nuklearraren Kontseiluaren 2005eko ekainaren 22ko IS-07 Jarraibidea (2005-07-05eko BOE), instalazio erradioaktiboetako langileen baimenen aplikazio-eremua arautzen duena. Araudia Segurtasun Nuklearraren Kontseiluaren 2010eko irailaren 22ko IS-28 Jarraibidea (2010-10-11ko BOE), bigarren eta hirugarren kategoriako instalazio erradioaktiboek funtzionamendurako bete behar dituzten espezifikazio teknikoei buruzkoa. Araudia CSNren 5.6 Segurtasun Gida: Instalazio erradioaktiboen operazioko langileen lizentziak lortzeko eta erabiltzeko kualifikazioa. Araudi autonomikoa 1995eko ekainaren 28ko Eginkizunen Aginduari buruzko Hitzarmena Zabaltzeagatiko Berraztertze Akordioa (2011-02-4ko EHAA), Segurtasun Nuklearreko Kontseiluaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren artekoa. Araudi autonomikoa 68/2021 Dekretua (2021-03-05ko EHAA), Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Industria Sailburuordetza / Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren Zuzendaritza > Arabako Industria Administrazioaren Lurralde Ordezkaritza
  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Industria Sailburuordetza / Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren Zuzendaritza > Bizkaiko Industria Administrazioaren Lurralde Ordezkaritza
  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Industria Sailburuordetza / Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren Zuzendaritza > Gipuzkoako Industria Administrazioaren Lurralde Ordezkaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Industria Sailburuordetza > Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

INDUSTRIA ADMINISTRAZIOKO ARABAKO LURRALDE ORDEZKARITZA

Samaniego, 201008-Vitoria-Gasteiz

Tel.: 945 017770

INDUSTRIA ADMINISTRAZIOKO BIZKAIKO LURRALDE ORDEZKARITZA

General Concha, 2348010-Bilbao

Tel.: 94 4031400

INDUSTRIA ADMINISTRAZIOKO GIPUZKOAKO LURRALDE ORDEZKARITZA

Easo, 1020006-Donostia-San Sebastián

Tel.: 943 022532 / 022555

Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren Zuzendaritza

Donostia/San Sebastián, 1

01010-Vitoria-Gasteiz

Tel.: 945 016572 / 945 019933 / 945 019935 / 945 019696.

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak digitalizatzeko laguntza).
  3. Sartu online inprimaki honetara.

Tasak ordaintzea


Aplikatu beharreko tasak

Bai: 226,16 €, CSNko presidentearen 2021eko abenduaren 29ko Ebazpenean ezarritakoaren arabera.

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu Nire karpeta aplikaziora.

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak digitalizatzeko laguntza).
  3. Sartu online inprimaki honetara.

Tasak ordaintzea


Aplikatu beharreko tasak

Bai: 226,16 €, CSNko presidentearen 2021eko abenduaren 29ko Ebazpenean ezarritakoaren arabera.

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu Nire karpeta aplikaziora.

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak digitalizatzeko laguntza).
  3. Sartu online inprimaki honetara.

Tasak ordaintzea


Aplikatu beharreko tasak

Bai: 135,69 €, CSNko presidentearen 2021eko abenduaren 29ko Ebazpenean ezarritakoaren arabera.

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu Nire karpeta aplikaziora.

Azterketak: Hurrengo deialdiak eta emaitzak


Hurrengo azterketa-deialdia:

Data: 2024ko apirilaren 16a.

Ordua: 11: 00etan.

Tokia: Lakua II, 4. eta 6. aretoetan.

Oharra: Datorren azterketa honetara deitu ahal izateko, lizentzia eskariaren nahitaezko dokumentazio guztia Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzan jasota izateko epea 2024ko apirilaren 9an amaituko da.