Segurtasun pribatuko enpresen komunikazioak

Deskribapena


207/2014 DEKRETUA, 2014ko urriaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoak segurtasun pribatuaren arloan dituen eskumenak arautzen dituen dekretua dela eta, segurtasun pribatuko enpresak derrigortuta daude honako komunikazioak egiteko:

  • Segurtasun-enpresek egindako kontratuei eta horien aldaketei.
  • Segurtasun pribatuko langileen altei eta bajei.
  • Segurtasun pribatuko langileentzako prestakuntza-ikastaroak.

segurtasun pribatuko zerbitzuak emateko kontratuen jakinarazpena

Helburua: Euskal Autonomia Erkidegoan ematen diren segurtasun pribatuko zerbitzuen berri ematea.

Nork egin behar du? : Segurtasun Pribatuko enpresek.

Nori bidali behar zaio jakinarazpena? Ertzaintzako Segurtasun Pribatuaren Unitateak  jasoko du jakinarazpena; izan ere, 207/2014 dekretuaren 7.1.a) artikuluaren arabera Ertzaintzari dagokio segurtasun pribatuko zerbitzuen prestazio-kontratuen jakinarazpean jasotzea.

Noiz? Kontratuak Ertzaintzari aldez aurretik jakinarazi behar zaizkio, zerbituzak eman baino hiru egun lehenago, gutxienez,  banaka, zerbitzu mota bakoitzerako, abenduaren 9ko 2364/1994 Errege Dekretuaren 20.1 artikuluak xedatutakoaren arabera.

Kontratuak aldatu baino hiru egun lehenago, gutixienez, jakinarazi behar dira.

Nola bidali behar dira kontratuak? Segurtasun pribatuko zerbitzuak emateko kontratuen jakinarazpena idatiz bidali behar dira, hori ezarrita baitago Segurtasun Pribatuari buruzko 2014ko apirilaren 4ko 5/2014 Legearen 9.2 artikuluaren arabera.

Jakinarazi behar diren zerbitzuak:

  • zaintza eta babesa
  • babes pertsonala
  • segurtasun- sistemak ezartzea
  • Segurtasun-sistemak  mantentzea
  • Alarma- zentralak ustiatzea
  • Objektu baliotsu eta arriskutsuen garraioa eta banaketa
  • balio handiko eta arriskutsuen objektuen biltegiratzea
  • Lehergaiak biltegiratzea
  • Objektu lehergarrien garraioa eta banaketa

Komunikazioaren edukia: segurtasun pribatuko enpresei burizko, otsaiaren 1eko 2011/314/INT Aginduaren 16. artikuluaren arabera. kontratu-eredua

Segurtasun pribatuarekin zerikusi duten jardueren kontratuak, idatziz egingo dira, eta  oro har honako datu eta klausula hauek jaso beharko dira 

  • kontratuaren data eta zenbakia.
  • kontratugileen izena eta abizenak, identifikazio fiskaleko kodea edo zenbakia eta helbideak, noren ordezkaritzan jarduten duten, hala egokituz gero, ahalorde notariala.  Segurtasun empresek ahalordea  ematen badute Merkataritza Erregistroan inskribatuta egon behar da, Merkataritza Erregistroaren Erregelamenduaren 94.artikuluaren seigarren  paragrafoaren  xedatutakoari kalterik egin gabe (1784/1996 Errege Dekretua, uztailaren 19koa, Merkataritza Erregistroaren Erregelamendua onartu duena)
  • Kontratu honen xedea
  • zerbitzua emango den lekua
  • zerbitzu prezioa.
  • Segurtasun pribatuaren araudian ezarritakoa beteko dela
  • kontratuaen iraupena .
  • kontratua indarrean jartzen den eguna, kontuan hartuta hurrengo artikuluan aipatzen diren lekuetan edo eskumena duen autonomia erkidegoan dagokion lekuetan kontratua aurkeztu denetik indarrean jartzen den egunera hiru egun, gutxienez, pasatu behar direla, Segurtasun Pribatuko Erreglamentuaren 20. artikuluetan aurreikusten dituen ezinbesteko egoeretan izan ezik.

Segurtasun pribatuko langileen altak eta bajak

Nortzuk daude behartuta?

Segurtasun enpresak, ikertzaile pribatu bulegoak, prestakuntza-zentroak, segurtasun pribatuen pertsonala eta orokorrean segurtasun pribatuen profesionalak.

Lege oinarria: Segurtasun-enpresek haien zerbitzura dauzkaten segurtasun pribatuko langileen altak eta bajak jakinarazi behar dizkiote Erregistro Nazionalari edota zerbitzuak ematen dituzten dagokion tokiko erregistro autonomikoari, baita ematen dituzten zerbitzuekin lotutako gorabehera zehatzak ere, 2014ko apririlaren 4ko 5/2014 Legearen 21.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Segurtasun pribatuko langileak: Zehazki, ondoko hauek dira: segurtasun-zaintzaileek eta lehergai- zaintzaileen espezialitatekoek; eskolta pribatuek; landazainek eta ehizazainen zein itsas arrantzazainen espezialitatekoek; segurtasun-buruek, segurtasun-zuzendariek eta detektibe pribatuek, 2014ko apririlaren 4ko 5/2014 Legearen 26.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Eskumena: Euskal Autonomia Erkidegoak segurtasun pribatuari dagokionez onartutako eskumenen arloan, Ertzaintzari dagokio segurtasun-enpresen aldetik jasotzea eskura dituzten segurtasun pribatuko langileen alten eta bajen jakinarazpenak, 2014ko urriaren 21eko 207/2014 Dekretuaren 7.1.d) artikuluan ezarritakoaren arabera. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoak segurtasun pribatuaren arloan dituen eskumenak arautzen dira.

Jakinarazteko epea : alta edo baja gertatu den egunetik hasita, bost egun (Segurtasun Pribatuaren Erregelamenduaren 100. artikuluan xedatutakoaren arabera - abenduaren 9ko 2364/1994 Errege Dekretuaren bidez onetsia.

Erregistroan inskribatzea

  • Zer datu erregistratuko da? seme-alabatasunaren inguruan datu guztiak; Lanbide-identitateko txartela; zehaztu behar da zein den zehatz mehatz 2014ko apririlaren 4ko 5/2014 Legearen 26.1 artikuluak aipatzen dituen segurtasun pribatuko langileen artean zein betetzen duen interesdunak; eta azkenik altaren eta bajaren data.
  • Segurtasun pribatuko langileen altei eta bajei buruzko jakinarazpenak ofizioz inskribatuko dira Euskadiko Segurtasun Pribatuaren Erregistroan.

Araudia: Segurtasun Pribatuari buruzko 2014ko apirilaren 4ko apirilaren 4ko 5/2014, Legea;  207/2014 Dekretua, 2014ko urriaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoak segurtasun pribatuaren arloan dituen eskumenak arautzen dituena; Segurtasun Pribatuaren Erregelamendua, abenduaren 9ko 2364/1994 Errege Dekretuaren bidez onetsia


Trebakuntza zentroak

Komunikazioak egingo dira, ikastaro bakoitzaren hasieraren aurrerapeneko hiru egunekin gutxienez.

Nori dago zuzenduta


Segurtasun pribatuko enpresak

Aplikatu beharreko araudia


Estatuaren araudia 5/2014 Legea, apirilaren 4koa, Segurtasun Pribatuarena. Estatuaren araudia Segurtasun pribatuaren Erreglamendua, abenduaren 9ko 2364/1994 Errege Dekretuaren bidez onetsia Estatuaren araudia INT/314/2011 Agindua, otsailaren 1ekoa, segurtasun pribatuko enpresen gainekoa Estatuaren araudia INT/316/2011 Agindua, otsailaren 1ekoa, segurtasun pribatuaren eremuko alarma-sistemen funtzionamenduari buruzkoa Estatuaren araudia INT/317/2011 Agindua, otsailaren 1ekoa, segurtasun pribatuko neurrien gainekoa Estatuaren araudia INT/318/2011 Agindua, otsailaren 1ekoa, segurtasun pribatuko pertsonala gainekoa. Estatuaren araudia INT/1504/2013 Agindua, uztailaren 30ekoa, honako arau hauek aldatzekoa: INT/314/2011 Agindua, otsailaren 1ekoa, segurtasun pribatuko enpresen gainekoa; INT/316/2011 Agindua, otsailaren 1ekoa, segurtasun pribatuaren eremuko alarma-sistemen funtzionamenduari buruzkoa; INT/317/2011 Agindua, otsailaren 1ekoa, segurtasun pribatuko neurrien gainekoa Araudi autonomikoa 207/2014 DEKRETUA, 2014ko urriaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoak segurtasun pribatuaren arloan dituen eskumenak arautzen dituena. Araudi autonomikoa AGINDUA, 2016ko ekainaren 20koa, Segurtasuneko sailburuarena, zeinaren bidez zehazten baita zer egunetatik aurrera eska daitezkeen Euskal Autonomia Erkidegoak segurtasun pribatuaren arloan dituen eskumenak arautzen dituen urriaren 21eko 207/2014 Dekretuaren 10.4 artikuluan xedatutako betebeharrak. Araudi autonomikoa 382/2013 DEKRETUA, uztailaren 9koa, Euskadiko Segurtasun Pribatua Koordinatzeko Batzorde Mistoarena. Araudi autonomikoa AGINDUA, Segurtasuneko Sailburuarena, 2016ko martxoaren 1ekoa, Euskadiko segurtasun pribatuaren esparruan ohorezko aipamenak emateari buruzkoa.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Segurtasuna / Segurtasun Sailburuordetza > Ertzaintzaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Segurtasuna / Segurtasun Sailburuordetza > Ertzaintzaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Segurtasun Pribatuko Unitatea

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Saila

Telefonoa: 946079260

email: seguridadprivada@ertzaintza.eus

Kodea(k)

  • segurtasun pribatuko zerbitzuak emateko kontratuen jakinarazpena: 1020501
  • Segurtasun pribatuko langileen altak eta bajak : 1020502

Segurtasun pribatuko zerbitzu desberdinen prestazio kontratu komunikazioa


Helburua: Euskal Autonomia Erkidegoan ematen diren segurtasun pribatuko zerbitzuen berri ematea.

Komunikazioa egiteko epea: Kontratuak Ertzaintzari aldez aurretik jakinarazi behar zaizkio, zerbituzak eman baino hiru egun lehenago, gutxienez, banaka, zerbitzu mota bakoitzerako, abenduaren 9ko 2364/1994 Errege Dekretuaren 20.1 artikuluak xedatutakoaren arabera.

Kontratuen aldaketak komunikatzeko epea: kontratuak aldatu baino hiru egun lehenago, gutxienez, jakinarazi behar dira.

Lege oinarria: Segurtasun Pribatuari buruzko 2014ko apirilaren 4ko 5/2014 Legearen 9.2 artikuluan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk


Segurtasun pribatuko langileen altak eta bajak


Jakinarazteko epea

Alta edo baja gertatu den egunetik hasita, bost egun (Segurtasun Pribatuaren Erregelamenduaren 100. artikuluan xedatutakoaren arabera - abenduaren 9ko 2364/1994 Errege Dekretuaren bidez onetsia-.

Beharrezko datuak

  • Seme-alabatasunaren inguruan datu guztiak
  • Lanbide-identitateko txartela
  • Langile mota (segurtasun zaintzailea, lehergailuen zaintzailea, eskolta, ...)
  • alta data
  • baja data

Segurtasun pribatuko langileen altei eta bajei buruzko jakinarazpenak ofizioz inskribatuko dira Euskadiko Segurtasun Pribatuaren Erregistroan.

Araudia

Segurtasun Pribatuari buruzko 2014ko apirilaren 4ko apirilaren 4ko 5/2014, Legea; 207/2014 Dekretua, 2014ko urriaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoak segurtasun pribatuaren arloan dituen eskumenak arautzen dituena; Segurtasun Pribatuaren Erregelamendua, abenduaren 9ko 2364/1994 Errege Dekretuaren bidez onetsia.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk