Lehen Lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburu Ibone Bengoetxea elkarrizketatu dute gaur goizean Radio Euskadiko Boulevard saioan.
Bengoetxeak aipatu duen agendaren hirugarren ardatza euskararen ofizialtasuna Europan izan da, "hizkuntzaren prestigioa agerian uzten duena eta gure hizkuntzak, gure izateko moduak, gure idiosinkrasiak eta gure pentsamendu-esparruak Europan lekua izateko aukera ematen duena". Lehen Lehendakariordeak adierazi du erronka horren aurrean ilusioz betea dagoela eta legegintzaldi honetan lortu nahiko lukeen helburua dela.