Imanol Pradales Lehendakariak Zarauzko Orokieta ikastetxe publikoa bisitatu du gaur, 2024-2025 ikasturtearen hasiera dela eta.
Orokieta Herri Eskola ikaskuntza-komunitate eraldatzailea da. Etengabe ari da euskararekin konprometituta dagoen kalitate handieneko eskola publikoa eskaintzeko lanean. Horren lekuko, berrikuntzan egin duen ibilbidea: Ikaslab gunea ezarri zuen lehen euskal eskola izan zen, eta 2021ean Erasmus + akreditazioa lortu zuen, eta ikasle eta irakasleei atzerrirako leihoa ireki zien.