Nor gara - Helduak Zabaltzen
Gure helburua

Helduak Zabaltzen ekimenaz hitz egitea Euskadiko Adinekoen Gizarte Zentroak eraldatzeko bideari hasiera ematen dion prozesu kolektiboaz hitz egitea da.
Euskadiko Adinekoen Gizarte Zentroei aldaketa-prozesuan laguntzeko nahiarekin lotutako proposamena, hobekien ezagutzen dituztenen eskutik: egunez egun beren konpromisoarekin eta parte-hartzearekin zentroak eraikitzen dituzten adineko pertsonak.
Eraldaketa hau modu parte-hartzailean egin nahi dugu, belaunaldien arteko bizikidetza sustatzen duten eta adin guztietarako gizarteari laguntzen dioten ereduak elkarlanean sortuz. Horretarako, Euskadiko hiru lurralde historikoetako landa- eta hiri-eremuetako errealitateen aniztasuna kontuan hartu da.
Helduak Zabaltzen ekimena Eusko Jaurlaritzak eta Euskofederpenek sustatu dute, Matia Institutuaren laguntzarekin.
Nola ari gara gauzatzen?
Udalerri desberdinetan egindako esperientzia pilotuen bidez, honako estrategia hauek jarri dira martxan:

- Gizarte Zentroen eredu berriak elkarlanean diseinatzea, hiri- eta landa-inguruneen berezitasunetara egokituta.
- Parte-hartze prozesuak laguntzea, pertsona nagusien eta haien ingurukoen ahotsa aldaketaren ardatza izan dadin.
- Eraldaketarako ibilbide-orri bat sortzea, hasierako diagnostikoan eta esperientzia pilotuetan oinarrituta.
- Aldaketaren eragina ebaluatzea, erabilgarria, jasangarria eta erreplikagarria dela ziurtatzeko
|
Lan honek honako hau ahalbidetu du: |
Ikaskuntzak sistematizatzea, tresnak eta formakuntzak sortuz, eredua beste zentroetara zabaldu ahal izateko.
Ezagutza partekatua bultzatzea, ikerketa eta esperientzia zuzenaren bidez.