Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Teknika Erabilgarri Onenak

IPPC zuzentarauak zein legeak honako definizioa eman dute teknika erabilgarri onenak zer diren zehazteko:

Jarduerak eta horiek ustiatzeko moduak garatzean faserik eraginkorrena eta aurreratuena. Fase horrek emisioen muga-balioak finkatzeko hainbat teknikak duten ahalmen praktikoa erakusten du. Izan ere, muga-balioek emisioak eta horiek ingurumenean orokorrean izan dezaketen eragina saihesteko edo, hori posible ez bada, murrizteko balio dute”.

Halaber, “teknika erabilgarri onenak” terminoa zehazteko aipatutako arauek beste definizio hauek finkatu dituzte:

  • «teknikak»: Erabiltzen den teknologia eta, horretaz gain, instalazioa nola diseinatu, eraiki, mantendu, ustiatu eta geldiarazi den.

  • «erabilgarriaki»: Sektore industrial jakin batean erabili ahal izateko eskalan garatutako teknikak. Halaber, kostuak eta irabaziak kontuan hartuta, bai estatu kidean bertan bai beste leku batean erabili edo sortutako teknikak aplikatzeko baldintza ekonomiko eta teknikoak bideragarriak izan behar dira, baldin eta titularrak eskuratzerik badauka gehiegizko kosturik gabe.

  • «onenak»: Ingurumena oro har ahalik eta ondoen babesteko teknika eranginkorrenak. Teknika erabilgarri onenak finkatzean III. eranskineko irizpideak kontuan hartu beharko dira.

Beraz, teknika erabilgarri onenak erabiltzeak jarduerek ingurumenaren gainean ahalik eta kalterik gutxien izatea dakar, teknika horiek erabiliko dituzten enpresei gehiegizko kostua ekarri gabe.  

IPPC zuzentaruaren 16. artikuluaren arabera, Europako Batzordeak European Integrated Pollution Prevention and Control Bureau (EIPPCB) izeneko erakundea eratu du informazioaren trukea sustatzeko eta teknika erabilgarri onenei buruzko erreferentzia-dokumentuak edo BREFak (BAT References Documents) egiteko lanak koordina ditzan.

BREF dokumentuak lotesleak ez badira ere, bai enpresek bai ingurumen-autoritateek, emisioen muga-balioak finkatu behar dituztenean, erreferentziatzat hartuko dituzte.

Sevillako Institute for Prospective Technological Studies (IPTS) zentroa BREFak egiteaz  eta TWG lantalde teknikoak (Technical Working Groups) zuzentzeaz arduratzen da. Lantalde teknikoetan industriaren, administrazioko eta estatu kideetako GKEetako ordezkariek parte hartzen dute. Hainbat proposamen edo DRAF dokumentuak egiten dituzte behin betiko BREFa gauzatu arte.

BREF dokumentua behin bukatuta, Informazioa trukatzeko Foroak (IEF) txostena egin eta onartzen du. Foro horretan estatu kideen, Europako Batzordearen, industriaren eta GKEren ordezkari ofizialek parte hartzen dute.

Azkenik, onartutako dokumentua Europako Batzordeak onesten du Europako Batasunaren Aldizkari Ofizialean argiratzen den erabakiaren bitartez.

Bestalde, IPPC legearen 8. artikuluaren arabera, Ingurumen-Ministerioak Espainiako teknika erabilgarri onenei buruzko gidak (MTDak) egiten ditu, estatuko sektoreen berezitasunak kontuan izanda.

Eskura dauden dokumentuak

BREF dokumentuak Euskal Autonomia Erkidegoan Aplikatzeko Gida Teknikoen Multzoa

Administrazioak kontsulta osagarriak egiteko dokumentu gisa egin dira gida hauek. Beraz, dokumentu horien helburua ez da, inola ere, BREF sektoriala ordezkatzea, baizik eta BREF horietan Euskal Autonomia Erkidegoko teknika erabilgarri onenei (TEO) buruz jasotako datu garrantzitsuenak eskuratzeko erraztasunak ematea. Hala, indarrean dagoen legeriak ezarritako emisio-balioei buruzko informazio gehigarria ematen da, baita IPPC Zuzentarautik eratorritako araudia egin duten beste herrialde batzuetako emisio-mailei buruzko informazioa ere.

1. Azido Sulfurikoaren fabrikazioa

IPPC Sektoreetarako erreferente diren balioak

Tresna informatiko honen (access) helburu bakarra datu bilduma bat egitea da, IPPC sektoreetako kutsatzaileen erreferentzia balioei buruz, bai airera isurtzen diren kutsatzaileei bai uretara isurtzen direnei dagokienez.

Azken aldaketako data:  2014/06/02