Jokoaren Euskal Kontseilua
Organoari buruzko informazioa
Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan zori, enbite edo ausazko jokoekin zerikusia duten ekintza guztiak antolatu, koordinatu eta kontrolatzeko organo aholku-emailea da. Kontseilu horretan Eusko Jaurlaritzaren hainbat kudeaketa arlotako ordezkariak, Foru Aldundietako ordezkariak eta Euskal udaletako ordezkarian ere badaude.
Araudia
142/1990 Dekretua, maiatzaren 29koa (EHAA 127, 90-06-27). 4/1991 Legea, azaroaren 8koa, Euskal Herriko Autonomia Erkidegoan jokoa arautzekoa. (azaroaren 25eko EHAA, 237. zk.). 120/2016 DEKRETUA, uztailaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoan jokoaren erregelamendu orokorra onesten duena.
Jarduera
Azken bilera:
2025eko ekainaren 18a
Gaiak:
LEHENENGOA: Sailburuaren agurra.
BIGARRENA: 2024ko apirilaren 17ko bileraren akta onartzea, hala badagokio.
HIRUGARRENA: Jokoaren Euskal Behatokiak 2024an egindako lanei buruzko informazioa eta 2025erako plangintzaren aurkezpena.
LAUGARRENA: Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzaren 2024ko Memoriaren onespena, hala badagokio.
BOSGARRENA: Joko eta Ikuskizun Unitatearen 2025erako ikuskapen-planaren aurkezpena.
SEIGARRENA: 2025 urterako prestatzen ari den araudiari buruzko informazioa.
ZAZPIGARRENA: Eskaerak eta galderak.
Hurrengo bilera:
2026.