"Hizkuntzen Irabazia. Benefits of language industry in the economy "azaroaren 26an eta 27an egingo da Donostiako Kursaal Biltzar Jauregian. Foro hau Irune Berasaluze Gobernantzako diputatu eta Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaileak, Lohitzune Txarola LANGUNE Euskal Herriko Hizkuntza Industriaren Elkarteko zuzendariak eta Gösta Toft Union of European Nationalities (FUEN) elkarteko lehendakariordeak aurkeztu dute. Biltzarra LANGUNEk antolatu du FUENekin elkarlanean.
Bi egunetan zehar, Euskal Herriko eta Europako 30 hizlari baino gehiago bilduko dira Kursaalen 15 hizkuntza gutxituen egoera eta errealitatea ezagutzeko, besteak beste. "Foro honek euskararen aurrerapenak erakutsiko ditu, teknologia berrien esparruan hizkuntza atzean gera ez dadin, eta Europako beste hizkuntza gutxitu batzuek zer eta nola egiten duten ezagutzeko aukera emango du: Zein puntutan daude? Zer ekarpen egin dio zure hizkuntzaren garapenak herriaren garapen ekonomikoari? Zer iritzi du gaur Europar Batasunak hizkuntzen garapenari buruz? ", dio Lohitzune Txarolak (LANGUNE) kongresuaren programari buruz.
Ikus informazio osoa (Iturria: Gipuzkoako Foru Aldundiaren webgunea)
EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea