Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

[2] - 1.1. Herritarrekiko harreman-eredua definitzea

Proiektua bukatuta

Helburuak

Proiektuaren helburu orokorrak:

  • Herritarrekiko harremanen kalitatea hobetzea
  • Harreman-prozesuen barne-kudeaketa hobetzea
  • Herritarrekiko harremanetan parte hartzen duten eragile guztien koordinazio egokia segurtatzea, zeharka edo modu horizontalean, nahiz sail edo sektore mailan

Proiektuaren helburu operatiboak:

  • Harreman-eredua onartuta egotea 2014ko abendurako
  • Herritarren gogobetetasuna, 10etik 8koa

Atxikitzen zaion plana

Berrikuntza Publikoaren Plana 2014-2016

Eremua

Herritarrekiko harreman-eredua egin eta onartu nahi da, dena delako arau-mailakoa, modu integralean arautu ahal izateko harreman-zerbitzu guztiak: aurrez aurrekoak, telefono bidezkoak eta Internet bidezkoak.

Eredu horrek herritarrekiko harremanen kalitatea eta harreman-prozesuen eraginkortasuna bilatzen du, eta kontuan hartuko ditu araudi-, antolamendu-, funtzionaltasun- eta teknologia-mailako alderdiak.

Ereduko parte izango dira:

  • aurrez aurre eta telefonoz artatzeko Zuzenean zerbitzua
  • weba, euskadi.net eta sare sozialen bidez
  • harreman-zerbitzu elektronikoak (kontsulten, kexen eta iradokizunen kudeaketa barne)

Legegintzaldia

X. Legegintzaldia

Arduraduna

Erakunde:
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Órgano:
Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza;

Parte-hartzaileak eta eragileak

Arduraduna:

  • HHABHZ

Parte-hartzaileak:

  • EAEko Administrazio Orokorra eta bere baitako erakunde autonomoak

Lortutako mugarri / produktuak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
PROIEKTUAREN AZKEN EBALUAKETA --- --- Amaituta
Azken aldaketako data: 2017/01/07