Jolas-makina saridunen ikuskapen teknikoa
Operadoreentzat
2014ko urriaren 23an Segurtasuneko sailburuaren 2014ko urriaren 16ko Agindua EHAAn argitaratu zen; horren bidez, «B» motako makinen edo sari programatua duten jolas-makinen eta «C» motako edo ausazko makinen ikuskapen teknikoa arautzen da. Bertan ezartzen dira EAEn ustiapen-egoeran dauden joko-makinei ikuskapen teknikoak egiteko prozedura, baldintzak eta epeak.
Ikuskapenak egiteko interesa duten erakunde eta laborategientzat
Azaroaren 17ko 600/2009 Dekretuak onartutako Joko Makina eta Sistemen Erregelamenduaren 64-67 artikuluek arautzen dute entsegu-laborategiak eta ikuskapen-erakundeak gaitzeko prozedura. Uste baduzu eskatzen diren baldintzak betetzen dituzula eta ikuskapen-erakunde gisa gaikuntza jasotzeko interesik baduzu, bidali horretarako eskabide bat Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritzara. Eskabide-idazkiarekin batera erantsi beharko da aipatutako artikuluetan eskatzen den akreditazioa.
Joko-makinen ikuskapena egiteko gaitutako laborategiak
- LGAI TECHNOLOGICAL CENTER, S.A..
Campus de la U.A.B., Carretera de Acceso en la Facultad de Medicina, s/n.
08193-Bellaterra. Barcelona.
- GLI EUROPE BV
Satellietbaan, 12.
2181-MH Hillegon. The Netherlands.
- BMM SPAIN TESTLABS, S.L.U.
Parque Tecnológico del Vallés. Centro de Empresas de Nuevas Tecnologías. Avda. Parc Tecnològic, 3
08290-Cerdanyola del Vallés. Barcelona.
- QUINEL, M. Limited.
Luxe Pavilion, Level 2
Portomaso Complex. St. Julians. Malta.