Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Zeuk Esan, 5 urte zu laguntzen

Zeuk Esan, 5 urte zu laguntzen

Adingabea bazara, interesgarria irudituko zaizu jakiteak 116111 Zeuk Esan zerbitzua, 2010eko urritik aurrera informazioa, aholkularitza eta orientazioa eskaintzen dizula, kezka edo ardura eragiten dizun egoerari irtenbidea aurkitzeko.

116111 telefonora deitu besterik ez duzu, edo zure kontsulta bidali web honetako postontziaren bidez edo Twitter eta Facebook sare sozialeen bidez, eta profesional talde batek lagunduko dizu.

Ez zaitez arduratu guztiz doakoa eta anonimoa baita, gainera, 116111 telefonora deitzeak ez du fakturan arrastorik uzten.

Bideo hau ikusi ezazu zerbitzuaren informazio gehiago ezagutzeko:

Hemen dituzu deskargatzeko liburuxka eta pegatinaren diseinua:

Azken aldaketako data: 2015/11/25