Nekazaritza Ustiategiaren Koaderno Digitala
Deskribapena
Nekazaritza Ustiategiaren Koaderno Digitala (CUE) tresna elektroniko bat da, nekazaritza-ustiategi batean egindako jarduera guztiak erregistratzeko aukera ematen duena; besteak beste, tratamendu fitosanitarioak, ongarritzea, ureztatzeak, kultura-lanak eta abar erregistratzeko. Paperezko koaderno tradizionala ordezkatzen du, trazabilitatea eta araudia betetzea errazten du, erabakiak hobeto hartzen laguntzen du eta nekazaritza-praktika jasangarriagoak eta arduratsuagoak egiten laguntzen du..
Erabiltzeko derrigortasuna
Koaderno digitalaren betebeharra tratamendu fitosanitarioak erregistratzera mugatzen da 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera, eta tratamendu horien paperezko erregistroa 2026 osoan mantentzea ahalbidetzen du. (1311/2012 Errege Dekretua).
Administrazioa behartuta dago nekazaritza-ustiategien titularrei koaderno digital bat doan eskaintzera. Nekazaritza-ustiategien titularrek Nekazaritza Ustiategiaren Koaderno Digitala (Administrazioaren CUE) edo enpresa pribatuek garatutako edozein tresna (CUE komertziala) erabili ahal izango dute.
Koaderno digital komertzialak garatzen dituzten entitateen erregistroa
Koaderno komertzialak garatzen dituzten enpresek Koaderno digitalak garatzen dituzten entitateen erregistroan alta emanda egon beharko dute, eta araudiak ezarritako baldintza eta betebehar guztiak bete beharko dituzte; izan ere, tresna horiek Nekazaritza Ustiategien Erregistroarekin (REA) eta Administrazioaren CUErekin informazio-fluxua ahalbidetzeko zehaztapen tekniko guztiak izan beharko dituzte, komunikazio-interfazearen bidez.
Era berean, nekazaritza-ustiategien titularrek aukeratu ahal izango dute koaderno digitala beraiek betetzea edo haiek baimendutako entitate gaituek betetzea.
Koaderno digitalak kudeatzeko entitate gaituenen erregistroa
Koaderno digitalak kudeatzeko baimena duten entitate gaituek Euskadiko Entitate Gaituen Erregistroan erregistratuta egon beharko dute.
Halaber, entitate gaituek Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzari jakinarazi beharko dizkiote eman dizkieten nekazaritza-ustiategien titularren baimen guztiak.
Bestalde, nekazaritza-ustiategien titularrek beren lurralde historikoko Nekazaritza Ustiategien Erregistroan (REA) izena emanda egon behar dute, eta erregistro horretan jasotako informazioa eguneratu behar dute.
Nori dago zuzenduta
- Nekazaritza-ustiategien titularrei.
- Koaderno digital komertzialak sortzeko softwarea garatzen duten entitateei.
- Koaderno digitalak kudeatu nahi dituzten entitateei.
Aplikatu beharreko araudia
Erakundeak
Kudeatzen duen erakundea
- Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Elikadurako eta Landa Garapeneko Sailburuordetza > Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Elikadurako eta Landa Garapeneko Sailburuordetza > Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza
Erakunde Garatzaileen Erregistroan alta ematea
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Erakunde Garatzaileen Erregistroan datuak aldatzea
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Erakunde Garatzaileen Erregistroan baja ematea
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Erakunde Gaituen edo Kudeatzaileen Erregistroan datuak aldatzea
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Erakunde Gaituen edo Kudeatzaileen Erregistroan alta ematea
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Erakunde Gaituen edo Kudeatzaileen Erregistroan baja ematea
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Hirugarrenek erabiltzeko baimena ematea
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Baimenak baliogabetzea