Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

135. zk., 2016ko uztailaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
3174

AGINDUA, 2016ko ekainaren 20koa, Segurtasuneko sailburuarena, zeinaren bidez zehazten baita zer egunetatik aurrera eska daitezkeen Euskal Autonomia Erkidegoak segurtasun pribatuaren arloan dituen eskumenak arautzen dituen urriaren 21eko 207/2014 Dekretuaren 10.4 artikuluan xedatutako betebeharrak.

Euskal Autonomia Erkidegoak segurtasun pribatuaren arloan dituen eskumenak arautzen dituen urriaren 21eko 207/2014 Dekretuaren 10.4 artikuluan dago xedatuta ezen, Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuan xedatutakoarekin bat, segurtasun-enpresek egindako kontratuei eta horien aldaketei, segurtasun pribatuko langileen altei eta bajei, eta eskaintzen dituzten zerbitzuekin lotutako gertakari zehatzei buruzko jakinarazpenak eta kontrol- eta kudeaketa-jardueretarako behar diren eta aurrekoekin lotuta dauden beste datu batzuen jakinarazpenak egoitza elektronikoaren helbide honen bidez egingo direla: https://euskadi.eus

Hala ere, dekretua argitaratu zen unean materialki ezinezkoa zenez eskakizun hori betetzea, hirugarren xedapen iragankorrak atzeratu egin zuen betebehar horretarako eguna, Segurtasuneko sailburuaren aginduaren zain, non adierazi behar baitzen noiztik aurrera eska zitezkeen urriaren 21eko 207/2014 Dekretuaren 10.4 artikuluan xedatutako betebeharrak.

Ondorioz, hauxe

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Agindu hau indarrean jartzen den unetik aurrera, Euskal Autonomia Erkidegoak segurtasun pribatuaren arloan dituen eskumenak arautzen dituen urriaren 21eko 207/2014 Dekretuaren 10.4 artikuluan xedatutako betebeharrak egoitza elektronikoaren helbide honen bidez baino ez dira egingo: https://euskadi.eus

AZKEN XEDAPENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean agindu hau.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko ekainaren 20a.

Segurtasuneko sailburua,

ESTEFANÍA BELTRÁN DE HEREDIA ARRONIZ.


Azterketa dokumentala