Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Gaikuntza nazionala duten funtzionarioen lanpostuak betetzeko lan-poltsa

Deskribapena


Idazkaritza-Kontuhartzailetza azpieskalari dagokionez, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko abenduaren 12ko aginduaren bidez Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen egonkortze-prozesuen oinarri orokorrak onetsi ziren, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan.  

Bestalde, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko abenduaren 12ko Aginduaren bidez, Idazkaritza-Kontuhartzailetza azpieskalan sartzeko hautaketa prozesuak onartu ziren, Euskal Autonomia Erkidegoan gaikuntza nazionala duten toki-administrazioko funtzionarioak egonkortzeko prozesuaren esparruan.  

Aipatutako III. eranskineko III.9 oinarriak ezartzen duenez: Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen araubide juridikoa arautzen duen martxoaren 16ko 128/2018 Errege Dekretuaren 53. artikuluan xedatutakoaren arabera, Toki Administrazioekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zerrenda bat egingo du, non jasoko baitira Idazkaritza - Kontu-hartzailetzako azpieskalan Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko oposizio-faseko ariketa bat edo batzuk gainditu dituzten hautagaiak. Hautagai horiek dagokion hautaketa-prozesua gainditu ez dutenak izango dira.

Idazkaritza eta Kontuhartzailetza-Diruzaintza azpieskalei dagokienez, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2016ko otsailaren 11ko Ebazpenaren bidez eratu ziren hautagaien zerrendak.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernua / Erakunde Harremanetarako Sailburuordetza > Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernua / Erakunde Harremanetarako Sailburuordetza > Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • Bitarteko funtzionarioak izendatzeko eskaera: 1062001
  • Lan-poltsan datuak aldatzeko eskaera: 1062003

Bitarteko funtzionarioak izendatzeko toki-erakundearen eskaera.


Hautagaien zerrenda kudeatzeko prozedura hasiko da toki-erakundeak eskatuta, baldin eta toki-erakunde horrek gaikuntza nazionala duten tokiadministrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostu bat betetzeko, behar eta premiagatik berariaz justifikatutako arrazoiengatik, eta egiaztatu badu ezin duela lanpostua bete izendapena egiteko lehentasunezko prozeduren bidez interesa duten funtzioanriekin. 

Eskabidean honako hauek adierazi beharko dira:

  • Zer lanpostu bete nahi den.
  • Bitarteko lanpostu bat betetzea eragiten duten inguruabarrak; lanpostua betetzeko beharra lanpostuaren titularraren aldi baterako ezintasunagatiko ordezkapenaren edo epe jakin bateko ordezkapena dakarren beste edozein egoeraren ondorio bada, adierazi beharko da, ordezkapenak izango duen aurreikusitako iraunaldia.
  • Gaikuntza nazionala duen toki-administrazioko funtzionario batekin lanpostua betetzeko ezintasuna; ezintasun hori agiri bidez egiaztatu beharko da.
  • Destino-osagarriaren maila, berariazko osagarriaren hileko zenbatekoa, lanpostuari esleitutako hizkuntza-eskakizuna eta, hala badagokio, derrigortasun-data.
  • Lanean hasteko gutxi gorabeherako data. Ez da onartuko hasiera-data 15 egun baliodunetik gorakoa izango dela aurreikusten duen eskabiderik. 

Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk


Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak digitalizatzeko laguntza).
  3. Sartu online inprimaki honetara. 

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk