Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila 

JARDUERA ESANGURATSUAK

JARDUERA ESANGURATSUAK

Jarduerak oso garrantzitsuak dira adinekoen gizarte-zentroetan. Pertsonak zentrora erakartzen dituzte, eta zentroa kanpotik nola ikusten den ere neurri handi batean jardueren araberakoa da.

Horregatik, komeni da geure buruari galdera hauek egitea:

Antolatzen ditugun jarduerak bat al datoz pertsonen interesekin?
> Zentroaren asmoa edo helburua betetzen laguntzen al dute?

Jarduera guztiek ez dute denentzat egokiak izan behar. Baina tarteka aztertzea beharrezkoa da, gaur egungo parte hartzaileentzat eta zentrora etor daitezkeen pertsona berrientzat interesgarriak izaten jarraitzen duten jakiteko.

Jarduerak zehazterakoan, interesgarria da:

1. Pertsonen interesetatik abiatzea

Jarduerek zentroan parte hartzen duten pertsonen gustu, behar eta interesei erantzun behar diete.

Horretarako, komeni da noizean behin pertsonen iritzia jasotzea, zein jarduera gustatzen zaizkien edo egin nahi dituzten jakiteko. Gainera, bazkide berriak zentrora etortzen direnean ematen duten informazioa ere kontuan hartu daiteke.

2. Jarduerak asmoarekin lotzea

Jarduerak tresna eraginkorra izan daitezke zentroaren helburuak lortzeko eta haren asmoa gauzatzeko.

Adibidez:

Komunitatera irekitzea.
> Belaunaldien arteko harremanak sustatzea.
> Parte hartzea indartzea.
> Pertsonen arteko harremanak sendotzea.

3. Parte hartzeko modu gehiago eskaintzea

Parte hartzea ez da jardueretara joatea bakarrik.

Honako hauetan ere parte har dezakegu:

Ideiak proposatuz.
> Jarduerak diseinatuz.
> Antolaketan lagunduz.
> Zabalduz eta sustatuz.
> Ondoren ebaluatuz.

4. Erantzukizunak partekatzea

Sarritan, jardueren antolaketa zuzendaritza batzordearen esku geratzen da, eta horrek gainkarga sor dezake.

Zereginak banatzeak eta pertsona gehiago inplikatzeak parte hartzea sustatzen du eta belaunaldi-erreleboa errazten du. Gainera, komunitateko beste eragile batzuek ere lankidetzan jardun dezakete.

5. Hobetzeko ebaluatzea

Jarduera bat ez da amaitzen bukatzen denean.

Komeni da galdetzea:

Zenbat pertsonak hartu dute parte?
> Nola baloratzen dute jarduera?
> Berriro egingo genuke?
> Zer hobetu dezakegu?

Ebaluazioaren bidez, ondo funtzionatzen duena sendotu eta hobetu beharrekoa egokitu dezakegu.


Hasteko galdera bat

Egin ohi dituzuen jarduerak aztertu, eta hausnartu honako galdera hauen inguruan:

1. Zein jarduerak erantzuten diote argi eta garbi zentroaren asmoari?

2. Zein egiten ditugu betidanik egin direlako?

3. Zein jarduera berrik lagun diezaguke nahi dugun zentro eredura hurbiltzen?

Jarduerak aisialdirako eskaintza hutsa baino askoz gehiago izan daitezke: nahi dugun zentroa eraikitzeko eta pertsona gehiagoren parte hartzea sustatzeko tresna bihur daitezke./span>

** Zuen zentroan jarduerak diseinatu edo ebaluatu nahi badituzue, tresna hauek lagungarriak izan daitezke:

INFORMAZIO GEHIAGO NAHI DUZU?

Jarduerei buruzko informazio gehiago eskuratzeko, “Jarduerak” gida kontsulta dezakezu:

"Jarduerak" gida (PDF, 3 MB) (leiho berri batean irekitzen da)

Galderarik edo zalantzarik izanez gero, gurekin harremanetan jar zaitezke helduakzabaltzen@euskadi.eus helbide elektronikoaren bidez edo 629 852 492 telefonoan.


<< Albisteak

Azken aldaketako data: