Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila

Ekoetxea Meatzaldea-Peñas Negras

Telefonoa: 946 338 097

E-maila: p-negras@euskadi.eus

Ekoetxea Meatzaldea-Peñas Negras ingurumenaren informazio eta sentsibilizaziorako ekipamendu bat da, Ortuellako udalerrian, Bizkaiko meatzaritzagunearen bihotz-bihotzean. Paisaia-arku zabal bat behatzeko puntu estrategikoa da. Pertsonen ekintzen ondorioz inguruan izan den eraldaketa sakona ikusteko leku ezin hobea da toki hori.

Peñas Negras La Arboleda (Bizkaia) meatze auzotik 3 kmra dago. Auzo honetan, Zentroraino eramaten duen pistara heltzeko seinaleak ikusiko dituzue. La Arboledara heltzeko hainbat aukera daude:

  • Valle de Trápaga-Trapagaran eta Larreineta lotzen dituen funikularra eta gero Larreineta-La Arboleda autobusa.
  • Bizkaibus-eko Santurtzi-La Arboleda linea.
  • Valle de Trápaga-Trapagaran - Larreineta - La Arboleda errepidea.
  • El Campillo industrialdea (Gallarta) - La Arboleda errepidea, golf zelaia ondotik pasa ondoren.

Egunero:

  • 10:00etatik 14:00etara
  • 16:00etatik 18:00etara

[r01_ssi_init[include virtual='r01_jslidercarousel_es_def.html']r01_ssi_end]

HELBURUA

Zentroan antolatutako ekintzei esker honako helburu hauek eskaini nahi dizkiegu bisitariei:

  • Meatze-ustiapenak ingurumenarekiko izan duen eragina eta erlazio honek dakartzan ondorioak.
  • Ingurunearen elementurik nagusienak zeintzuk diren eta horiek babesteko eta hobetzeko jarrerak.
  • Ingurumenaren eta horren arazoen gaineko sentiberatasun eta kontzientzia handiagoa.
  • Ingurumenaren arazoak zertan diren eta nola konpon daitezkeen jakiteko beharrezko diren jarrerak.

NORENTZAT

Interpretazioko Zentroa herritarrei eskaintzen zaie oro har eta bereziki talde antolatuei:

  • Ikasle taldeak
    Batez ere Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleentzat. Izena aurretik emanez gero, egun osorako bisitaldi gidatuak egiten dira ikasturtean zehar.
  • Beste talde antolatu batzuk
    Ikasle taldeekin bezalaxe jokatzen da. Bisitaldia aurretik hitzartu behar da.
  • Herritarrak oro har
    Urte osoan zehar, edonorentzat egongo da zabalik Zentroa.
  • Inguruko herritarrak
    Urtean zehar beste jarduera batzuk ere egiten dira.

BALIABIDEAK

  • Langile espezializatuak. Ibilbide gidatuak egiteko eta publikoaren premiei erantzuteko.
  • Erakusketa eta ikus-entzunezkoa. Burdina ingurune baliabide bezala, Bizkaiko meatze arroaren historia, biztanle guneak, geomorfologia, flora eta fauna, ingurumen interpretazioa.
  • Jolastokia eta terraza panoramikoa.
  • Kanpoko museoa. Antzinako meatze ustiapenen berriztatutako elementuak.
  • Landaretza autoktonoaren berreskuratzea. Dokumentazio zentroa.
  • Ikastetxeentzako material didaktikoak. Ikasleentzako lan koadernoa eta irakasleentzako gidaliburua.
  • Argitalpenak. Foiletoak, ingurugiro interpretaziorako koadernoa, mapa eta liburua.
  • Ikus-entzunezko materialak

Eskolentzako programa

Bizkaiko Meatzaldeak gordetzen dituen baliabide didaktiko ugariei esker, ikasleei zuzendutako programa ezberdinak egin daitezke.

Programa hauek Lehen Hezkuntzako Hirugarren Zikloko, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleei zuzenduta daude. Izena aurretik emanez gero, bisitaldi gidatuak egiten dira ikasturtean zehar (urritik ekainera arte).

Ekintza nagusia La Arboledako antzinako meatze-ustiapenean zehar gidatutako ibilbide didaktikoa da.

Publikoarentzako programa

Ekoetxea Meatzaldea-Peñas Negras urte osoan zehar dago zabalik. Gainera, askotariko jarduerak antolatzen dira. Horien helburua Bizkaiko Meatzaldea ezagutzera emateaz gain, jendea ingurune naturalak zaintzeak duen garrantziaz jabetzea da.

Meatzaldea-Peñas Negraseko lagunak aldizkari elektronikoa

Eman izena Meatzaldea-Peñas Negrasi buruzko berriak zure emailean jasotzeko.

Taldea Facebooken

Bat egin taldearekin informazioa trukatzeko eta Txingudiko beste lagun batzuekin harremanetan egoteko.

Azken aldaketako data: