Egoitza elektronikoa

Getxon, Errekaganen, Gobela ibaiko lanen barruan, kiroldegi ondoko oinezkoentzako espaloia etengo dute.

Argitalpen-data: 

Kiroldegitik hurbilen dagoen aldean, Gobela ibaiaren ibilgua handitzeko lanak hasiko dira; horregatik, gaur, azaroaren 6tik aurrera oinezkoak ezin izango dira igaro ibaiaren paraleloan doan tarte horretatik. Oinezkoak Errekagane kalera joan ahal izan daitezen, hortaz, igarobide hormigonatu eta argiztatu bat egingo da ibaiaren beste aldean, pabiloien ondoan.

Lanen fase horrek bost hilabetez iraungo du gutxi gorabehera. Aldi horretan, Luis López Oses kalearen hasieran dagoen sarrera baliatu ahal izango dute kiroldegiaren erabiltzaileek, kafetegira ematen duten eskaileren ondoandagoena alegia. Lanen fase berri horri ekin bitartean, lanean jarraitzen dute Golf Zaharraren eta Errekagane 9-21en aurrean; horregatik, behin-behineko 1 eta 2 desbiderapenek indarrean jarraituko dute.

Azken horiek ibilgailu eta oinezkoei eragiten diete Golf Zaharreko urbanizazioko metro-geltokian eta garajeetan sartzeko orduan. Lanok direla-eta, oinezkoentzako bidea metro batzuk aldatu behar izan dute Plentzia Hiri aldera, Errekagane 21etik Errekagane 23ra. 

Errekagane eremuan, Gobela ibaiako ibilguaren zabaltze lanak beharrezkoak dira, ur-goraldien sasoian segurtasuna hobetzeko. Izan ere, gaur egun ibaiak hustu dezakeena baino bost aldiz ur kantitate gehiago hustu ahal izango du. Obrek dirauten bitartean herritarrei sortutako eragozpenak ahalik eta txikienak izateko lan egiten da.