Euskadiko merkatari elkarteen errolda

Deskribapena


Erroldaren helburua adierazle objektiboak lortzea da, arloko elkarteak hobeto ezagutzeko eta merkataritza-asoziazionismoa sustatzeko politika egokia taxutzeko.

Administrazio-izaera du, publikoa eta doakoa da eta Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Zuzendaritzari dago atxikita.

Erroldako eskabideak eta komunikazioak telematikoki kudeatu eta izapidetuko dira.


Erroldan izena ematea

Eskabidea eta eskatutako dokumentazioa aurkeztu ondoren.

Eskabideak ondo betetzen baditu elkartea inskribatzeko behar diren eskakizun guztiak, Merkataritza Zuzendaritzaren titularrak emango du horretarako ebazpena. Bestela, inskripzioa ukatuko du, ebazpen arrazoituaren bidez.

Inskripzio-prozeduraren ebazpena emateko eta jakinarazteko gehieneko epea 3 hilabetekoa izango da, eskaera Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Erregistro Elektronikoan sartzen den egunetik zenbatzen hasita. Epe hori igaro eta gero, ebazpen espresurik eman eta jakinarazi ez bada, entitate interesdunak administrazio-isiltasunez baietsi dela ulertu ahalko du.

Erroldatik ofizioz baja ematea ofizioz agindu daiteke, baldin-eta:

a) Elkarteak dekretu honetan ezarritako betebeharrak eta baldintzak betetzen ez baditu.

b) Ebazpen administratibo edo judizial irmo baten bidez aurkeztutako datuak faltsuak direla deklaratzen denean.

Halakoetan, baja ematea erabakitzeko aukera izango da Merkataritza Zuzendaritzaren titularrak emandako ebazpen ziodun baten bidez, eraginpeko elkarteari entzunaldiaren izapidea egin ostean.

Nori dago zuzenduta


1. Dekretu honen ondorioetarako, honako hauek izango dira merkatarien elkarteak:

a) Soilik merkataritzakoak diren elkarteak: merkataritza-enpresen eta merkataritza-jarduerarekin lotutako zerbitzuen interesak defendatzeko sortuak, ez beste ezertarako. Kideak txikizkako eta handizkako merkataritzan eta merkataritza-jarduerarekin lotutako zerbitzuetan diharduten enpresak soilik dira.

Dekretu honen ondorioetarako, merkataritza-jarduerarekin lotutako zerbitzutzat hartuko dira ekonomia-jardueren gaineko zergaren 691, 971, 972, 973 edo 975 epigrafeetan sailkatutakoak.

b) Elkarte mistoak: bazkideen artean beste jarduera-sektore batzuetako enpresak dituztenak, hala nola ostalaritza edo zerbitzuak oro har, betiere haietako % 30, gutxienez, aurreko apartatuan aurreikusitako merkataritza-enpresak badira.

c) Federazioak, konfederazioak, taldeak edo elkarteen plataformak. Horiek guztiak aurreko ataletan aipatutako elkarteek osatuta egon beharko dute nagusiki.

Elkarteei buruz jasotzen diren aipamenak, bai elkarteak eratzeari eta funtzionatzeari buruzkoak, bai eta beste edozein alderdi buruzkoak ere, berdin ezarriko zaizkie federazioei, konfederazioei, taldeei nahiz plataformei.

2. Saltoki bakoitzak zehaztutako jarduera ekonomikoek enpresaren jarduera nagusia aipatu behar dute; edo, gutxienez, enpresaren fakturazio osoaren % 40.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa / Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza > Merkataritza Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa / Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza > Merkataritza Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Merkataritza Zuzendaritza:

dico@euskadi.eus

945 01 99 63

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • Erroldan izena ematea: 1249401
  • Inskripzio-datuak aldatzea: 1249402
  • Erroldan baja emateko eskaera: 1249403
  • Urteko komunikazioa: 1249404

Eskaera


Eskaerarekin batera, dokumentazio hau aurkeztu behar da:

a) Elkartearen estatutuak, dagokion erregistroan behar bezala inskribatuta, inskripzio-eskaera egiten den unean eguneratuta, eta Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 8. eta 9. artikuluetan aipatutako gutxieneko edukia izango dute.

b) Idazkariaren eginkizunak betetzen dituenak eginiko ziurtagiria, hor jasota bai presidentearen eginkizunak betetzen dituenaren oniritzia, behar bezala egiaztatzeko dekretu honen 4. artikuluan adierazitako eskakizunak betetzen direla. Eta datu hauek, zehazki:

     1) Elkartearen izena

     2) Identifikazio fiskaleko zenbakia.

     3) Elkartearen egoitza soziala.

     4) Elkartearen zuzendaritza-organoen osaera, eta haiek osatzen dituzten pertsonen identitatea eta kargua, inskripzio-eskaera egiten den unean eguneratuta.

     5) Bazkide kopurua, aurreko urteko abenduaren 31n.

     6) Hala badagokio, zer federazio, konfederazio, talde edo plataformatakoa den.

     7) Dagokion erregistroko inskripzio-zenbakia, 4.a) artikuluaren arabera

c) Zuzenean elkartutako establezimenduen zerrenda, honako datu hauek zehaztuta:

     1) Izena edo sozietatearen izena

     2) Merkataritza-izena

     3) Helbidea

     4) Telefonoa

     5) Identifikazio Fiskaleko Zenbakia (IFZ)

      6) Ekonomia-jardueren gaineko zergaren kodea eta elkartean inskribatutako establezimenduaren edo establezimenduen jarduera nagusia

     7) Alta-data

     8) Elkarteko kide kopurua

     9) Establezimenduko titularraren sexua

    10) Kokapenaren koordenatuak (latitudea, luzera)

    11) Bazkide-kuotaren bidez diruzko laguntzarik ematen duen

    12) Bazkide-kuota ordainduta duen

 

d) Zuzenean elkartutako elkarteen zerrenda, honako datu hauek zehaztuta:

     1) Izena edo sozietatearen izena

     2) Identifikazio Fiskaleko Zenbakia (IFZ)

     3) Jarduketa-eremua

     4) Merkataritzan diharduten enpresa elkartuen ehunekoa, dekretu honen 3.1.b) artikuluaren arabera

e) Zuzenean elkartutako federazioen zerrenda, honako datu hauek zehaztuta:

     1) Izena edo sozietatearen izena

     2) Identifikazio Fiskaleko Zenbakia (IFZ)

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

3 hilabete

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Beste tramite batzuk


Inskripzio-datuak aldatzeko eskaera


Erroldan inskribatutako merkataritza-elkarteek Merkataritza Zuzendaritzari eman behar diote inskripzio-datuetan egiten duten edozein aldaketaren berri; aldaketa horiek ez dute izan behar inskripziorako behar diren eskakizunetako bat galtzea eragin dezakeen bat ere.

Aldaketen jakinarazpenarekin batera, aldaketaren egitatea egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztuko da. Jakinarazpena eta egiaztagiriak aurkezteko epea hilabetekoa izango da aldaketa egiten den unetik aurrera.

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.

Beste tramite batzuk


Erroldan baja ematea


Erroldan inskribatutako elkarteak edonoiz eska dezake baja.

Era berean, elkarteak inskribatzeko eskatzen zaizkion baldintzaren bat betetzeari uzten dionean, erroldan baja eman diezaioten eskatu beharko du hilabeteko epean, baja-eskaera eragin duten egitateak gertatzen direnetik zenbatzen hasita.

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

3 hilabete

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Administrazioari komunikazio-egintza


Dekretuaren 8. artikuluan xedatutakoa alde batera utzi gabe, inskribatutako elkarteek urte natural bakoitzeko lehen lauhilekoan elkartuen zerrenda aurkeztu beharko dute, kuota bidez ekonomikoki laguntzen duten eta ordainketa egunean duten adierazita.

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.

Beste tramite batzuk