Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila

Merkasaretza, Merkataritza Laguntzako puntuen euskal sarearen aurkezpena

MERKASARETZA Merkataritza Laguntzako Puntuen Euskal Sareak laguntza espezializatua ematea du helburu, merkataritza-banaketaren sektoreak dituen erronka berriei aurre egiteko. Sarearen helburua prozesu koordinatuak bultzatzea da, jarduketa-eremu bakoitzean saltokien lehiakortasuna hobetzen laguntzeko eta etengabe aldatzen ari den ingurune batera egokitzen laguntzeko.

MERKASARETZA Euskal Sareari atxikitako Merkataritza Laguntzako Puntuak (MLP) laguntza-zerbitzuak eskainiko dizkie, doan, merkataritza-banaketaren sektore osoari eta sektoreko antolakundeei, langile kualifikatuen bidez, bere jarduketa-eremuaren barruan, kontuan hartuta genero-ikuspegia, establezimenduaren jasangarritasun ekonomikoa, ingurumen-jasangarritasuna eta eraldaketa digitala. Hori guztia, gainera, hiri-merkataritzaren lurraldeko arazoa gertutik eta ondo ezagututa egingo dute.

Azken aldaketako data: