Lehendakaritza

Gazteen argazkiak

Euskal gaztediak era askotako gaien inguruan duen iritzia zehatz-mehatz aztertzeko 1997an hasitako ikerketa seriea da. Datuak Euskal Soziometroetako datu multzokatuetatik (urterokoak eta bi urterokoak) jasotzen dira, baina hauetan pertsona helduen (18 urte edo gehiago) informazioa bakarrik jasotzen da, eta aldiz, Gazteen Argazkiek 15-29 urte arteko gazteen erantzunak xehetasunez aztertu eta 29 urtetik gora dituztenekin konparatzen dituzte.
Euskal Soziometroetan bezala, ikuspegia deskribatzailea, eboluziozkoa eta konparatiboa da. Helburua ez da bakarrik euskal gaztedia nolakoa den ezagutzea, baita nola aldatzen ari den eta Estatuko eta Europar Batasuneko herrialdeetako biztanleekin zertan ezberdintzen edo berdintzen diren jakitea.