Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

A01 Hondakin arriskutsuen agentea

Deskribapena


Hondakinen kudeatzaileek beren jarduerak hasi aurreko jakinarazpena aurkeztu beharko dute egoitza soziala duten autonomia-erkidegoko organo eskudunean. Jakinarazpen honen bidez, Hondakinen Ekoizpen eta Kudeaketa Erregistroan hondakin arriskutsuen agente gisa inskribatzea lortzen da.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisiko edo juridikoak, helbide edo egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan dutenak, eta hirugarrenen enkarguz, hondakinen balorizazioa edo ezabaketa antolatzen dutenak, hondakinak fisikoki erabiltzen ez dituzten agenteak barne.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza > Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza > Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Aurretiko hitzordua eskatu behar da Zuzenean - Herritarrentzako arreta buegoetara joateko: Eskatu hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea(k)

  • Hondakin arriskutsuen agentearen aurretiazko jakinarazpena A01: 1072001

Administrazioari komunikazio-egintza


IKSeeM aplikazioan eskaera bat sortzeko ezkerraldeko menuaren ondorengo atalarera jo beharko duzu: e-environment /e-DMA Solicitud. e-DMA berria sortzean WASTE - RESIDUOS PELIGROSOS sektorea eta AGENTES RP prozedura aukeratu beharko duzu.

Osatu, gorde eta sartu EXCEL formatutako inprimakia IKS aplikazioan (ezarritako formatua baino ez da onartuko).

Beste tramite batzuk