Lehendakaritza

Jose Ignacio Ruiz Olabuenaga Ikerketa Beka

José Ignacio Ruiz Olabuenaga beka Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabinetearen ekimenez sortu zen, EAEn aplikatutako ikerketa soziala sustatzeko helburuarekin. ESZPE Soziologia eta Zientzia Politikoko Euskal Elkarteak bat egin du ekimen honekin, bere deialdiaren, esleipenaren eta ikerketaren martxa onaren jarraipenaren zereginak kudeatu eta koordinatzeaz arduratzen den Kabinetearen erakunde laguntzaile gisa, betiere Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabinetearen parte-hartze aktiboarekin.

ESZPE Soziologia eta Zientzia Politikoko Euskal Elkarteak ulertu zuen aukera bikaina dela, batetik, erakunde arteko lankidetza publiko-pribaturako, eta, bestetik, ikerketa soziala sustatzeko gure elkartekideen artean, gizarte- eta politika-zientzietako graduko eta graduondoko ikasleen artean eta gizarte-ikerketa aplikatuaren esparruko profesionalen artean.

Asmoa da bekaren deialdia urtero egitea, urte natural batean zehar ikerketaren baremazio-, esleipen- eta garapen-prozesu osoa kudeatzeko (ikusi oinarriak).

Beraz, Soziologia eta Zientzia Politikoko Euskal Elkartearentzat harro egoteko modukoa da etorkizunean erreferente izateko asmoa duen ekimen hau abian jartzen laguntzea.

Dokumentazioa: