Segurtasun Saila

Jokoko autodebekatuak

Joko-galarazpenen Erregistroaren xedea da hor inskribatzen diren pertsonei sarrera debekatzea sarrera kontrolatzeko sistemak aplikatu behar dituzten joko-lokaletara edo bitarteko elektronikoen, informatikoen, telematikoen eta elkarreragileen bidezko joko-arloko webguneetara.

Zein da inskripzioaren indarraldia EAEn?

Debekuaren epea mugagabea da; 6 hilabete igarota, bertan behera utzi ahal da.

  • EAEko kasino, bingo eta online apustuetarako sarbidea debekatzeko eskabidea

    Debekatuen erregistroan altan emateko bi era daude: Aurrez-aurrekoa eta internet bidez. Behean dagoen botoian klik eginda izapide biak egin ahalko dituzu.


  • EAEko debekatuen zerrendatik kanpo uzteko eskabidea

    Debekatuen zerrendatik kanporatzeko bi era daude: Aurrez-aurrekoa eta internet bidez. Behean dagoen botoian klik eginda eginda izapide biak egin ahalko dituzu.


Estatuan jokorako sarbidea izateko debekua

AutoExclusión: Abre nueva ventana

Zeure burua on line jokotik kanpo utzi nahi baduzu (Estatuan), Gizarte Eskubide, Kontsumo eta Agenda 2030 Ministerioko Jokorako Sarbidea Izateko Debekuen Erregistro (leiho berri batean irekitzen da) Orokorrean izena emanez egin dezakezu.