Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Josu Zabaleta kortaberria

1948. urtean jaio zen Josu Zabaleta Legazpin. Filosofia ikasketak egin zituen Lobaina eta Erroman, baina bere jarduna beti egon da itzulpengintzari eta literaturari orohar lotua.

1977. urtean Hordago argitaletxearen sortzaileetako bat izan zen. 1980tik 1991. Urtera bitartean Martuteneko Itzultzaile Eskolako irakasle lanetan aritu zen. EIZIEko sortzaileetako bat ere bai, eta baita SENEZ itzulpen eta terminologiako aldizkariarena ere.

1991 eta 2000 urte bitgartean Lur Hiztegi Entziklopedikoaren zuzendari izan zen.

Gaur egun hizkuntza zerbitzuak eskaintzen dituen Rosetta enpresan ari da lenan.

Bere itzulpenen artean aipatzekoak Alphonse Daudeten Taraskoneko Tartarin, 1981. urtean Lur argitaletxeak kaleratua, Leonardo Sciasciaren Itsaso ardo kolorea, 1991an Erein-ek argitaratua, Alberdaniak 1998an argitaratu zuen Pier Paolo Pasoliniren Gauza baten ametsa eta Ereinen sei liburutan argitaratutako Munduko ipuinak.