Lehendakaritza

COVID-19 EBko Neurriak

Europar Batasuneko erakundeak, batez ere Batzordearen bidez, Europa mailan erantzun koordinatua ezartzen saiatzen dira, eta hainbat arlotan neurri sorta bat hartzen ari dira pandemiaren ondorioak arintzeko.

EBren erantzuna lau lehentasunetan oinarritzen da:

1.- Birusaren hedapena mugatzea, neurri proportzionalekin.

2.- Beharrezko ekipo medikoen hornidura bermatzea.

3.- Tratamendu eta txertoetarako ikerketa sustatzea.

4.- Ondorio sozioekonomikoei aurre egitea, enpleguari, enpresei eta ekonomiari lagunduz.

Jarraian, neurri nagusiak azaltzen dira eremu hauetan:

Enplegua, enpresak eta ekonomia babesteko neurri ekonomikoak (PDF, 121 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Mugikortasun -eta garraio- neurriak (PDF, 73 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Osasun publikoa, ikerkuntzako eta ekipamendu medikoen hornidura bermatzeko neurriak (PDF, 89 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Bestelako neurriak (PDF, 84 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Lotura interesgarriak (PDF, 140 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

KONFINAMENDU ONDORENGO IRTEERA ETA NORMALTASUNERA ITZULTZEKO NEURRIAK:

Europako Batzordea lanean hasi da jadanik EBko herrialdeetako euste- eta konfinamendu-neurrien deseskalatze koordinatuari eta mailaz mailakoari begira, eta apirilaren 15ean COVID-19ko konfinamendu-neurriak kentzeko Europako Ibilbide Orri bateratua aurkeztu zuen.

Ibilbide orria (PDF, 236 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

I. TURISMO- ETA BIDAIA- PAKETEA: Europako Batzordearen orientabideak, bidaiak modu seguruan berrabiarazteko eta Europako turismoa berriz martxan jartzeko

Europako ibilbide-orri bateratuak ezarritako bideari jarraituz, maiatzaren 13an, Europako Batzordeak gidalerro eta gomendio sorta bat aurkeztu zuen turistentzat, bidaiarientzat eta enpresentzat, estatu kideei bidaia-murrizketak apurka-apurka kentzen laguntzeko eta turismo-sektoreari laguntzeko, turismo-enpresek jarduerari berriro ekiteko aukera izan dezaten, beharrezko osasun-neurriak errespetatuz.

Turismo eta bidaiak paketea (PDF, 57 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

TURISMO- ETA BIDAIA- II. PAKETEA: Europako Batzordearen gomendioak eta gidalerroak, ekainaren 30aren ondoren bidaia-murrizketak pixkanaka kentzeari dagokionez

Ekainaren11n, Batzordeak ibilbide-orri bat onartu zuen, bai eta orientabideak eta gomendioak ere EBko estatuentzat eta Schengenentzat, EBren barruko mugako kontrolak 2020ko ekainaren 15a baino lehen altxa ditzaten eta EBtik kanpo funtsezkoak ez diren bidaien denbora-murrizketa 2020ko ekainaren 30era arte luza dezaten; era berean, mugimenduen murrizketak pixkanaka kentzeko protokolo bat ezarri zuen. Lehentasuna da barne-muga guztiak desagertu behar direla EBtik kanpokoentzat ireki aurretik.

Zehazki, Batzordeak honako hauek aurkeztu zituen:

Ekainaren 15ean, Batzordeak "Re-open EU" plataforma jarri zuen abian, Europan bidaiak eta turismoa modu seguruan berrabiarazten laguntzeko, mugikortasunari, COVID egoerari eta joan-etorrietarako neurriei buruzko informazioa eskainiz.

EBko Kontseiluaren Gomendioa, uztailaren 1etik aurrera EBren kanpo-mugak 15 herrialderi irekitzeari buruzkoa: EBra funtsezkoak ez diren bidaien aldi baterako murrizketa pixkanaka kentzeari dagokionez, Kontseiluak, ekainaren 30ean, gomendio bat onartu zuen uztailaren 1etik aurrera, zerrendan dauden 15 herrialdeentzako bidaia-murrizketak kentzeko (Aljeria, Australia, Kanada, Hego Korea, Georgia, Japonia, Montenegro, Marokko, Zeelanda Berria, Ruanda, Serbia, Thailandia, Tunisia eta Uruguai, bai eta Txina ere, zati batean, elkarrekikotasunik izanez gero). Hirugarren herrialdeen zerrenda hori berrikusi eta, hala badagokio, eguneratu egingo da, bi astetik behin.

 

Azken aldaketako data: