Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lanhitz: Ohiko galderak

Justifikazioa

Dirulaguntza jaso den deialdiko hurrengo urteko martxoaren 31 baino lehen.

Bitarteko elektronikoen bitartez aurkeztu beharko da dokumentazioa, https://www.euskadi.eus/nire-karpeta  web gunean sartuta.

Justifikaziorako informazioa 3 multzo nagusitan banatzen da:

1.- Dirulaguntza jaso duten erakunde guztiek justifikaziorako bi inprimaki bete eta aurkeztu behar dituzte:

2.- Multzoaren arabera, ondokoa ere aurkeztu beharko da:

  • 1. Multzoa: Egindako ekintzen amaierako egoera azaltzeko txostena. Bertan zehaztuko da zer egin den, helburua bete den, parte hartzaileak zeintzuk izan diren, zer baliabide erabili diren,…
  • 2. Multzoa: entitateak gauzatutako diagnostikoa eta euskara plana. Gutxienez, ondorengo hauek jaso beharko dituzte:

Diagnostikoa: entitatearen egoera soziolinguistikoa zein den, euskararen ezagutza eta erabilera zenbatekoa den EMEren arabera.

Euskara Plana: indarraldia, helburu nagusiak, lehentasunezko lan-ildoak, aurreikusten diren baliabideak, jarraipenerako adierazle nagusiak eta maiztasuna.

Ekintza solteak ere eginez gero, egindako ekintzen amaierako egoera azaltzeko txostena, lehenengo multzorako aurreikusitakoaren arabera.

  • 3. Multzoa: «Hizketa» aplikazioa behar bezala beteta. Bertan, Euskararen Plan Estrategikoaren atalean amaierako egoera bete behar da eta, Kudeaketa-planaren atalean, ekintzaren amaierako egoera ekintza bakoitzean.
  • 4. Multzoa: entitateak burututako proiektuaren ebaluazio-txostena.

3.- Dagokion entitateak honako kontzeptu hauen gastuak justifikatzeko dokumentazio gehigarria erantsi beharko du:

  • Itzulpenak: itzuli edo egokitutako testuak eta jatorrizkoak euskarri informatikoan (15 MB-tik gorako artxiboak helbide honetara bidaliko dira fitxategiak partekatzeko tresna/web zerbitzu baten bidez: lanhitz@euskadi.eus ) eta horren zerrenda («Exceleko formularioa»).

Hizkuntza-trebakuntza orokorra eta berariazko prestakuntza: hizkuntza-trebakuntza orokorraren eta euskaraz egin diren laneko 

  • berariazko prestakuntza-ikastaroen zerrenda, iraupena, erabilitako material didaktikoa eta bakoitzean parte hartutako ikasleen kopurua, sexuaren arabera berezita («Exceleko formularioa»).
  • Softwaregintza: egindako lanen gaineko memoria aurkeztuko da («Exceleko formularioa»).
  • Diagnostikoa, plangintzaren diseinua, jarraipena, ebaluazioa, inplementazioa eta egokitzapenerako gastuak: euskara-batzordearen bileren akten kopia aurkeztu behar da euskarri informatikoan (15 MB-tik gorako artxiboak helbide honetara bidaliko dira fitxategiak partekatzeko tresna/web zerbitzu baten bidez: lanhitz@euskadi.eus ), besteak beste, honako hauek zehaztuz: data, partaideak (sexuaren arabera berezita), iraupena eta jorratutako gaiak.
  • Itzulpenak
  • Aldibereko itzulpen zerbitzua
  • Langile elebidunen lanari lotutako hizkuntza-trebakuntza orokorra, baldin eta HABEk diruz lagundu ez badu.
  • Lanari lotutako berariazko prestakuntza
  • Softwaregintza (euskarazko softwarearen sorkuntza edota programa, aplikazio edo software baten iturburu kodea euskaratzea).
  • Diagnostikoa, plangintzaren diseinua, jarraipena, ebaluazioa, inplementazioa eta egokitzapenerako lanak. Honetan hiru azpi-kontzeptu hauek laguntzen dira diruz:
    • Euskara batzordekideen eta euskara lan-taldeen bilera orduak.
    • Euskara-koordinatzailearen edo jardueren komunikazioaz arduratuko den pertsonaren dedikazioa.
    • Kanpo aholkularitza-zerbitzua, planaren jarraipenari eta ebaluazioari dagokien gastua.

Bi zatitan ordaintzen da. Lehenengoa, esleitutako kopuruaren % 65, dirulaguntzaren deialdia ebazten denean. Gainerako % 35, dirulaguntzaren zuriketa edo justifikazioa egin ondoren.

Bai. Justifikaziorako epea oraindik ez bada bukatu, “Nire karpeta” atalean espedientean sar zaitezke eta hor dokumentazioa eransteko aukera dago

Akatsa erantsitako dokumenturen batean baldin badago, erantsi dokumentu zuzena eta mezu bat idatzi lanhitz@euskadi.eus helbidera gertatutakoa azaldu eta akatsa duen dokumentua zein den adieraziz.

 Ez dago modurik erantsitako dokumentuak ezabatzeko.

HIZKETA aplikazioa Eusko Jaurlaritzaren aplikazioa da eta bertan erakunde bakoitzak bere Plan Estrategikoa eta Kudeaketa Plana sar ditzake.

Hemen sarbidea: https://www.euskadi.eus/informazioa/hizketa-aplikazioa/web01-a2euplan/eu/

Bai. Horretarako, bi pauso bete behar dira:

Bai. Plan Estrategikoaren erlaitzean “Plan Estrategikoa kopiatu” izeneko botoia dago. Irizpide batzuen araberako bilaketa egin daiteke, kopiatu nahi den plana bilatzeko. Aukeratu, eta “jarraitu” botoiari eman ostean, “Beste Plan batetik abiatutako Plan Estrategikoari Alta emateko” pantaila agertzen da, aukeratutako Plan Estrategikoari dagokion informazio guztiarekin.

“Plana Kopiatu” botoia sakatzerakoan, Plan Estrategiko berria sortuko da ardatz, elementu, helburu eta adierazle guztien informazioa kopiatuta. Azkenik, “Plan Estrategikoen Xehetasunak” pantailan ikusi ahal izango da Plan Estrategiko berria. 

Ez. Adierazle-sorta aurkeztea aukerakoa da, eta erakunde bakoitzak nahi duen eredua erabil dezake.

Aurkeztea derrigorra ez bada ere, kontuan izan aurkezten baldin bada, baloratu egiten dela.