Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Eusko Jaurlaritzak eta URAk 70M euro inbertitu dituzte gaur arte Urdaibaiko saneamenduan

Argitalpen-data: 

URAko zuzendari nagusia eta talde teknikoa Ajangizeko lanetara bisitan
  •  2014tik, URAk 35M€ inbestitu ditu saneamendua hobetzeko obrak egiteko: orain, Muxikako hondakin-urak biltzeko obrak gehituko zaizkie, beste 15 milioi euroko inbertsioarekin

URA-Uraren Euskal Agentziak eta Eusko Jaurlaritzak 70 milioi euro inbertitu dituzte Urdaibai eskualdeko saneamendu-lanetan. Urdaibaiko saneamendua hobetzeko obren helburua eskualdeko hondakin-ur gehienak biltzea eta Bermeoko Lamiarango araztegira bideratzea da, behar bezala arazteko eta ondoren itsasora isurtzeko. Balio ekosistemiko handiko gune bateko uren egoera ekologiko ona zaindu ahal izateko ezinbesteko baldintza da.

Jarduketa horiek URA-Gobernuak eta Busturialdeko Ur-Partzuergoak bere garaian sinatutako lankidetza-hitzarmenean sartzen dira, eskualdeko saneamendu-sarea eraikitzeko eta hondakin-urak Lamiarango HUAra bideratzeko. Hitzarmen horren arabera, URAk konpromisoa hartu zuen 49 milioi euro inbestitzeko, Eusko Jaurlaritzak 2003tik Urdaibain inbertitutako 35 milioiei gehituta. Bestalde, Busturialdeko Ur Partzuergoak konpromisoa hartu zuen Busturialdeko saneamendu- eta arazketa-azpiegituren kudeaketaren iraunkortasun teknikoa eta ekonomikoa bermatuko zuen kudeaketa-plan bat egiteko, gaur egun Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren esku dagoena.

Jarduera handia izan denez, zatika egin behar izan da. Zati horietako batzuk Busturialdeko Ur-Partzuergoak egin ditu, 2003tik aurrera Eusko Jaurlaritzak finantzatutako 35 milioi euro horiei esker. Horien artean, nabarmentzekoak dira Busturia-Sukarrieta tartea, Sukarrieta eta Lamiarango HUArarteko kolektore tartea,  eta Mundakako urak biltzeko eta bideratzeko lanak.

Jarduera horiei guztiei esker, Muxikako aurreikuspena barne, Eusko Jaurlaritzak eta URAk saneamenduaren arloan egindako inbertsio globala 85 milioi eurora arte handitu ahal izango da.

Urdaibaiko saneamendu lanak: Laburpen ekonomikoa
Lana Euroak
2003ko hitzarmeneko inbertsioa:  35.080.000 €
Ebar Sukarrieta-Lamiaran tartea: 14.648.984,92 €
Gernika-Busturia tartea:  17.860.074,72 €
Ajangiz-Gernika tartea:  2.358.457,72 €
Gaur inbertitutakoa, guztira:  69.947.517,36 €
Muxika-Ajangiz tarteko inbertsioaren aurreikuspena:  15.000.000,00 €

Inbertsioaren aurreikuspena guztira: 

85.000.000,00 €