Politika Transbertsalak

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak politika transbertsalen aldeko apustua egiten du, horrelakoek ekintza publikoei koherentzia eta proiektuei batasuna ematen baitiete.

Euskara

Euskara planen bidez, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak euskararekin lotutako gai guztiak kudeatzen ditu.

Ildo horretatik, sailak VI. Plangintzaldiko (2018-2022) Eusko Jaurlaritzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plan Nagusian oinarrituta diseinatu du Euskara Plana.

Helburu nagusia da euskara lanerako hizkuntza integrala izatea, hau da: zerbitzu hizkuntza herritarrekin, harreman hizkuntza gainontzeko administrazioekin, eta sail barruko lan hizkuntza.

Sarbidea

Emakumeen eta Gizonen Berdintasuna

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila bere jarduera esparruan genero ikuspegia txertatzeko lanean ari da.

Sailaren Berdintasun arloko lege-esparrua 4/2005 LEGEA, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa da. Legeak ezartzen duen bezala, sailak 2008.urtetik baditu berdintasuna bultzatzeko egiturak. Era berean, eta EAEn indarrean dagoen Berdintasunaren Planak aurreikusten duenarekin bat eginez, Sailak bere berdintasunerako planak ditu.

Sarbidea

Saileko estatistika-organoa

Saileko estatitistika-organoak, Euskadiko Autonomia Elkartearen Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legeak ezarritakoarekin bat, saileko estatistikari dagozkion jarduerak gauzatzen ditu; horrela, autonomia-erkidegoko estatistika-antolamenduaren parte da. Saileko eragiketa estatistiko guztiak koordinatu, antolatu eta eskaintzen ditu, baita  Euskal Estatistika Planean eta urteko estatistika-egitarauetan jasotakoak ere.

Sarbidea

Irisgarritasun Unibertsala

Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoan Irisgarritasun Unibertsala sustatzeko Estrategia onartu du; ISEK-Irisgarritasuna Sustatzeko Euskal Kontseiluak prestatu du, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritzaren idazkaritza teknikoarekin. Irisgarritasun Unibertsalaren Euskadiko Estrategiak ekintza positiboko neurri gisa balio behar du, pertsona guztientzat hainbat oinarrizko printzipio bermatzeko, hala nola aukera- eta tratu- berdintasuna, diskriminaziorik eza eta irisgarritasun unibertsala, guztia ere pertsona guztien garapen erabatekoa, autonomoa eta askea lortzeko ingurune sozial eta komunitarioan, eta eskubide guztiak eraginkortasunez egikar

Sarbidea