Programa Snap
Snap Programa
Ezaugarriak
SNAP programa kognitibo-konduktuala da. Kanadan, Torontoko Haur Garapen Institutuan garatu zen orain dela 22 urte. SNAP programak portaera-arazoak dituzten edo delitugile bihurtu daitezkeen haurrak ditu helburu. Adingabeen portaerek izan dezaketen arrisku nagusietan oinarritzen da, adibidez, inpultsoen kontrolean. Horretarako, arazoen ebazpena eta trebetasunak sustatzen ditu.
SNAP programak haurren eta gurasoen haserreari eta inpultsoen kontrol-arazoei aurre egiten laguntzen die; jardun baino arinago, gelditzen eta pentsatzen irakasten die. Praktikari esker, adingabeak eta gurasoak “hatzen klaskarekin” gelditzeko, lasaitzeko eta ebazpen positiboak emateko gai dira. Praktika eraginkorra da, ikasten erraza baita. Trebetasunak irakatsi eta modu erreal eta esanguratsuan praktikatzen da, eta haurrek ikasitakoa eguneroko bizitzan aplikatzen ikasten dute.
Adina
6-11 urte bitarteko seme-alabak dituzten familientzat.
Deskribapena
SNAP programa portaera-arazoak dituzten adingabeentzat eta haien familientzat da. Arazoak, besteak beste, hauek izan daitezke: inpultsoen kontrola, lapurtzea, gezurrak esatea, engainatzea, besteenaganako eraso fisikoak, eskola-zailtasunak eta trebetasun sozialen gabezia. SNAP programan sartzen den haur bakoitzak ebaluazio eko-sistemiko eta arriskuen ebaluazio zehatz bat izaten du, arriskuak eta beharrizanak zein diren jakiteko. Ebaluazio hori oinarria izanik, banakako tratamendu-plangintza bat lantzen da.
Saioak
Familientzat: 12 saio (1,5 ordu/astean)
Familien parte-hartzea eskatzen duten tratamenduko beste osagai batzuk:
- Stop Now eta gurasoentzako saioak planifikatzea (3-8 saio)
- Arreta etengabeko taldea: 8 saio
Seme-alabentzat: 12 saio (1,5 ordu/astean).
Adingabearen parte-hartzea eskatzen tratamenduko beste osagai batzuk:
- Adiskidetasuna lantzea (1-16 saio)
- Zereginen kluba (6-12 saio)
- Babeserako eskola (3 saio edo gehiago)
- Formakuntzan liderrak: haurrak 18 urte bete arte behar beste saio.
Materialen deskribapena
Liburuxkak, tratamenduaren gidaliburua, arriskuen ebaluaziorako tresnak, DVDak.
Emaitzak
- Hobekuntzak handiak izaten dira tratamenduaren ondoren, eta lorpenak mantentzen dira hurrengo 6, 12 eta 18 hilabeteetan. Hobekuntza horiek, portaeraren kanporaketan (erasoa edo delinkuentzia, adibidez), barneko portaeretan (antsietatea edo depresioa, adibidez) eta konpetentzia sozialean islatzen dira (berdinkideen arteko harremanak edo jardueretan parte hartzea, adibidez).
- Tratamendua jasotzen duten adingabeek arreta-talde edo tratamendu berantiarra jasotzen dutenek baino hobekuntza adierazgarriagoa lortzen dute. Emaitzek erakusten dute esku hartzeak eragin handia duela mutikoengan, eta neskengan, aldiz, neurritsuagoa.
- Gurasoek estres gutxiago izaten dute seme-alabekin elkarrekiten dutenean, eta konfiantza handiagoa izaten dute adingabeen jokabideak maneiatzeko orduan.
- Haurrek helduenganako duten elkarrekintzak kalitate handiagoa du (zarata gutxiago eta muga gehiago ezartzen dira).
- Haurren portaera antisozial gutxiago izaten dituzte, eta gurasoek “eragin txarreko” bezala sailkatzen dituzten lagunen kopurua jaitsi egin da. Esku-hartzearen ondoren, gaitasun prosozial gehiago izaten dituzte.
- Programaren ondorengo analisiek adierazten dute tratamenduaren intentsitateak eragina duela tratamenduaren eraginkortasunean. Hala nola, delituzko portaeretan eta portaera erasokorretan bat-bateko murrizketa izaten da. Epe luzeko emaitzei dagokienez, delituzko jardueren izaten den parte-hartzea gutxitu egiten da.
- Arrisku-maila altua duten haurrengan, emaitza positiboek tratamenduaren osagaien kopuruarekin eta tratamenduaren iraupenarekin dute lotura.
Harremanetan jartzeko
Dr. Leena K. Augimeri
Child Development Institute
c/o Centre for Children Committing Offences 46 St. Clair Gardens
Toronto
Ontario M6E 3V4
Canada
Posta elektronikoa: augimeri@childdevelop.ca
Telefonoa: +1 416 603 1827, extensión 3112
Faxa: +1 416 654 8996
Kathy Levene
Child Development Institute
46 St. Clair Gardens
Toronto
Ontario M6E 3V4
Canada
Posta elektronikoa: klevene@childdevelop.ca
Telefonoa: +1 416 603 1827, extensión 3107
Faxa: +1 416 654 8996