Justizia eta Giza Eskubideen  Saila

Borondatezko berrespena, Eibarko barruti judizialean bulego judiziala, erregistro zibileko bulego orokorra, udalerriko justizia-bulegoak nahiz haien elkarteak ezartzearen ondoriozko lanpostu generikoak eta bereiziak betetzeko

Deskribapena


Prozeduraren xedea

Prozeduraren xedea da, borondatezko berrespen bidez, honako unitate hauetako lanpostu generiko zein bereiziak, berariazko lehiaketan bete ez direnak, betetzea:

  • Zerbitzu Erkide Orokorreko lanpostuak.
  • Auzialdiko Auzitegiko Izapidetze Zerbitzu Orokorreko lanpostuak.
  • Erregistro Zibileko Bulego Orokorretako lanpostuak.
  • Udalerriko justizia-bulegoetako lanpostuak eta horien elkarteak.

Eskaintzen diren lanpostuak

Prozedura honen bidez bete beharreko lanpostuak, lehiaketa espezifikoan bete ez diren lanpostu generikoak eta bereiziak dira, hain zuzen ere, Eibarko barruti judizialeko bulego judizialetako, erregistro zibileko bulego orokorreko eta udalerriko justizia-bulegoetako eta horien elkarteetako lanpostu-zerrendetan agertzen direnak.

LPZen kontsulta

Faseak eta baremoa

Borondatezko berrespenak honako fase hauek ditu:

  • Justizia Administrazioko Zuzendaritzak berrespen-proposamen bat egingo du EIZU Justiziako Langileen Atarian.
  • Hiru egun balioduneko epean, langileek modu elektronikoan adieraziko dute ados dauden ala ez. Epe horretan erantzunik jasotzen ez bada, desadostasuna dagoela ulertuko da.

Nori dago zuzenduta


Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegoko, Izapidetze Prozesal eta Administratiboko Kidegoko eta Laguntza Judizialeko Kidegoko karrerako funtzionarioak, zerbitzu aktiboan daudenak behin betiko destinoarekin edo udalerrian lanpostua gordeta dutenak eta deialdian zehaztutako baldintzak eta betekizunak betetzen badituzte, berretsi ahal izango dira, Justizia Administrazioko zuzendariaren ebazpenaren I. eranskinean ezarritako irizpideekin bat etorriz. Ebazpen horren bidez, Justizia Administrazioaren egokitze-prozesuaren irizpideak eta garapena onartzen dira.

Egungo plantillako langileen kopuruak antolakunde berriko lanpostu-zerrendetan aurreikusitako dotazioak gainditzen baditu, egokitu aurretik lanpostuan antzinatasun handiena duten kolektibo bakoitzeko funtzionarioek izango dute lehentasuna berresteko. Berdinketa gertatuz gero, eskalafoirik onena duenak

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

HARREMANETARAKO

Harremanetarako datuak

Telefonoa: 945 01 91 42

e-helbidea: acoplamientoju@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • Borondatezko berrespena: 1084417

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk