Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

2030rako Landa Garapeneko Estrategia

Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren 2030erako Landa Garapeneko Estrategiak zehaztuko du Landa Garapeneko 7/2022 Legea 2025-2030 aldian hedatzeko ibilbide-orria, eta oinarri izango da ondoren hainbat programa diseinatu, gauzatu eta jarraitzeko.

Estrategia honen helburua landa-inguruneko ekintza publikoa antolatzea da. Zeharka egiten du, lurraldearen antolamendua, trantsizio ekologikoa, etxebizitza, mugikortasuna, osasuna, berrikuntza eta gizarte-kohesioa uztartuz.

Landa-eremuetan bizi diren pertsonen bizi-kalitatea hobetzea du helburu, eta hiru gai nagusiren bidez egin nahi du:

  • Oinarrizko eskubide eta zerbitzuen berdintasuna bermatzea.
  • Dibertsifikazio ekonomikoa eta berrikuntza bultzatzea.
  • Natura- eta kultura-ingurunea zaintzea eta balioztatzea.

Esku hartzeko arloak hiru arlo handitan banatu dira: dinamizazioa, gobernantza eta plangintza.

Azken aldaketako data: