Justizia eta Giza Eskubideen  Saila

Langileak berrantolatzea, Eibarko barruti judizialeko bulego judiziala, erregistro zibileko bulego orokorra eta udalerriko justizia-bulegoak eta horien elkarteak ezartzearen ondorioz.

Deskribapena


Prozeduraren xedea

Borondatezko berrantolaketan, aurreko faseetan (berariazko lehiaketan eta borondatezko berrespenean) hutsik geratu diren lanpostu guztiak aukeratu ahal izango dira.

Ebazpena, Justizia Administrazioko zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita hutsik dauden lanpostuen eta langileen borondatezko berrantolaketa-prozesuan parte hartzera deitutako pertsonen zerrenda, egokitzeko prozesuaren barruan (PDF)

Interesdunak

Egokitze-prozesuaren aurreko faseetan lanposturik lortu ez duten langileak.

I. Eranskinean: Pertsonen zerrenda (PDF)

Eskaintzen diren lanpostuak

Prozedura honen bidez bete beharreko lanpostuak, lehiaketa espezifikoan eta borondatezko berrespenean bete ez diren lanpostu generikoak eta bereiziak dira, hain zuzen ere, Eibarko barruti judizialeko bulego judizialetako, erregistro zibileko bulego orokorreko eta udalerriko justizia-bulegoetako eta horien elkarteetako lanpostu-zerrendetan agertzen direnak.

II. Eranskina: Lanpostuen zerrenda (PDF)

LPZen kontsulta

Eskabideak aurkeztea

Funtzionarioek hiru egun balioduneko epean aurkeztu beharko dute lanpostuen eskaera.

Parte hartzeko eskaerarik aurkezten ez duten langileak edo, eskabidea aurkeztuta ere, destinorik lortzen ez dutenak, nahitaezko berresleipenera pasatuko dira.

Aipatutako epe horretan, funtzionarioek alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte fase honi buruz.

Nori dago zuzenduta


Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegoko, Izapidetze Prozesal eta Administratiboko Kidegoko eta Laguntza Judizialeko Kidegoko karrerako funtzionarioak, zerbitzu aktiboan daudenak behin betiko destinoarekin edo udalerrian lanpostua gordeta, eta lehentasun-ordena honi jarraituko zaio:

1. Lehentasuna izango dute: Zerbitzu Erkide Prozesal Orokorreko Betearazpen Atalean eta Betearazpenekoan behin betiko destinoa duten langileek.

2. Lehentasuna izango dute: aurreko faseetan destinoa lortzerik izan ez duten langileek. Kasu horretan sartzen dira:

a. Berariazko lehiaketan parte hartu bai, baina esleipendun izan ez diren langileak.

b. Borondatezko berrespenaren multzokoak izaterik bazuten ere, eskatutako baldintzak ez betetzeagatik berrespen-fasean lanposturik eskaini ez zaien langileak.

3. Lehentasuna: udalerrian behin betiko destinoa duten gainerako langileak.

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Harremanetarako datuak

Telefonoa: 945 01 91 22

e-helbidea: acoplamientoju@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • Langileak berrantolatzea: 1084418

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk