Laguntza-plana 2025

EUSKADIKO NEKAZARITZAKO ELIKAGAIEN, BASOGINTZAREN ETA ARRANTZAREN BALIO-KATEARENTZAKO LAGUNTZA-PLANA

Eusko Jaurlaritzako, Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Sailak 2025eko Laguntza Publikoen Katalogo hau aurkeztu du tresna estrategiko gisa Euskadiko lehen sektorearen eta nekazaritzako elikagaien sektorearen zerbitzura. Lurralde-errotze sakona, nortasun propioa eta etorkizunerako bokazioa duen sektore ekonomikoa bultzatzeko diseinatutako tresna da, elikagai- eta nekazaritza-eredu jasangarri, lehiakor, erresiliente eta inklusibo baterako trantsizioa gidatzeko gai izango dena.

Eraldaketaren testuinguru global batean, katalogo honek Eusko Jaurlaritzak elikaduraren, egurraren eta landa- eta itsasertz-garapenaren balio-kateekin duen konpromiso irmoa islatzen eta sendotzen du.

Katalogo honek modu egituratu, argi eta eskuragarrian jasotzen ditu nekazaritzako elikagaien balio-katea osatzen duten eragile guztiei zuzendutako laguntza, programa eta tresna publikoak: ekoizpen primariotik hasi (nekazaritza, abeltzaintza, basogintza-zura eta arrantza sektorea) eta eraldaketa, merkaturatze, banaketa eta ostalaritzan amaitu arte. Bere helburua eskuragarri dauden baliabideetarako sarbidea erraztea, ekoizleen, enpresen eta lurraldeen partehartzea sustatzea, eta elikadura-sistema lokalago, osasungarriago, jasangarriago eta bidezkoago bateranzko trantsizioan laguntzea da.

Katalogo hau 2024-2027 Legegintzaldiko Planaren printzipio eta ildo estrategikoetan oinarritzen da. Plan horrek elikaduraren ikuspegi integrala sustatzen du, garapen ekonomikoaren, gizarteongizatearen, kultura-nortasunaren eta ingurumenorekaren bektore gisa. Era berean, Euskadik 2030 Agendaren eta "Baserritik Mahaira" europar estrategiaren esparruan hartutako konpromisoei erantzuten die, elikadura iraunkorra politika publikoen bihotzean kokatuz.

Katalogoak 36 laguntza-ildo eta -neurri ditu, 148 milioi eurotik gorako zuzkidura globalarekin, sei esku-hartze eremu handitan egituratuta:

- Lehen sektorea
- Inbertsioa
- Ikerketa eta berrikuntza
- Kalitatea eta sustapena
- Sektore-egituraketa
- Landaren eta itsasertzaren garapena

Jarduera-ildo horien bitartez, Eusko Jaurlaritzak sektoreari lagundu eta bultzatu nahi dio egungo erronka nagusiei erantzuten: belaunaldien arteko erreleboa, digitalizazioa eta berrikuntza, klima-aldaketara egokitzea, landa-ingurunean genero-berdintasuna sustatzea, lehen sektoreko jarduerak dibertsifikatzea, nazioartekotzea eta ekoizpen-sektorearen nahiz elikagaien industriaren lehiakortasuna hobetzea. Era berean, plan honen helburua da hiri- eta landa-eremuen arteko arrakala murriztea eta elikadurak lurralde- eta gizartekohesiorako elementu gisa duen zeregina indartzea.

Azken batean, katalogo hau Eusko Jaurlaritzak Euskadiko nekazaritzako elikagaien ekosistema indartzeko duen konpromisoaren adierazpen garbia da, elkarlaneko ikuspegian oinarrituta eta guztion onerako. Erabilgarria, praktikoa eta hurbila izateko pentsatutako tresna, gure lurraren, gure itsasoen eta gure herrien etorkizuna bermatzeko egunero lan egiten dutenen ahalegina balioesten duena.

Sektoreko eragile guztiak — ekoizleak, kooperatibak, enpresak, tokiko erakundeak eta profesionalak — gonbidatzen ditugu katalogo hau erabiltzera kontsulta-gida gisa, lan-tresna gisa eta bultzada gisa, Euskadiko lehen sektorearentzat eta nekazaritzako elikagaien sektorearentzat etorkizun iraunkorrago, bidezkoago eta oparoago baterantz elkarrekin
aurrera egiteko.

LEHEN SEKTOREA

Errentari emateko zuzeneko laguntzak

  • Deskribapena/Xedea

Zuzeneko laguntzak. Nekazaritza Politika Erkideak (NPE) xedatutako betekizunak betetzen dituzten nekazari eta abeltzainentzat dira, nagusiki. Europar Batasuneko nekazaritza alorrean diharduten langileei egonkortasun ekonomikoa emateko eta haien errentari laguntzeko diseinatuak dira ordainketa hauek.

  • Onuradunak

- Nekazari eta abeltzain aktiboak: “Nekazari aktibo” izan behar dute; alegia, haien nekazaritza-jarduerak ezin du bigarren mailakoa izan.
- Nekazaritzako ustiategien titularrak: Nekazaritza-lurren jabe nahiz kudeatzaileak, baldin eta nekazaritzako eta ingurumen-zaintzako jardunbide egokiak errespetatzen badituzte.
- Nekazari gazteak: Badira berariazko laguntzak landa-eremuan belaunaldiarteko erreleboa sustatzeko.
- Eskubide historikoen jabe diren nekazariak: Eredu hau berrikusten ari badira ere, badira oraindik ere zenbait onuradun ekoizte-erreferentzia zaharretan oinarrituta kobratzen dutenak.- Jóvenes agricultores: Existen ayudas específicas para incentivar el relevo generacional en el campo.

  • 2025eko deialdiaren zenbatekoa

42.000.000 €

  • Argitalpen data

2025eko martxoa

  • Laguntza antolatzea

NBEF funtsak

  • Zuzendaritza arduraduna

Landa Garapenaren eta Europar Politiken Zuzendaritza

  • Informazio gehiago

desrural-dec@euskadi.eus

Labore jasangarriak

  • Deskribapena/Xedea

Garapen jasangarria eta baliabideen erabilera eraginkorra sustatzea, hala nola ura, lurzorua edo airearena; esate baterako, gai kimikoekiko mendekotasuna murriztuz. Hartara, Euskal Autonomia Erkidegoko labore jasangarriei lagunduko zaie nekazaritza-lurretako ingurumen-konpromisoak betez 2023-2027ko NPEaren Plan Estrategikoaren esparruan.

  • Onuradunak

Nekazaritzako ustiategien titularrak, pertsona fisiko nahiz juridikoak direla ere, edo legez eratutako nekazari-elkarteak.

  • 2025eko deialdiaren zenbatekoa

1.000.000 €

  • Argitalpen data

2025eko maiatza

  • Laguntza antolatzea

Norgehiagoka.
Funts propioak eta NBEFaren finantzaketa.

  • Zuzendaritza arduraduna

Landa Garapenaren eta Europar Politiken Zuzendaritza

  • Informazio gehiago

desrural-dec@euskadi.eus

Nekazaritza azpisektoreko dibertsifikazioa

  • Deskribapena/Xedea

Berrikuntzarekin eta kalitatearekin lotutako nekazaritza-nitxo berriak abian jartzea sustatzeko, eta, era berean, euskal nekazaritza-sektorea eraldatzeko eta gaztetzeko prozesuak bultzatzeko dirulaguntza. Laguntza lerro bi ezarriko dira:

- Lehen lerroa: ustiategietako titularrentzako laguntzak ekoizpen-jarduera garatzen lagun¬duko dieten inbertsioei ekiteko, baldin haien ekoizpena, edo ekoizpenaren zati bat 5. oinarrian deskribatutako azpisektore edo ekoizpen-nitxoren batean inskribatzen bada.

- Bigarren lerroa: ustiategien titularrentzako hasierako laguntzak, nekazaritza-jarduerak abian jartzeko ustiategi osoan edo zati batean, kontuan hartutako azpisektore edo ekoizpen-nitxoen barruan, edo ekoizpen-azalera gutxienez % 10 handitzeko, aurreko ekitaldiarekin alderatuta.

- Hurengo azpisektoreak kontuan hartzen dira: lupulua, fruitu lehorren landaketak (intxaurrondoak eta hurritzak), ahuntz-esnea, boilurraren laborantza, mahaiko sagarraren laborantza, fruitu gorrien laborantza (marrubiak, ahabiak, arranpak, mugurdiak eta masustak), ereiteko patata eta kirol-zaldia.

  • Onuradunak

EAEn dagoen ustiategiaren titular edo titularkide diren pertsona fisiko edo juridikoak.
Ustiategiak inskribatuta egon behar du, trazabilitateari, ongizateari, higieneari eta animalien osasunari buruzko araudia bete behar du, ustiapen osoa edo haren zati bat nekazaritza-produkziora bideratu behar du kontuan hartutako azpisektoreren batean eta ETE izan behar du.

  • 2025eko deialdiaren zenbatekoa

700.000 € 

  • Argitalpen data

2025eko ekaina

  • Laguntza antolatzea

Norgehiagoka.
Funts propioak.

  • Zuzendaritza arduraduna

Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza

  • Informazio gehiago

dag@euskadi.eus

Ekoizpen Ekologikorako Transizioa

  • Deskribapena/Xedea

Ekoizpen ekologikorako trantsiziorako laguntzak, hainbat laguntza-lerrorekin:

1. lerroa: ekoizpen ekologikoan sartzeko gidak sortzen laguntzea.
2. lerroa: ekoizpen ekologikora bihurtzeko proiektuen bideragarritasun-azterketak egiteko laguntza.
3. lerroa: Erakusketa- eta bisita-jardueretarako laguntza.
4. lerroa: ekoizpen ekologiko bihurtzeko aholkularitza integrala.
5. lerroa: ekoizpen ekologikoan espezializatutako aholkularitza.
6. lerroa: Nekazaritzako ustiategiak ohiko ekoizpen ekologiko bihurtzeko proiektuak garatzea.

  • Onuradunak

1., 2., 3., 4. eta 5. lerroetan: Pertsona fisikoak edo juridikoak izan daitezke kapitulu honetan araututako laguntzen onuradun, eta horien artean sartuko dira kooperatibak edo nekazaritzako beste elkarte batzuk, baldin eta beren helburuen artean sektoreko aholkularitza eta/edo informazioa eta laguntza badute eta ekoizpen ekologikoan esperientzia egiaztatua badute. Aurrekoen artean sartzen dira ekoizleen elkarteak eta erakundeak, eta horiek ezin dute haietara afiliatzeko eskatu, zerbitzua eskuratu ahal izateko.

6. lerroaren kasuan: kapitulu honetan araututako laguntzen onuradun izan ahalko dira nekazaritza-ustiategien titularrak, baldin eta ustiategiaren zati bat edo ustiategi osoa ekoizpen ekologikorako bihurtze-prozesu baten eraginpean jarri nahi badute, jarduera ekologiko bat hasten duten pertsonak, edo, ziurtagiri ekologikoan egonik, ekoizpen-eremua ekoizpen-orientazio berrietara nabarmen eraldatzen duten pertsonak.

  • 2025eko deialdiaren zenbatekoa

300.000 €

  • Argitalpen data

2025eko ekaina

  • Laguntza antolatzea

Norgehiagoka. Funts propioak
6. lerroa De minimis Erregelamenduari lotuta.

  • Zuzendaritza arduraduna

Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza

  • Informazio gehiago

dag@euskadi.eus

Fruitu eta barazkien sektoreko esku-hartzea

  • Deskribapena/Xedea

1. Eskaintza kontzentratzea eta ekoizpena merkaturatzea.
2. Ingurumenarekiko jardunbide adeitsuak sustatzea, garatzea eta aplikatzea, izurrite eta gaitzekiko immuneak, hondakin gutxi dakartenak edo azpiproduktuak ekologikoki kudeatzeko aukera ematen dutenak, hala nola berrerabiltzea edo balorizatzea.
3. Biodibertsitatearen babesa eta hobekuntza eta baliabide naturalen erabilera jasangarria sustatzea, bereziki ura, lurzorua eta airearena.
4. Klima-aldaketari egokitzen eta haren ondorioak leuntzen laguntzea, hori ere negutegi-efektua eragiten duten gas gutxiago isuriz, karbono gehiago bahituz eta energia jasangarriaren erabilera bultzatuz.

Beraz, ekintza hauek lagunduko dira diruz, besteak beste:

a) Inbertsioak aktibo material zein immaterialetan, ikerkuntzan eta ekoizte-modu esperimental eta berritzaileetan, eta beste ekintza batzuetan.
b) Aholkularitza eta laguntza teknikoko zerbitzuak, hainbat arlotan, hala nola, besteak beste, izurrite-kontrola, gai fitosanitarioen erabilera, laneko segurtasuna eta osasuna...
c) Prestakuntza, hainbat arlotan (jardunbide egokiak, animalien osasuna, merkaturatzea...)
d) Ekoizpen ekologiko edo integratua.
e) Sustatzea, komunikatzea eta merkaturatzea.
f) Kalitate-errejimenak aplikatzea.
g) Trazabilitate- eta ziurtatze-sistemak aplikatzea.
h) Klima-aldaketaren ondorioak leundu eta hari egokitzeko ekintzak

  • Onuradunak

Fruta eta barazki ekoizleen erakundeak.

  • 2025eko deialdiaren zenbatekoa

230.000 €

  • Argitalpen data

2025eko irailaren 15a baino lehen

  • Laguntza antolatzea

Funts propioak eta NBEFaren finantzaketa.
Oinarri hartuta 857/2022 Errege Dekretua, urriaren 11koa, Fruta- eta barazki-sektoreko ekoizleen elkarteen eta haien antolakundeen funts eta programa eragileak arautzen dituena, NPEPEaren esku-hartze sektorialaren esparruan.

  • Zuzendaritza arduraduna

Landa Garapenaren eta Europar Politiken Zuzendaritza

  • Informazio gehiago

desrural-dec@euskadi.eus

Mahastiak berregituratzea eta birmoldatzea

  • Deskribapena/Xedea

Mahats- eta ardo-ekoizleen lehiakortasuna handitzea, mahastiak hobeto kudeatuz eta ekoizpena merkatuari egokituz.

  • Onuradunak

Egungo nahiz etorkizuneko mahastizainak izan daitezke onuradunak, baldin eta beren mahats-ekoizpena ardotarako bada. Ezin dute izena eman:

- Mahastien landaketaren gainean indarrean dagoen araudia betetzen ez dutenek, ustiategiaren azalera edozein dela ere.
- Uraren alorreko agintaritza eskudunak ura legez kanpo erabiltzeagatik sendo zigortutakoek, laguntza eskatu duten ureztatze-sailei dagokienez.
- Aurreko bi deialdietan, onartutako eragiketaren bat gauzatzeari uko egin ziotenek Autonomia Erkidegoak horretarako xedatutako epetik kanpo; eragiketa bat ordaintzea eskatu zutenek Autonomia Erkidegoak laguntza eskatu zuteneko finantza-ekitaldiaren ondorengo bigarren finantza-ekitaldian eskatzeko xedatutako epetik kanpo; eragiketa bat egiteko laguntza eskatu eta onartuagatik ere, gauzatu gabe utzi zutenek.

Eskabideak banaka edo taldean aurkeztu ahal dira.

  • 2025eko deialdiaren zenbatekoa

Nekazaritza eta Landa Garapeneko Konferentzia Sektorialean EAEri deialdi nahiz ekitaldi bakoitzerako esleitzen zaiona izango da. Erreferentzia: 700.000 €

  • Argitalpen data

2025eko maiatza

  • Laguntza antolatzea

Norgehiagoka.
Oinarri hartuta 905/2022 Errege Dekretua, urriaren 25ekoa, Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren esparruan mahastizaintzako eta ardogintzako esku-hartze sektoriala arautzen duena.

  • Zuzendaritza arduraduna

Landa Garapenaren eta Europar Politiken Zuzendaritza

  • Informazio gehiago

desrural-dec@euskadi.eus

Heldu aurretiko mahats-bilketa

  • Deskribapena/Xedea

Mahatsa heldu aurretik biltzearen helburua da mahatsaren eta ardoaren merkatu-krisiak saihestea eta eskaintzaren eta eskearen arteko oreka berreskuratzea, ardotarako mahasti bateko heldu gabeko mahats-mordoak zeharo kenduz.

  • Onuradunak

Ardotarako mahastien jabeek jaso dezakete laguntza, baldin eta laguntza eskatzeko unean bai berak, ustiatzaile/hazle moduan, bai laguntzaren funtsa diren sailak Mahastizaintza Erregistroan izena emanda badaude.

  • 2025eko deialdiaren zenbatekoa

4.292.000 €

  • Argitalpen data

2025eko apirila

  • Laguntza antolatzea

Norgehiagoka.
Oinarri hartuta 905/2022 Errege Dekretua, urriaren 25ekoa, Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren esparruan mahastizaintzako eta ardogintzako esku-hartze sektoriala arautzen duena.

  • Zuzendaritza arduraduna

Landa Garapenaren eta Europar Politiken Zuzendaritza

  • Informazio gehiago

desrural-dec@euskadi.eus

Erlezaintzako Esku-hartze Sektoriala (EES)

  • Deskribapena/Xedea

Erlezaintzako produktuak Espainian ekoizteko eta merkaturatzeko baldintza orokorrak hobetzeko dirulaguntza.

  • Onuradunak

Erlezainak zein erlezain-elkarteak.

  • 2025eko deialdiaren zenbatekoa

100.000 €

  • Argitalpen data

 2025eko maiatza

  • Laguntza antolatzea

Norgehiagoka.

  • Zuzendaritza arduraduna

Landa Garapenaren eta Europar Politiken Zuzendaritza

  • Informazio gehiago

desrural-dec@euskadi.eus

Arraza autoktonoak

  • Deskribapena/Xedea

EAEko arraza autoktonoen abeltzaintza-elkarteentzako laguntzak, arraza horiek kontserbatzeko, hautatzeko, hobetzeko eta sustatzeko.

  • Onuradunak

Xedapen honetan aurreikusitako dirulaguntzak jaso ahal izango dituzte EAEn diharduten arraza autoktonoen abeltzaintza-elkarteek, baldin eta Abere Arrazak Sustatzeko Elkarteen Erregistroan inskribatuta badaude. Arraza autoktonoen euskal elkarteek aitortuta egon beharko dute liburu genealogikoa eramateko, eta euskal arraza autoktonoak kontserbatu, hobetu eta sustatzeari eta animalia-arrazak sustatzeko erakundeak arautzeari buruzko ekainaren 2ko 81/2015 Dekretuaren xedapenak bete beharko dituzte.

  • 2025eko deialdiaren zenbatekoa

600.000 €

  • Argitalpen data

2025eko ekaina

  • Laguntza antolatzea

Norgehiagoka.
Funts propioak.

  • Zuzendaritza arduraduna

Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza

  • Informazio gehiago

dag@euskadi.eus

Animalien ongizatea

  • Deskribapena/Xedea

Laguntza horien helburua da animalien ongizatea kontrolatzeko barne-prozedura prestatzeak eta ezartzeak eragindako gastuak finantzatzea, bai eta animalien ongizatearen ziurtagiriaren berezko gastuak ere.

  • Onuradunak

Banakako ustiategien titularrak diren pertsona fisikoak izan daitezke laguntza hauen onuradun, bai eta egoitza EAEn duten erakunde pribatuak ere, besteak beste, nekazaritza-ustiategiak biltzen dituzten kooperatibak, enpresak, elkarteak edo bestelako nekazaritza-elkarteak. Nolanahi ere, operadore gisa jardun behar dute biltzen dituzten ustiategien % 100i barne-ikuskapena egiteko prozedura ezartzen, baldin eta beren helburuen artean honako hauek badituzte: animalia-jatorriko elikagaiak ekoiztea eta/edo merkaturatzea, txerrien azpisektoreetakoak, erruteko hegazti-hazkuntza, landa-oilaskoa, ardi-esnea, ahuntz-esnea, esnetarako behi-azienda, haragitarako behi-azienda eta untxi-azienda.

  • 2025eko deialdiaren zenbatekoa

155.000 €

  • Argitalpen data

2025eko ekaina

  • Laguntza antolatzea

Norgehiagoka.
Funts propioak
De minimis Erregelamenduari lotutako laguntza.

  • Zuzendaritza arduraduna

Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza

  • Informazio gehiago

dag@euskadi.eus

Sasoikako langileentzako ostatua

  • Deskribapena/Xedea

Nekazaritza-sektorean lan egiten duten sasoikako langileei ostatu emateko higiezinak sortzeko, egokitzeko edo ekipatzeko laguntzak, honako hauek barne:

- Sasoikako langileei ostatu emateko higiezinak eraikitzea edo erostea. Laguntza-lerro horretarako gehieneko zenbatekoa 20.000 eurokoa izango da.
- Sasoikako langileei ostatu emateko ondasun higiezinak birgaitzea, eraberritzea edo egokitzea (Higiezinen Erregistroan inskribatuta egon daitezke sasoiko langileei ostatu emateko, edo izena eman dezakete egokitu ondoren).
- Arkitekturako, ingeniaritzako edo beste adar tekniko bateko profesionalen zerbitzu-sarien gastuak, higiezinak eraberritzeko edo egokitzeko inbertsioekin edo gastuekin zerikusia dutenak, diruz lagundu daitekeen kostuaren % 10 gehienez.
- Altzariak eta ekipamendua.

  • Onuradunak

a) Pertsona fisikoak edo juridikoak, edozein forma juridiko, publiko edo pribatu dutela ere. Pertsona fisiko edo juridiko pribatuen kasuan, betiere nekazaritza-ustiategi baten titularrak edo titularkideak badira.

b) Nortasun juridikorik gabeko pertsona fisiko edo juridiko pribatuen taldeak eta ondasun-erkidegoak, baldin eta nekazaritza-ustiategi baten titularrak edo titularkideak badira. Bertan parte hartzen duten pertsona guztiak izango dira onuradun, eta guztiek bete beharko dituzte agindu honetan ezarritako betekizunak eta baldintzak. 

  • 2025eko deialdiaren zenbatekoa

40.000 € 

  • Argitalpen data

2025eko ekaina

  • Laguntza antolatzea

Ondoz ondoko konkurrentzia.
Funts propioak
De minimis Erregelamenduari lotutako laguntza.

  • Zuzendaritza arduraduna

Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza

  • Informazio gehiago

dag@euskadi.eus

Emakume nekazaria

  • Deskribapena/Xedea

Nekazaritzaren sektorean emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzeko eta Emakume Nekazarien Estatutuari buruzko urriaren 15eko 8/2015 Legean ezarritako helburuen zati bat betetzen laguntzeko laguntzak, nekazaritza-sektoreko emakumeen eskubideak aitortzeari dagokionez.

  • Onuradunak

Emakumeen eta gizonen berdintasuna helburu duten Euskal Autonomia Erkidegoko irabazi-asmorik gabeko elkarte edo erakundeak. Halaber, erakunde onuradun izan daitezke pertsona fisiko edo juridikoen elkarteak, izaera pribatukoak, ondasun-erkidegoak edo beste edozein unitate ekonomiko edo ondare bereizi, baldin eta, nortasun juridikorik ez izan arren, diruz lagunduko diren proiektuak edo jarduerak garatzeko eta gauzatzeko gaitasuna badute.

  • 2025eko deialdiaren zenbatekoa

80.000 €

  • Argitalpen data

2025eko ekaina

  • Laguntza antolatzea

Ondoz ondoko konkurrentzia.
Funts propioak
De minimis Erregelamenduari lotutako laguntza.

  • Zuzendaritza arduraduna

Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza

  • Informazio gehiago

dag@euskadi.eus

Arrantza eta Akuikultura sektoreari laguntza

  • Deskribapena/Xedea

Euskal Autonomia Erkidegoko arrantza eta akuikultura sektoreari diru laguntzak, Itsas, Arrantza eta Akuikulturako Europako Funtsean (FEMPA) aurreikusitako neurrien arabera.

  • Onuradunak

Honako ildo hauen barruan dauden proiektuak finantzatuko dira:

1. 2025eko arrantza-baliabideen kudeaketa iraunkorrerako laguntzak
2. Hondakinak biltzea, arrantzaleek itsasoan eta hondartzetan parte hartuz
3. Arrantzaren eragina gutxitzeko laguntzak
4. Energia-efizientziarako eta klima-aldaketa arintzeko laguntzak, arrantza-gaitasuna handitu gabe
5. Energia-efizientziarako eta klima-aldaketa arintzeko laguntzak, arrantza-gaitasuna handituta
 6. Motorrak ordezkatzeko edo modernizatzeko laguntzak
7. Ontziko lan eta segurtasun baldintzak hobetzeko laguntzak, arrantza-gaitasuna handitu gabe
8. Ontziko lan eta segurtasun-baldintzak hobetzeko laguntzak
9. Arrantzale gazteentzako hasierako laguntza
10. Balio erantsirako, ekonomia zirkularreko eta elikagaien segurtasunerako laguntzak
11. Arrantza-sektoreko berrikuntzarako laguntzak
12. Arrantza-sektoreko prestakuntzarako laguntzak
13. Arrantza-sektorea kontrolatzeko, ikuskatzeko eta behatzeko laguntzak
14. Arrantza portuetarako, lehorreratzeko tokietarako, lonjak eta aingura lekuetarako laguntzak
15. Akuikulturan berrikuntzarako laguntzak
16. Akuikulturan inbertsio produktiboetarako eta enpresak sortzeko laguntzak
17. Akuikulturan neutraltasun klimatikorako inbertsioetarako laguntzak
18. Akuikulturak ingurumen-egoera onari eta ingurumen-zerbitzuak emateko egiten duen ekarpena egiteko laguntzak
19. Animalien osasun eta ongizate-neurrietarako laguntzak
20. Giza kapitala eta sareko lana sustatzeko laguntzak
21. Akuikultura-ekoizpeneko guneen potentziala handitzeko laguntzak
22. Ikerketa bultzatzeko eta ezagutza hobetzeko laguntzak
23. Akuikultura-ustiategietarako berariazko aholkularitza-zerbitzurako laguntzak
24. Arrantza eta akuikultura-produktuak sustatzeko kanpainen bidez merkaturatzea hobetzeko laguntzak
25. Arrantza eta akuikultura produktuen merkaturatzeko eta eraldatzeko inbertsioetarako laguntzak
26. Arrantza eta akuikultura produktuen kalitatearen eta balio erantsiaren esparruan merkaturatzea sustatzeko laguntzak

  • 2025eko deialdiaren zenbatekoa

12.086.930 €

  • Argitalpen data

2025eko iraila

  • Laguntza antolatzea

Lehiakorra ez den konkurrentzia.
FEMPA funtsak.

  • Zuzendaritza arduraduna

Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza

pesca-dec@euskadi.eus

Arrantza Ekoizleen Erakundeentzako Laguntzak (OPP)

  • Deskribapena/Xedea

Euskal Autonomia Erkidegoko Arrantza Ekoizleen Erakundeen (OPP) ekoizpen eta merkaturatze-planak prestatzeko eta aplikatzeko neurriak babestea.

  • Onuradunak

Honako gastu hauek diruz lagundu ahal izango dira:

a) Langile propioen gastuak, bai zein egiturakoak baita PEMP (Produkzio eta merkaturatze plana) etan neurri jakin baterako kontratatutakoak
b) Kanpoko enpresak edo profesional independenteak azpikontratatzea, PEMPen jasotako neurriren bat edo batzuk prestatzeko edo egiteko, PEMPen aldez aurretik onartutako neurriei dagozkien obrak barne, bai eta justifikazio-konturako auditoretza-txostena egitea ere
c) Ondasunak eta hornidurak eskuratzea.
d) Erakunde zientifikoekin eta beste erakunde batzuekin lankidetza-hitzarmenak
e) Azoketara, biltzarretara, ikastaroetara, jardunaldietara edo antzeko ekitaldietara joateko joan-etorrien, ostatuaren eta mantenuaren gastuak.

  • 2025eko deialdiaren zenbatekoa

3.000.000 €

  • Argitalpen data

2025eko martxoa

  • Laguntza antolatzea

Lehiakorra ez den konkurrentzia.
FEMPA funtsak.

  • Zuzendaritza arduraduna

Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza

  • Informazio gehiago

pesca-dec@euskadi.eus

Itsasoratu bekak

  • Deskribapena/Xedea

Arrantza-ontzietan nautikako eta arrantzako heziketa-zikloetako ikasleen prestakuntza-egonaldiak ahalbidetzeko laguntzak. Arrantza-sektorearen errealitatean prestakuntza-jarduna sustatzea dute helburu, arrantza-enpresek nautika- eta arrantza-zikloetako ikasleak ontziratzea erraztuz, ontziratze-aldi bakoitzean sortutako gastuengatik laguntza ekonomikoaren bidez.

  • Onuradunak

Laguntza hauen onuradun izango dira erdi-mailako eta goi-mailako heziketa-ziklo hauetako 1.maila egiten ari diren ikasleak, honako ikastetxe hauetako edozeinetan:

- CIFP Pasaiako Blas de Lexo LHII Nautikako prestakuntza Zentroa
- Bermeoko Nautika Lanbide Heziketako Eskola
- Ondarroako Antiguako Nautika eta Arrantza Lanbide Heziketako Eskola

Eta bertan ematen diren ondorengo kurtsoetan matrikulatuta dauden ikasleek ahal izango dute beka hauetara aurkeztu:

- Ontzi handi eta itsasontzi handietako makineriaren mantentze-lanak antolatzen dituen goi-mailako teknikaria.
- Itsas garraioko eta altuera-arrantzako goi-mailako teknikaria.
- Ontzi handi eta itsasontzi handietako makineria mantentzeko eta kontrolatzeko teknikaria.
- Nabigazioko eta itsasertzeko arrantzako teknikaria.

Ikasleek ikasturteko ikasgai guztiak gainditu beharko dituzte, eta ezin izango dute, eskola-ordutegiaren% 15 baino gehiagoko justifikatu gabeko asistentzia-faltarik izan beharko.

  • 2025eko deialdiaren zenbatekoa

105.000 €

  • Argitalpen data

2025eko ekaina

  • Laguntza antolatzea

Norgehiagoka.
Funts propioak.

  • Zuzendaritza arduraduna

Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza

  • Informazio gehiago

pesca-dec@euskadi.eus

Nautika eta arrantza ikasketarako bekak

  • Deskribapena/Xedea

EAEko ikastetxeetan nautika eta arrantzako ikasketak egiteko bekak.

  • Onuradunak

CIFP Pasaiako Blas de Lezo LHIIn, Bermeoko Nautika Eskolan eta Ondarroako Antiguako Arrantza Lanbide Heziketako Eskolan 2024-2025 ikasturterako nautikako eta arrantzako irakaskuntza ikasketak egiten dituzten ikasleeri zuendutako bekak. Diru-laguntza jaso ahal izango dira 2024-2025 ikasturtean honako kontzeptu hauei dagozkien gastuak:

a) Ohiko bizilekutik kanpo bizitzeko gastuak
b) Ikastetxera joateko gastuak (garraio edo trasladu gastuak)
c) Mantenu-gastuak
d) Ikasketetarako material-gastuak

  • 2025eko deialdiaren zenbatekoa

140.506 €

  • Argitalpen data

2025eko ekaina

  • Laguntza antolatzea

Norgehiagoka.
Funts propioak

  • Zuzendaritza arduraduna

Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza

  • Informazio gehiago

pesca-dec@euskadi.eus

INBERTSIOA

Lehiatu inversión

  • Deskribapena/Xedea

Sektore eta produktu batzuetako inbertsioa laguntzea:

1. Nekazaritzako produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko eta garatzeko inbertsioak.
2. Βasogintzako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko inbertsioak.
3. Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza- eta elikagaigintza-industrietan inbertsioak egiteko laguntzak, baldin eta aurreko ataletan ez badira sartzen.
4. Produktu ekologikoak eraldatzeko eta merkaturatzeko inbertsioak.

  • Onuradunak
Nekazaritza-, elikadura- eta baso-produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko industriaren sektoreetako pertsona fisiko zein juridikoak.
  • Deialdiaren zenbatekoa 2025

16.250.000 € 

  • Argitalpen data

2025eko ekaina

  • Laguntza antolatzea

Norgehiagoka.
Funts propioak eta LGENFaren finantzaketa.
Inbertsioaren % 60ra arteko laguntza ETEetan eta % 25era artekoa gainerako enpresetan.

  • Zuzendaritza arduraduna

Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritza

calimentaria@euskadi.eus

Handitu Egurra

  • Deskribapena/Xedea

Βasogintzako produktuak eraldatzearekin eta merkaturatzearekin lotutako inbertsio handiak egiteko laguntzak. Enpresen lehiakortasuna bultzatzea, egurraren balio-katearen baliabideak optimizatzea, enpresa-hazkundean jauzi kualitatiboei heltzeko laguntza-esparrua sortzea eta kalitateko enplegua sortzea dira helburuak.

  • Onuradunak

Onuradun izateko, beharrezkoa da nekazaritza- eta basogintza-sektoreetako eta landa-eremuko estatu-laguntzei aplikatzen zaizkien Gidalerroetan xedatutako baldintzak betetzea. Halaber, inbertsioak Euskal Autonomia Erkidegoko lurretan egin behar dira, eta 5 milioi eurotik gorakoak izango dira.

  • Deialdiaren zenbatekoa 2025

10.700.000 €

  • Argitalpen data

2024ko azaroa

  • Laguntza antolatzea

Norgehiagoka.
Funts propioak
Nekazaritza- eta basogintza-sektoreetako estatu-laguntzei aplikatzen zaizkien Gidalerroen mendeko laguntza.

  • Zuzendaritza arduraduna

Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritza

calimentaria@euskadi.eus

Sendotu

  • Deskribapena/Xedea
Nekazaritza, basogintza, arrantza, elikagai eta landa-garapenaren sektoreetako inbertsio-proiektuei laguntzea, Finantzen Euskal Institutuaren eta finantza-entitate kolaboratzaileen maileguentzako bermeak emanez eta aipatu maileguen interes-tasetan hobariak emanez, mailegu horien finantza-kostua murriztearren. Laguntza-lerro hauek planteatu dira:

a) Bermeak emateko nekazaritza, arrantza, elikagai eta landa-garapenaren sektoreetako ETEek aurkeztutako arrisku-finantzaketako hasierako inbertsioen proiektuei.
b) Bermeak emateko nekazaritza, arrantza, elikagai eta landa-garapenaren sektoreetako enpresek aurkeztutako inbertsio-proiektuei.
c) Interes-tipoen gaineko hobariak, finantza-kostua gutxitzeko.
  • Onuradunak
Enpresa pribatuak, direla pertsona fisikoak edo juridikoak, enpresa txiki edo ertain kotizatugabearen kategoria dutenak, nekazaritza, basogintza, arrantza, elikagai eta landa-garapeneko sektoreetakoak direnak, eta arriskuko finantzaketako hasierako inbertsioaren unean ondorengo baldintza hauetako bat behintzat betetzen dutenak:

• Ezein merkatutan eragiketarik egin ez izana.
• Beren lehenengo merkataritza-salmentaz geroztik ezein merkatutan zazpi urte baino gutxiago igaro izana eragiketak egiten.
• Arrisku-finantzaketako hasierako inbertsio bat behar izatea; geografiaren edo produktuen aldetik berria den merkatu batean sartzeko asmoz egindako negozio-plan batean oinarrituta, inbertsio horrek azken bost urteko negozio-bolumenaren batez bestekoaren % 50 baino gehiago izan behar du.
  • Deialdiaren zenbatekoa 2025

12.000.000 €

  • Argitalpen data

2024an argitaratua eta 2025eko abendura arte luzatua.

  • Laguntza antolatzea

Laguntzak segidako lehia bidez esleituko dira. Ordenean emango dira, beraz, eskaera egiten den unearen arabera, funtsak ahitu arte.

  • Zuzendaritza arduraduna

Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritza

calimentaria@euskadi.eus

Gastrobikain

  • Deskribapena/Xedea

Gastronomia eta elikaduraren alorreko ekimen estrategikoei laguntza ekonomikoa ematea, bi inbertsio-lerroren bidez:


a) Proiektu gastronomiko berriak sustatzeko programa. Helburua da negozio gastronomiko berriak sustatzea, baldin eta gastronomiako unibertsitate-graduetako edo sukaldaritza edo gastronomiako goi mailako zikloetako tituludun berriek abian jarritakoak badira eta kalitatea bereizgarri badute.
b) Bikaintasuna sendotzeko programa: Ibilbide eta kalitate aintzatetsia duten establezimendu gastronomikoak babestea da helburua, sektoreko kalitate-estandarretan eta -ziurtagirietan hobetzeko helburuarekin, gastronomiako gidetan eta nazioartean ezagunak diren bikaintasun gastronomikoko rankinetan bereziki.

  • Onuradunak

1 lerroaren kasuan, Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako negozio baten zuzendaritza gastronomikoa edo sukaldea bere gain hartu edo hartuko duten pertsona fisikoak, nahiz halako bat gutxienez negozioaren % 10aren titularra den erakunde izaera juridiko gabeak, hala nola ondasun-erkidegoak, elkarte zibilak eta antzekoak, betiere Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuak.

2 lerroaren kasuan, berriz, sektore pribatuko pertsona juridikoak: negozio baten zuzendaritza gastronomikoa edo sukaldea bere gain hartuko duten pertsona fisikoa gutxienez negozioaren % 10aren titularra duten negozioak, betiere Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuak.

  • Deialdiaren zenbatekoa 2025

1.050.000 €

  • Argitalpen data

2025eko maiatza

  • Laguntza antolatzea

Norgehiagoka.
Funts propioak.
De minimis Erregelamenduari atxikita dago laguntza.

  • Zuzendaritza arduraduna

Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritza

  • Informazio gehiago

calimentaria@euskadi.eus

Ardogintzako Esku-hartze Sektoriala - Inbertsioa

  • Deskribapena/Xedea

Mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreko enpresen errendimendua oro har hobetzea eta merkatuaren eskariei hobeto egokitzea, halaber haien lehiakortasuna areagotzea, ardogintzarako eraldaketa-instalazioetan eta azpiegituretan egindako inbertsio ukigarri nahiz ez-ukigarriari laguntza emanez, bai eta merkaturatze-egitura eta -tresnetan egindakoei emanez ere. Energia-aurrezpena, energia-eraginkortasun orokorra eta prozesu jasangarriak hobetzea ere izan daitezke helburuak.

  • Onuradunak

1. Mahastizaintza- eta ardogintza-enpresak.
2. Mahastizain- eta ardogile-erakundeak.
3. Bi ekoizleren nahiz gehiagoren elkarteak, nortasun juridikodunak.
4. Lanbidearteko erakundeak.

  • Deialdiaren zenbatekoa 2025

Nekazaritza eta Landa Garapeneko Konferentzia Sektorialean EAEri deialdi nahiz ekitaldi bakoitzerako esleitzen zaiona izango da. Erreferentzia: 3.500.000 €, Ardogintzako Esku-hartze Sektorialaren (AES) aplikazioa oinarri hartuta.

  • Argitalpen data

2025eko urtarrila

  • Laguntza antolatzea

Norgehiagoka.
NBEF Europako funtsa.
Oinarri hartuta 905/2022 Errege Dekretua, urriaren 25ekoa, mahastizaintzako eta Ardogintzako Esku-hartze Sektoriala (AES) arautzen duena.
Mugarik gabea, % aldagarriarekin (% 40 artekoa).

  • Zuzendaritza arduraduna

Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritza

calimentaria@euskadi.eus

IKERKETA ETA BERRIKUNTZA

Berriker I+G+b

  • Deskribapena / Helburua

Nekazaritza, basogintza eta arrantza eta akuikulturako produktuen sektoreetan ikerketa, garapena eta berrikuntza estimulatzea eta sustatzea da Berriker lerroaren helburua. Halaber du helburua eraginkortasuna areagotzea eta lehiakortasuna hobetzea, hazkunde jasangarriari laguntzea eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore horietan lankidetza bultzatzea.

  • Onuradunak

Enpresa txiki eta ertainak, enpresa handiak, enpresa-elkarteak eta pertsona fisiko multzoak.

  • 2025eko deialdiaren zenbatekoa

2.500.000 € 

  • Argitalpen data

2025eko ekaina

  • Laguntza antolatzea

Norgehiagoka.
Funts propioak.
Laguntza hau 651/2014 eta de minimis Erregelamenduen eraginpean dago.
Lerroaren arabera aldatzen da intentsitatea.

  • Zuzendaritza arduraduna

Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritza

  • Informazio gehiago

calimentaria@euskadi.eus

Elkarlana

  • Deskribapena / Helburua

Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzako elikagaien eta zuraren balio-kateetan, Agri EBEren (nekazaritza alorreko produktibitatearen eta jasangarritasunaren inguruko Berrikuntza Elkarte europarra) talde operatiboei eta lankidetza-taldeei (nekazaritza Politika Erkidearen 2023-2027 Plan Estrategikoan deskribatu bezala ulertuak) berrikuntza-proiektuak garatzen laguntzea, lankidetzaren bitartez. Bi laguntza-lerro:

a) Talde operatiboei dagokienez, lankidetza-proiektuak gauzatzen laguntzekoa, hartara nekazaritzako elikagaien eta basogintza sektoreetan berrikuntza bizkortzeko eta lehen sektorea modernizatzeko beharrari erantzuteko; nola, eta nekazaritzan eta landa-inguruan jakintza-trukea, berrikuntza eta digitalizazioa sustatuz eta ikuspegi horiek haien jardunean txertatzen lagunduz.
b) Lankidetza-taldeei dagokienez, berriz, berrikuntzari lotutako lankidetza-proiektu pilotuak gauzatzen laguntzekoa, Agri EBEan ez direnak.
  • Onuradunak

1go lerroari dagozkion laguntzen kasuan, nekazaritzako elikagaien zein basogintzako sektorea modernizatzera bideratutako proiektu berritzaileak gauzatzeko sortutako TOaren partaideak, pertsona fisiko nahiz juridikoak (herri-administrazioak barne).

2. lerroari dagozkion laguntzen kasuan, berriz, beren fokua nekazaritzako elikagaien zein basogintzako sektorearen beharretan edo haien eta balio-katearekiko, ingurumenarekiko nahiz landa-inguruarekiko elkarrekintzetan duten proiektu berritzaileak gauzatzeko sortutako LTaren partaideak, pertsona fisiko nahiz juridikoak (herri-administrazioak barne).

  • 2025eko deialdiaren zenbatekoa

1.000.000 €

  • Argitalpen data

2025eko ekaina

  • Laguntza antolatzea

Norgehiagoka.
Funts propioak eta LGENFaren finantzaketa.
Aldakorra, lerroaren arabera. Gauzatutako gastuen % 80 gehienez ere.

  • Zuzendaritza arduraduna

Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritza

  • Informazio gehiago

calimentaria@euskadi.eus

Nekazaritzako Elikagaien eta Basogintzako sektorea digitalizatzea

  • Deskribapena / Helburua

Nekazaritzako elikagaien eta egurraren balio-katean digitalizazioa gehitzea eta sustatzea, haren lehiakortasuna bultzatzearren. Laguntza hauek hiru helburu dituzte: batetik, enpresei laguntzea digitalizazio-prozesua hasten, sistema digitalak txertatzen lagunduz; bestetik, digitalizazio-fase aurreratuan dauden enpresei laguntzea, 4.0 teknologia txertatzen lagunduz eta Euskal Autonomia Erkidegoko elikagaien balio-katean eta zuraren balio-katean eragina duten digitalizazio-proiektu estrategikoak sustatuz; azkenik, digitalizazio-teknologia berriak zabaltzea aziendaren kudeaketan.

  • Onuradunak

Nekazaritza elikagaien eta egurraren balio-kateko pertsona fisiko zein juridikoak (ETEak nahiz bestelakoak), elkarteak, fundazioak, pertsona fisiko eta juridikoen multzoak eta ondasun-erkidegoak.

  • 2025eko deialdiaren zenbatekoa

2.500.000 €

  • Argitalpen data

2025eko ekaina

  • Laguntza antolatzea

Norgehiagoka.
Funts propioak.
Lerroaren arabera aldatzen da laguntza.

  • Zuzendaritza arduraduna

Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritza

  • Informazio gehiago

calimentaria@euskadi.eus

Onekin

  • Deskribapena / Helburua

Aholkularitza-zerbitzuak kontratatzea, negozioak abian jartzea edo garatzea, I+G proiektuen bideragarritasun-azterlanak egitea, patenteak eta bestelako aktibo ez-materialak lortu, baliozkotu eta defendatzeko azterlanak egitea, eta elikagai-segurtasunaren arloko ziurtapen-estandarrak lortzea; berrikuntzaren eta digitalizazioaren arloko aholkularitza-lanak era barne hartuko dira.

  • Onuradunak

Elikagaien eta egurraren balio-katearen barruko jarduera ekonomikoa gauzatzen duten pertsona fisiko edo juridiko pribatuak: nekazariak, erauzketako arrantza-sektoreko operadoreak, elikagai- edo baso-industriak, ostalaritza eta nekazaritzako elikagaien merkataritza, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen edo garatuko badute euren jarduera. Onuradunak izan ahalko dira, halaber, nortasun juridikorik gabeko pertsona fisiko edo juridiko pribatuen elkarteak eta ondasun-erkidegoak.

  • 2025eko deialdiaren zenbatekoa

1.000.000 €

  • Argitalpen data

2025eko ekaina

  • Laguntza antolatzea

Norgehiagoka.
Funts propioak
Minimis Erregelamenduari atxikita dago laguntza.
Banakako zein kolektibizatutako proiektuak.

  • Zuzendaritza arduraduna

Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritza

  • Informazio gehiago

calimentaria@euskadi.eus

Ikertalent bekak

  • Deskribapena / Helburua

Ikertzaileak (doktore-tesiak egiteko) eta teknologoak prestatzea da helburua. Horretarako, aipatutako ikertzaile eta teknologoak Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreko alor zientifiko-teknologikoetan, merkatuetan, marketinean eta enpresa-antolakuntzan garatuko diren I+G+b proiektuetara bilduko dira, eta bertan hartuko dute parte, bi programa hauen bitartez:

•Ikertzaileentzako programa: 12 beka.
• Teknologoentzako prestatze-programa. 10 beka.

  • Onuradunak

Proiektu bakoitzerako deialdiaren oinarriek eskatzen duten titulazioa duten pertsonak.

  • 2025eko deialdiaren zenbatekoa

2.702.307 €

  • Argitalpen data

2025eko ekaina

  • Laguntza antolatzea

Norgehiagoka.
Dirulaguntzen Lege Orokorrari atxikia.

  • Zuzendaritza arduraduna

Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritza

  • Informazio gehiago

calimentaria@euskadi.eus

KALITATEA ETA SUSTAPENA

Lehiatu sustapena

  • Deskribapena/Xedea

EAEtik kanpoko merkatuetan sustatzea elikagai-, arrantza- eta baso-produktuak, egoitza soziala EAEn duten nekazaritza- eta elikagai-industriek eraldatuak eta merkaturatuak.

  • Onuradunak

a) Pertsona fisiko edo juridiko pribatuak, egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan eta nortasun juridiko propioa dutenak: enpresak honela sailkatuko dira: mikroenpresa, enpresa txikia, ertaina eta handia.
b) Euskal Autonomia Erkidegoko Kontseilu Arautzaileak.
c) Egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten esportazio-partzuergoak. Baldintza hauek bete beharko dituzte:

– Nortasun juridiko propioa izan behar dute, partzuergoa osatzen duten enpresa edo entitateekiko independentea.
– Gutxienez hiru enpresak edo entitatek osatuak izatea.
– Partzuergoa osatzen duten enpresen bi herenek, gutxienez, Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza eta Elikagai Industrien Erregistroan inskribatuta behar dute.

  • 2025eko deialdiaren zenbatekoa

700.000 € 

  • Argitalpen data

2025eko ekaina

  • Laguntza antolatzea

Norgehiagoka.
Funts propioak.
Itzuli beharrik gabeko laguntza, 50.000 € gehienez.
ETE eta ETE ez direnen arteko diskriminazioa. Laguntzaren ehunekoa % 30 eta % 50 artekoa da.

  • Zuzendaritza arduraduna

Elikagaien Kalitate eta Sustapeneko Zuzendaritza

  • Informazio gehiago

www.euskadi.eus

Esku-hartze Sektoriala Ardoa Sustapena

  • Deskribapena/Xedea

Mahastizaintza eta ardogintzako ekoizleen lehiakortasuna haztea eta ardoen kalitatea finkatzea, hirugarren herrialdeetan ardogintzako produktuei buruzko sustapen- eta informazio-programetarako eta -ekintzetarako laguntzen bidez.

  • Onuradunak

1) Ardogintzako enpresak.
2) Mahastizaintzako eta ardogintzako ekoizleen erakundeak eta mahastizaintzako eta ardogintzako ekoizleen erakundeen elkarteak.
3) Lanbide arteko erakundeak.
4) Ardoaren sektorean diharduten lanbide-erakundeak, beren estatutu-helburuen artean sustapen-jarduerak egitea dutenak.
5) AGBen eta ardogintzako JDen kudeaketa- eta ordezkaritza-organoak, bai eta horien elkarteak ere.
6) Ardoa sustatzea eta merkaturatzea helburu duten ekoizpeneko aldi baterako elkarteak edo elkarte iraunkorrak.
7) Haiek edo beren bazkideek egindako ardoak merkaturatzen dituzten kooperatibak.
8) Irabazi-asmorik gabeko elkarteak, beren helburuen artean ardoak kanpoan sustatzea duten mahastizaintza- eta ardogintza-sektoreko enpresen partaidetza baino ez dutenak.
9) Hirugarren herrialdeetan produktuak eta merkatuak sustatzeko jarduerak garatzeko legez ezarritako eskumena duten erakunde publikoak.

  • 2025eko deialdiaren zenbatekoa

EAEri deialdi edo ekitaldi bakoitzean Programak Hautatzeko Batzorde Nazionalean esleitzen zaiona izango da. Erreferentzia: 8.000.000 €. 

  • Argitalpen data

2025/09/15 - Deialdi aurreratua

  • Laguntza antolatzea

Norgehiagoka.
Honen arabera: 905/2022 Errege Dekretua, urriaren 25ekoa, Mahastizaintza eta Ardogintzako Sektoreko Esku-hartzea arautzen duena, Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren esparruan.

  • Zuzendaritza arduraduna

Elikagaien Kalitate eta Sustapeneko Zuzendaritza

  • Informazio gehiago

www.euskadi.eus

Kalitate araubideak

  • Deskribapena/Xedea

1. Nekazariek kalitate-araubideetan lehen aldiz parte hartzeko laguntzea. Ustiategi bakoitzari urteko prima bat emango zaio kalitate-araubideetan parte hartzea- gatik, onuradunak izena ematen duen urtean hasi eta gehienez 5 urtez.
2. Kalitate-araubidea duten produktuekin erkidegoko merkatuarentzat ekoizle-taldeek egindako informazio- eta sustapen-jarduerak garatzen laguntzea.

  • Onuradunak

Lehenengo lerroaren onuradunak izango dira Euskal Autonomia Erkidegoan erregistratutako ustiategien titularrak, baldin eta kalitate-araubideetan lehen aldiz parte hartzen badute eta/edo Ekoizpen Ekologiko Ziurtatuaren kalitate-araubideko produkzio-bideak lehen aldiz hartzen badituzte.
Bigarren lerroaren onuradunak izango dira kontseilu arautzaileak, EAEko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua, EAEko ekoizle-taldeak eta Nekazaritzako eta elikagaien industria-elkarteak, diruz lagun daitekeen kalitate-araubideren baten partaide badira.

  • 2025eko deialdiaren zenbatekoa

750.000 € 

  • Argitalpen data

2025eko apirila

  • Laguntza antolatzea

Norgehiagoka.
Honela kofinantzatuta: funts propioak +FEADER.
Lehenengo lerrorako, izena ematen duen kalitate-araubideari edo araubideei lotutako diruz lagundu daitezkeen gastuen zenbatekoaren arabera. Laguntza gehienez ere 3.000 eurokoa izango da ustiategiko eta urteko, eta gehienez ere 5 urtez emango da.
Bigarren lerrorako, informazio eta sustapen-kanpainen ondoriozko gastuen %70era iritsi ahal izango da.

  • Zuzendaritza arduraduna

Elikagaien Kalitate eta Sustapeneko Zuzendaritza

  • Informazio gehiago

Kalitate-araubideetan lehen aldiz parte hartzea

Erkidegoko-merkaturako informazio- eta sustapen-jarduerak

www.euskadi.eus

SEKTOREAK EGITURATZEA

Kooperatu

  • Deskribapena/Xedea
Nekazaritzako elikagaien sektoreko kooperatibak integratzeko eta elkartzeko prozesuak sustatzea, hartara bigarren graduko nahiz gradu handiagoko kooperatibak eta elkarlan ekonomikoko beste modalitateak sor daitezen, hala nola enpresa-taldeak, kooperatiben arteko lankidetza-akordioak, kooperatiba-taldeak edo kooperatiba mistoak, guztiak ere abenduaren 20ko 11/2019 Euskadiko Kooperatiben legean aintzatetsitako figurak. III. kapitulua, 146. eta 155. artikuluen artean), Euskal Autonomia Erkidegoan egiten diren prozesuak, elkarte horien enpresa-dimentsioa, eraginkortasuna eta errentagarritasuna hobetzera bideratuak.
  • Onuradunak
Agindu honetan aurreikusitako laguntzak eskuratu ahal izango dituzte nekazaritzako elikagaien erakunde hauek, baldin eta laguntzaren xede diren jarduerak Euskal Autonomia Erkidegoan egiten badituzte:

• Nekazaritzako elikagaien sektoreko kooperatibak.
• Nekazaritzako elikagaien sektoreko bigarren graduko kooperatibak.
• Nekazaritzako eraldatze-sozietateak.
• Merkataritza-erakundeak, baldin eta beren kapital sozialaren ehuneko 50 baino gehiago arestian aipatutako erakundeetako batena bada. Sozietate anonimoa bada, akzioek izendunak izan beharko dute.
  • Deialdiaren zenbatekoa 2025

1.200.000 € 

  • Argitalpen data

2025eko ekaina

  • Laguntza antolatzea

Norgehiagoka.
Funts propioak
De minimis Erregelamenduari atxikita dago laguntza.

  • Zuzendaritza arduraduna

Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritza

  • Informazio gehiago

www.euskadi.eus

Nekazaritza- eta basogintza-alorreko ekoizleen elkarteak

  • Deskribapena/Xedea

Euskal Autonomia Erkidegoko produkzioa batera merkaturatzen duten nekazaritza sektoreko ekoizle-elkarteak edo horien batasunak finantzatzeko laguntzak.

  • Onuradunak

Nekazaritza- eta basogintza-sektoreko ekoizle-taldeak edo -erakundeak, eta horien batasun edo federazioak, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko nekazarien eta basogintzako ekoizleen elkarteei eta horien batasun edo federazioei buruzko urtarrilaren 30eko 10/2018 Dekretuaren eta hura egokitzeko aginduen arabera aitortuta badaude.

  • Deialdiaren zenbatekoa 2025

529.000 €

  • Argitalpen data

2025eko uztaila

  • Laguntza antolatzea

Norgehiagoka.
Funts propioak eta LGNEF.
NPEPEak xedatutako esparruan oinarrituta.

  • Zuzendaritza arduraduna

Landa Garapenaren eta Europar Politiken Zuzendaritza

  • Informazio gehiago

www.euskadi.eus

Elkarteak

  • Deskribapena/Xedea

Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza- eta elikagaigintza-sektoreetako elkarte eta federazio profesional eta enpresarialentzako laguntza ekonomikoak, urtean zehar azterlanak eta prestakuntza-jarduerak egiteko, jarduerak sustatzeko eta zabaltzeko, beren gizarte-helburuak betetzeko funtzionamenduak eragindako gastuetarako, eta elkartekideak sustatzeko azoka eta lehiaketetarako.

  • Onuradunak

EAEko nekazaritza- eta elikagaigintza-sektoreetako lanbide-elkarteak eta horien federazio eta konfederazioak izan daitezke laguntza hauen onuradun. Kanpo geratzen dira izaera sindikala duten nekazaritzako erakunde profesionalak, hau da, EAEko nekazaritza-sektorearen interes orokorrak ordezkatzea eta defendatzea xede dutenak, bai eta urriaren 24ko 240/2017 Dekretuan, EAEko arraza garbien abeltzaintza-elkarteei dirulaguntzak ematea arautzen duenean, biltzen diren elkarteak ere.

  • Deialdiaren zenbatekoa 2025

350.000 € 

  • Argitalpen data

2025eko ekaina

  • Laguntza antolatzea

Araudi berria idatziko da, azaroaren 15eko 233/2011 Dekretua ordeztuko duena, EAEko nekazaritza, arrantza eta elikadura sektoreetako elkarte eta federazio profesional eta enpresarialentzako laguntzei buruzkoa (Elkarteak programa).

  • Zuzendaritza arduraduna

Elikagaien Kalitate eta Sustapenerako Zuzendaritza eta Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza

  • Informazio gehiago

www.euskadi.eus

LANDA ETA ITSASERTZAREN GARAPENA

Leader

  • Deskribapena / Xedea

Laguntza horiek 2023-2027ko aldirako NPEPE Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren esparruan onartutako Leader eremuko landa-udalerrietako ekonomia sustatzeko, garatzeko eta dibertsifikatzeko dira.

  • Onuradunak

Beren jarduera LEADER eremuan nekazaritzaz besteko arloetara dibertsifikatzen dituzten nekazariak (pertsona fisiko zein juridikoak), betiere baldin jarduera nagusia nekazaritza badute.

Mikro-enpresak eta enpresa txikiak.
1. kalteberatasun-maila duten inguruko enpresa ertainak.
Bestelako pertsona juridikoak.
Pertsona fisikoak: banakako enpresariak.

  • 2025eko deialdiaren zenbatekoa

5.795.430 €

  • Argitalpen data

2025eko ekaina

  • Laguntza antolatzea

Norgehiagoka.

  • Zuzendaritza arduraduna

Landaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza

  • Informazio gehiago

desrural-dec@euskadi.eus

Erein

  • Deskribapena / Xedea

Euskal Autonomia Erkidegoko landa-eremuak sustatzeko eta garatzeko laguntzak, erakunde publikoei zuzenduak (Erein programa) 2023-2027 aldiko NPEPEren "Inbertsioak landa-eremuko oinarrizko zerbitzuetan" esku-hartzearen barnean. Laguntza hauen bidez hainbat helburu erdiesten laguntzen duten azpiegituraz eta ekipamenduz hornitzea lagunduko da, hala nola, landa-eremuko bizilagunen bizi-kalitatea hobetzen, herriak berreskuratzen, enplegua sortzen eta landa-eremuan turismoa sustatzen.

  • Onuradunak

Toki-erakundeak, Euskadiko Toki Erakundeei buruzko 2/2016 Legearen 2. artikuluan xedatu bezala ulertuak.

  • 2025eko deialdiaren zenbatekoa

9.170.052 €

  • Argitalpen data

2025eko maiatza

  • Laguntza antolatzea

Norgehiagoka.

  • Zuzendaritza arduraduna

Landaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza

desrural-dec@euskadi.eus

Gizarte ekitaldiak landa ingurunean

  • Deskribapena / Xedea

Euskal Autonomia Erkidegoan landa- eta itsasertzeko ingurua dinamizatzen eta helburu hauetako bat erdiesten laguntzen duten gizarte-ekitaldiak sustatzea.

a) Sektore publikoak zein pribatuak landa- eta itsasertzeko inguruan gizarte-ekitaldi dinamizagarriak finantzatzen parte har dezaten sustatzea
b) Landa- eta itsasertzeko inguruan nabarmen eragin positiboa duten gizarte-ekitaldiak sendotzea eta berriak bultzatzea.
c) Jardute-eremuan eragin ekonomikoa sorraraztea.

  • Onuradunak

EAEko landa-eta itsasertzeko eremuan gizarte-ekitaldiak sustatzen dituzten pertsona fisiko zein juridikoek jaso ahal izango dituzte laguntza hauek.

  • 2025eko deialdiaren zenbatekoa

200.000 €

  • Argitalpen data

2025eko apirila

  • Laguntza antolatzea

Norgehiagoka.
Funts propioak.

  • Zuzendaritza arduraduna

Landaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza

desrural-dec@euskadi.eus

Arrantza eta akuikultura sektorearen dibertsifikazioa eta ekonoma urdina bultzatzeko dirulaguntzak

  • Deskribapena / Xedea

Toki-garapen parte-hartzailearen estrategiaren babesean (EDLP) proiektuetarako laguntzak. Arrantza eta Akuikultura sektorearen tokiko ekintza-taldeak (GALP) arrantza-eremuen garapen iraunkorrerako estrategiaren barnean bultzatuak. Laguntza horiek Itsas Garapen Elkarteak  kudeatzen ditu.

  • Onuradunak

Bermeo, Mundaka, Ondarroa, Getaria, Mutriku, Berriatua, Elantxobe, Orio, Hondarribia, Pasaia, Zumaia, Lekeitio, Lemoiz, Zierbena, Santurtzi, Plentzia eta Donostiako arrantza portua dira estrategia horren aplikazio gunea. Diruz laguntzeko laguntza-lerro hauek ezartzen dira:

a) Inbertsio produktiboak: enpresa berriak eta negozio-ildoak sortu, abian jarri eta hasierako funtzionamendura bideratutako neurria.

b) Enplegua sortzea:

1. Besteren kontura kontratatzea inoiz enplegurik izan ez duten edo lehen okupatzen zutena galdu duten langileak, arrantza-sektorea dibertsifikatu edo ekonomia urdinarekin zuzenean lotutako ekimenetan.
2. Langile autonomoak instalatzea edo gizarte-ekonomiako araubide juridiko baten pean enpresetan sartzea sustatzen duten jarduera independenteak sortzea.

c) Inbertsio ez-produktiboak:

1.Arrainaren kontsumoa sustatzera zuzendutako sustapen-kanpainak, haien ezaugarri eta propietate nutrizionalei balioa emanez.
2. Pertsonak gaitzeko eta prestatzeko enpresak sustatzea, garapen pertsonalerako
3. Arrantzako itsas ondarea eta arrantza-apara arteak zabaltzea
4. Arrantza-eremuetako ekosistemen ingurumen-azterketak
5. Erabiltzen ez diren arrantza-aktiboak berriz aprobetxatzeko azterlanak
6. Arrantza-baliabideen ustiapen iraunkorrerako azterlanak
7. Energia-eraginkortasunari buruzko azterlanak eta/edo klima-aldaketaren aurreko jarduerak
8. Arrantza-sektorearen barruan trantsizio digitala sustatzeko azterlanak
9. Ura aurreztearen eta berrerabiltzearen azterketa
10. Logistika, garraio eta banaketa ekintzek eragindako inpaktua murrizteko azterlana
11. Proiektu berriak sortzeko bideragarritasun tekniko eta ekonomikoari buruzko azterlanak
12. Arrantza-sektoreko higienea, osasuna, segurtasuna eta lan-baldintzak hobetzen dituzten jarduerak.

  • 2025eko deialdiaren zenbatekoa

3.000.000 €

  • Argitalpen datak

2025eko ekaina

  • Laguntza antolatzea

Norgehiagoka.
IAAEF funtsak.

  • Zuzendaritza arduraduna

Arrantza eta Akuilkultura Zuzendaritza

  • Informazio gehiago

pesca-dec@euskadi.eus

Azken aldaketako data: