Osasun Saila

Osasunari buruzko ikerkuntza- eta garapen-proiektuetarako laguntzen deialdia

Eusko Jaurlaritzak apustu argia egiten du osasun-ikerketaren alde. Horretarako, eta Osasun Sailak proposatuta, urtero egiten du osasun-arloko ikerketa- eta garapen-proiektuetarako laguntzen deialdia. Ikerketa, Berrikuntza eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritza da deialdiaren organo kudeatzailea.

Laguntza hauetan jasotzen diren jarduerek helburu hauek dituzte: batetik, herritarren osasuna eta ongizatea hobetzen laguntzea, eta, bestetik, Euskal Autonomia Erkidegoaren garapen sozioekonomikoari laguntzea, arlo sanitarioan jakintza sortzen, zabaltzen edo aplikatzen lagunduz, translazio- eta lankidetza-ikuspegia duten ikerketa-proiektuen bidez, eta ikerketa sanitarioaren arloan txertatzen diren profesional-nodo berriak sustatuz.

Zehazki, lau laguntza-lerro bereizten dira:


  • Ikerketa sanitarioaren jarduera sustatzeaIkerketa sanitarioko jarduerak sustatzea

    I+G proiektuak, sistema sanitarioaren ahalmena indartzeko xedez, eta proiektu horiek sistema sanitarioaren eta gizartearen eskakizunak hobeto asetzeko behar den ezagutza sortzen eta osatzen ematen duten laguntza sendotzeko asmoz.

  • Ikerketa sanitarioaren jarduera sustatzea Ikerketa sanitarioko jarduerak areagotzea

    Jarduera kliniko-asistentziala duten langileek egindako I+G proiektuak edo jarduerak, I+G jardueretara ahalegin handiagoa bideratzeko eta EAEko sistema sanitarioan ikerketaren kultura indartzeko.

  • Osasuneko ikerketa estrategikoa bultzatzea Osasuneko ikerketa estrategikoa indartzea

    Lidergo sanitariotik, lankidetzatik eta EAEko gaitasun zientifiko-teknologikoetatik sortutako I+G proiektuak; proiektu horiek produktu, prozesu eta zerbitzu berrien balorizazio eta garapenean aurreratzea ahalbidetuko dute, ZTBP 2030-RIS3 Euskadi estrategiaren ildoari jarraikiz.

Azken aldaketako data: