Txingudiko egutegi naturala
Urtarrila
Urtarrila
Aliota, ubarroi, murgil, anatida eta hainbat limikolaren negu-toki. Zingira-txolarreek multzo handiak osatzen dituzte.
Landare halofiloak lehortu egin dira.
Sahats iluna loratzen da.
Otsaila
Otsaila
Apo eta igelen aurreneko kantak.
Martxoa
Martxoa
Txirritxo txikia heldu eta kantari hasten da. Basahateek gorteiatzea hasiko dute.
Apo lasterkariak ugari izaten dira iluntzean, eta lehen erruteak egiten dituzte.
Arrain hiruarantzen lehen habiak ikusten dira ertzetan.
Sahatsak, milazkak, lezkak, landare halofilok, haltzak, astigarrak, hurritzak eta abar sortzen dira.

Apirila
Apirila
Txirritxo txikien lehen bikoteak eratzen dira.
Ezkontza aurreko migrazioa, limikolak, intsektu-jaleak eta bestelako hegaztiak areagotu egiten dira.
Maiatza
Maiatza
Txirritxo txikiaren eta basahateen lehen txitak ; basahateenak koxkortuta daude.
Ur-intsektuak ugari dira, horma-sugandilak oso arinak dira eta arrain hiruarantzaren kumeak daude; larre eta bideak apo lasterkari txikiz beterik daude. ..
Lezkak hazita daude.
Parkea bete-betean loratu da.
Uztaila
Uztaila
Burduntzi eta sorgin-orratzak arin dabiltza, igelak ez dute hainbeste korroka egiten, eta apo lasterkariaren zapaburuek azkar hazi behar dute, itota hilko ez badira.
Txitaldiak garatzen dira; sasoi honetan izaten da dibertsitate txikiena.
Alga harikarak ugaritu dira.
![]()
Abuztua
Abuztua
Ezkontza-ondoko migrazioa hasten da, lehen intsektu-jaleekin: lezkari, benarriz eta txinboak.
Txilinporta txikiak bere txitoak erakusten ditu.
Anfibioak hibernatzeko prestatzen hasten dira.
Iraila
Iraila
Migrazioaren gailurra: lertxun, ubarroi, limikolo, kaio, anatida eta hegazti txiki ugari ikusten dira.
Azaroa
Azaroa
Antzarak eta kurriloak igarotzen dira, usoak igaro dira jada.
Iparraldetik txantxangorri, txirta eta txio ugari datoz. Apoak, igelak eta hibernatzen ari dira.
Haltzek eta makalek azkeneko hostoak gordetzen dituzte.
![]()