Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Pobreziaren eta Gizarte Desparekotasunei buruzko Inkesta (PGDI)

Pobreziari eta Gizarte DesDesberdintasunei buruzko Inkestaren (PGDI) helburu nagusia pobrezia-ildoak ezagutzea, aztertzea eta ebaluatzea da, baita Euskal Autonomia Erkidegoan duten eragina ere. Horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoko pobreziaren eta ongizaterik ezaren adierazleak aztertuko dira, eta Europar Batasunak erabilitakoak eta PGDI inkestan berariaz sartutakoak nabarmenduko dira. Estatistika honek kontuan hartzen ditu; halaber, epe ertain edo luzera baliabideen banaketari eragiten dioten egiturazko joera nagusiak. Era berean, Euskadiko pobreziaren eta prekarietatearen lurralde eta eskualde banaketari heltzen dio.

Zehatzago, honako helburu espezifiko hauek zedarritu daitezke:

  • Pobreziaren inpaktua ezagutzea, neurtzea eta kuantifikatzea, bai diru-sarreren dimentsioan (mantentzea), bai bizi-baldintzei eta erreserbako gutxieneko ondarea eskuratzeari buruzko alderdi guztietan (inbertsio/metaketa). Dimentsio horien arteko elkarrekintza kontuan hartuta, pobreziaren/benetako ongizatearen eskalako adierazle osagarri bat zehazten da hortik abiatuta.
  • Ezkutuko pobreziaren eta prekarietatearen fenomenoen jarraipena egitea.
  • Prekarietatearen edo desberdintasun sozialaren adierazle osagarriak xehetasunez aztertzea, besteak beste, elikadura egokia eskuratzeko arazoei buruzko adierazleak.
  • Pobreziaren azterketarekin lotutako beste alderdi batzuk jorratzea, besteak beste:
    • Pobreziaren edukia mugatzea, bereziki pobreziaren forma larrienak aipatuz.
    • Pobrezia objektiboaren eta pobrezia subjektiboaren artean dagoen lotura aztertzea.
    • Aldagai orokor batzuei dagokienez, pobrezia-arriskuaren faktore nagusiak zehaztea.
  • Pobrezia-egoerak kontrolatzeko neurriak aztertzea, bizimodu independentea lortzeko zailtasunekin lotutakoak barne.
  • Adingabeen bizi-baldintzetan dauden desberdintasun nagusiak antzematea, familiek pobrezia-ongizate eskalan duten posizioaren arabera.
  • EAEn dauden gizarte-desberdintasuneko errealitateak xehetasunez aztertzea.
Definizioa

Estatistika-eragiketari Pobreziari eta gizarte-desberdintasunei buruzko inkesta deitzen zaio; (PGDI)

PGDIren datuak lau urtean behin zabaltzen dira.

Helburu orokorrak
  • Oro har, PGDIren helburu nagusia pobrezia-ildoak eta horiek Euskal Autonomia Erkidegoan duten eragina ezagutu, aztertu eta ebaluatzea da. Eragiketaren helburu orokorra da, halaber, gizarte-desberdintasunarekin lotutako adierazleak lortzea.
Helburu espezifikoak
  • Pobreziaren inpaktua ezagutzea, neurtzea eta kuantifikatzea, bai diru-sarreren dimentsioan (mantentzea), bai bizi-baldintzei eta erreserbako gutxieneko ondarea eskuratzeari buruzko alderdi guztietan (inbertsioa/metaketa). Dimentsio horien arteko elkarrekintza kontuan hartuta, pobreziaren/benetako ongizatearen eskalako adierazle osagarri bat zehazten da hortik abiatuta.
  • Ezkutuko pobreziaren eta prekarietatearen fenomenoen jarraipena egitea
  • Prekarietatearen edo desberdintasun sozialaren adierazle osagarriak xehetasunez aztertzea, besteak beste, elikadura egokia eskuratzeko arazoei buruzko adierazleak.
  • Pobreziaren azterketarekin lotutako beste alderdi batzuk jorratzea, besteak beste:
    • Pobreziaren edukia mugatzea, bereziki pobreziaren forma larrienak aipatuz.
    • Pobrezia objektiboaren eta pobrezia subjektiboaren artean dagoen lotura aztertzea.
    • Aldagai orokor batzuei dagokienez, pobrezia-arriskuaren faktore nagusiak zehaztea.
  • Pobrezia-egoerak kontrolatzeko neurriak aztertzea, bizimodu independentea lortzeko zailtasunekin lotutakoak barne.
  • Adingabeen bizi-baldintzetan dauden desberdintasun nagusiak antzematea, familiek pobrezia-ongizate eskalan duten posizioaren arabera.
  • EAEn dauden gizarte-desberdintasuneko errealitateak zehatz-mehatz aztertzea.
     
  • Metodologiari dagokionez, eta estatistika-eragiketaren kalitatea hobetzeko faktore egokiak ezartze aldera, PGDI inkestan honako helburu espezifiko hauek hartu dira kontuan:
    • Kontzeptu estatistikoaren egokitasuna edo garrantzia. Zehaztasuna.
    • Estimazioen zehaztasuna eta fidagarritasuna.
    • Informazioaren egokitasuna eta puntualtasuna.
    • Irisgarritasuna eta argitasuna emaitzen hedapenean
    • Alderagarritasuna
    • Koherentzia
    • Kostuak
Eragiketaren diseinu metodologikoa

Biztanleria-eremua

PGDIa urte osoan edo urte gehienean ohiko bizileku gisa erabiltzen diren familia-etxebizitzetako etxeetara zuzentzen da. Etxekoen unitate horietan etxekoen unitate osoari eta etxekoen unitatea osatzen duten gizabanakoei buruzko datuak lortzen dira, eta inkesta osagarri bat aplikatzen zaie ezkutuko pobreziako balizko arazoak daudela adierazten duten pertsonei.

Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren onuradunen azpi-lagin bat sartu da.

Denbora-eremua

Datuak lau urtean behin jasotzen dira, eta informazioa erreferentziako urteko bigarren hiruhilekoan biltzen da. 2024tik aurrera, bilketa urteko azken lauhilekoan egingo da.

Eremu geografikoa

Eragiketa Euskal Autonomia Erkidegoan egiten da, eta informazioa eskaintzen du EAEren eta haren lurralde historikoen eremu geografikoan.

PGDI inkestak eskualdeko informazio orokorra ere ematen du. Alde horretatik, informazioaren desagregazio-maila handiena Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko EOEk lan egin ohi duen 11 eskualdeei dagokie. Honako eskualde hauek hartu dira kontuan:

  • • 1. ESKUALDEA. GASTEIZ. Eustat eskualdeak honako hauek dira: Arabako Lautada, Arabako Mendialdea, Arabako Haranak eta Arabako Errioxa.
  • • 2. ESKUALDEA. AIARA. Eustat Kantauri Arabarra eta Gorbeia Inguruak eskualdeak hartzen ditu
  • • 3. ESKUALDEA. ESKUINALDEA. Bilbo Handiko Eustat eskualdeari atxikitako Eskuinaldeari eragiten dio.
  • • 4. ESKUALDEA. BILBAO. Bilboko udalerria hartzen du.
  • • 5. ESKUALDEA. EZKERRALDEA. Bilbo Handiko Eustat eskualdeari atxikitako Ezkerraldeari eragiten dio, baita Enkarterrietako Eustat eskualdeari ere.
  • • 6. ESKUALDEA. BIZKAIA-KOSTA. Eustat, Plentzia-Mungia, Gernika-Bermeo eta Markina-Ondarroa eskualdeak hartzen ditu.
  • • 7. ESKUALDEA. DURANGALDEA. Eustat, Durangaldea eta Arratia-Nerbioi eskualdeak hartzen ditu.
  • • 8. ESKUALDEA. DONOSTIALDEA. Eustat, Urola Kosta, Donostia, Donostialdea eta Bidasoa Beherea eskualdeak hartzen ditu.
  • • 9. ESKUALDEA. TOLOSA-GOIERRI. Tolosaldeko eta Goierriko Eustat eskualdeak hartzen ditu.
  • • 10. ESKUALDEA. DEBAGOIENA. Debagoieneko Eustat eskualdea hartzen du.
  • • 11. ESKUALDEA. DEBABARRENA. Eustat eskualdea Debabarrena da.

Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak, 2023-2026 Euskal Estatistika Planean ezarritakoaren arabera, abian jarri du Pobreziari eta Gizarte Desberdintasunei buruzko Inkestaren (PGDI 2024) eragiketarako inkesta. Estatistika-eragiketa hori lau urtean behin egiten du Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak.

Datu-bilketa 2024ko maiatzetik uztailera

Jaso baduzu Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak bidalitako gutun bat, eragiketa honen laginaren parte dela eta zalantzak dituzula jakinarazten dizuna (nahitaezkoa al da? nire datuak ziur daude?, etab.), hemen aurkituko dituzu erantzunak edo harremanetarako erreferentzia bat, gai horiek guztiak konpontzen lagunduko dizuna.

Zer egingo dut gutun bat jaso badut?

Inkesta egin behar duten pertsonek gutun bat jasoko dute etxean, estatistika ofizialaren eragiketa bat dela eta inkesta betetzeko hautatu direla aurreratzeko. Inkesta eta informazio-bilketa EMAIKER enpresari kontratatu zaizkio.

Inkesta honela bete ahal izango da:

1) Aurrez aurre eta familiaren etxean. Horretarako, hitzordua jar daiteke 900 840 901 doako telefonoan.
2) Hala ere, bide alternatibo hauetatik ere egin ahal izango da:

  • • Telefonoz, 900 840 901 doako telefonoan hitzordua eskatuta.
  • • Bideokonferentzia bidez
  • • Ezohiko egoeretan, erabaki daitekeen beste edozein bide.

• Kontaktua elkarrizketatuko diren pertsonen lehentasunetara egokituko da. Aurrez aurreko bidea aukeratuz gero, inkesta egingo zaion pertsonarekin harremanetan jartzen den elkarrizketatzaileak behar bezala identifikatu beharko du bere burua; horretarako, egiaztapen-txartela aurkeztu beharko du, kontaktuaren arrazoia, eta, betiere, Eusko Jaurlaritzaren estatistika ofiziala dela adierazi beharko du.

Inkestaren datuak biltzea

Inkestako datuak biltzeko lanak 2024ko maiatzetik uztailera bitartean egingo dira. Datuak biltzea funtsezko lana da prozesuaren amaieran kalitatezko informazioa eta gizartearentzat erabilgarria lortzeko. Puntu horretan ere ezinbestekoa da herritarren lankidetza. Erantzuna eman behar duenarentzat normalean esker txarreko lana izaten dela jakinda, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren Estatistika Organo Espezifikoaren asmoa lana ahalik eta errazena izatea da.

Zertarako egiten da inkesta?
  • • Euskal Autonomia Erkidegoan dauden pobrezia- eta prekarietate-moduak detektatzeko.
  • • Bazterkeriaren, pobreziaren eta gizarte-desberdintasunaren adierazleak ezartzeko, Administrazioak eta interesa duten gainerako kolektiboek errealitate sozio-ekonomiko horien jarraipena egin ahal izan dezaten.
  • • Era berean, biztanleek espero dituzten ongizate-mailetara iristea ezaugarri duten errealitateak ezagutzeko.

Horregatik, ezinbestekoa da EAEko familia-moten lagin bat elkarrizketatzea, eta ez soilik pobrezia- eta prekarietate-arazoen eraginpean daudenak.

Zein pertsonari buruzkoa da inkesta?

Inkestan jasotako galderak etxebizitzan bizi diren pertsona guztiei buruzkoak dira.

Pertsona horiek alda daitezkeenez, aurkezpen-gutuna, oro har, laginean sartutako etxebizitza bakoitzean bizi den familiari edo pertsonei zuzentzen zaie.

Zer datu eskatzen dira?

Etxebizitzan bizi diren pertsona guztien informazio indibiduala, honako hauek barne:

      • • Informazio demografikoa: sexua, adina, egoera zibila, erroldatze-egoera, nazionalitatea, ikasketa-maila...
      • • Jarduera-egoera (gaur egun okupatuta dauden pertsonen kasuan, lanbidea, lan egiten duen establezimenduaren jarduera-mota, Gizarte Segurantzako kotizazioa, azken 12 hilabeteetan lan egindako hilabeteak).
      • • Diru-sarrera pertsonalak: diru-sarreren iturria eta zenbatekoa.

Etxekoen unitate osoari buruzko informazioa:

      • • Etxean sortzen diren gastuak
      • • Etxean aurre egin behar dieten arazo sozioekonomikoak.
Zer da estatistika ofizial bat?

Estatistika-eragiketa ofizialek kalitatezko informazioa sortzen dute, objektiboa eta zientifikoki egiaztatua, administrazio publikoei, gizarte-eragileei eta gizarteari zuzendua, gure gizartearen egoera ezagut dezagun eta egiazko eta egiaztatutako informazioarekin jardun eta erabaki ahal izan dezagun.
Estatistika-eragiketa ofizialak Eusko Legebiltzarrak lau urtean behin onartzen dituen planetan finkatzen dira, eta Urteko Estatistika Programen bidez garatzen dira. Eusko Legebiltzarrak onartutako azken plana 2023-2026 Euskal Estatistika Plana da (10/2023 Legea, 2023ko azaroaren 9koa).
Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Estatistika Organoak garatzen dituen estatistikak Euskal Estatistika Planaren parte dira eta, beraz, ofizialak dira eta legez araututa daude. Estatistika ofizialei erantzutea nahitaezkoa da, hala xedatzen duen lege-erreferentzia orokor bat dago Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legearen 9. artikulutik 16.era bitartekoetan, bai eta indarrean dagoen Euskal Estatistika Planaren 4. artikuluan ere (10/2023 Legea, abenduaren 9koa, 2023-2026 Euskal Estatistika Planari buruzkoa). Baina nahitaezkotasunaz gain, garrantzitsua da pertsona guztien laguntza izatea, aztertzen diren egoerak, kasu bakoitzean, benetakoak izan daitezen eta Euskadiko pertsona guztiak ordezka ditzaten.

Informazioaren konfidentzialtasuna eta segurtasuna

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Estatistika Organoak datuen sekretu estatistikoa eta konfidentzialtasuna bermatzen ditu, eta eragiketari esleitutako pertsona guztiek legezko betebehar hori bete beharko dute.
Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Estatistika Organoa behartuta dago informazioa ematen duten pertsonen datu pertsonalak ez zabaltzera, ez zuzenean ez zeharka, inola ere eta inola ere ez, eta informazio hori estatistikoak ez diren beste helburu batzuetarako ez erabiltzeko konpromisoa hartzen du.
Bestalde, inkestatutako pertsonek emandako datuak Inkestan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.
Eskatzen diren datu pertsonalak (informazioa ematen duen pertsonaren izena eta harremanetarako telefonoa) harremanetarako eta inkesta antolatzeko baino ez dira izango. Ez dira grabatuko eta ez dira sartuko inkestaren amaierako datu-base informatikoan. Inkestaren azken fitxategi estatistikoak ez du informazio pertsonalik izango, ez eta identifikazio pertsonala ahalbidetzen duen beste aldagairik ere. Inkesta-prozesuan emandako datuak ez dira termino pertsonaletan tratatuko, datu anonimizatuak baizik.
Datuen konfidentzialtasuna bermatzen duen legeria honako hauetan zehazten da: Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legearen 19. artikulutik 23. artikulura, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren xedapen aplikagarrietan, bereziki 5. artikuluan, eta aplikatu beharreko gainerako araudian.
Garatu beharreko azterketa estatistikoan inplikatutako pertsonek edozein unetan baliatu ahal izango dituzte aipatutako legerian dagozkien eskubideak.

Edozein zalantza argitzeko

Inkesta garatzeaz arduratzen den enpresarekin, EMAIKERekin, harremanetan jar zaitezke, 900 840 901 inkesta garatzeko doako telefono-zenbakian edozein zalantza argitzeko.


Halaber, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Estatistika Organoarekin harremanetan jar zaitezke 945 01 93 82 telefonoan. Arreta ordutegia 08:00etatik 16:30era izango da, astelehenetik ostegunera (8: 00etatik 14:00etara ostiraletan). Hala ere, erantzun gabeko deiak adierazitako ordutegian itzuliko dira.

Saileko Estatistika Organoaren posta elektronikoa: estadistica-ijps@euskadi.eus

Pobreziaren eta Gizarte Desparekotasunei buruzko Inkestan erabilitako terminoen definizioak

Estatistika Organoak hainbat aukera ematen dizkizu harekin harremanetan jartzeko. Edozein kontsultarako zure esanetara egongo gara:

Honako telefono-zenbaki honetan: 945 01 93 58
Honako fax-zenbaki honetan: 945 01 94 51
Honako helbide elektroniko honetan:estadistica-ijps@euskadi.eus
Bulegoak: Eusko Jaurlaritza
Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila Estatistika Organo Espezifikoa
Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz
Kexak edo iradokizunak
Kexa edo iradokizunak posta elektronikoz igor detzakegu (estadistica-ijps@euskadi.eus), edo posta erabilita:
Eusko Jaurlaritza.
Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila.
Estatistika Organo Espezifikoa
Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz

Azken aldaketako data: