Osasun Saila

Insomnioa

Insomnioa ibotika

Lo egiteko pilulak nola utzi: Poliki baina pausoka

Itzuli>

Cómo conservar los medicamentos PDF

  • Lo egiteko pilulak ez dira bizitza osorako tratamendua.
    • Mendekotasuna sor dezakete.
    • Gainera, erorikoak, istripuak eta oroimen-galerak izateko arriskua areagotzen dute; adinekoetan, bereziki.
  • Aspalditik hartzen ari bazara, uzteko momentua izan liteke. Zure osasunagatik. Zure ongizateagatik.
  • Zaila iruditu arren, posiblea da. Osasun-profesionalen laguntzarekin, nahi baduzu:
    • Ez utzi bat-batean; pixkanaka-pixkanaka baizik.
    • Poliki baina pausoka egin behar da. Jarraibide baten arabera. Dosia apurka apurka joan behar da gutxitzen; 10-24 aste iraun dezakeen prozesua izan ohi da. Hemen duzu adibide bat.
    • Horrela, ez duzu berriz insomniorik izango.
  • Hobeto lo egiten lagunduko dizkizuten ohiturak eskuragarri dauzkazu i-botikaren “Insomnioa amesgaizto bihur ez dadin” izeneko fitxan.

Insomnioa amesgaizto bihur ez dadin

Itzuli>

Cómo conservar los medicamentos PDF

Lo egiteko beharra ez da berdina izaten bizitza osoan; adinak (helduek ez dute gutxiago lo egiten, desberdin baizik; lo arinagoa dute eta maizago esnatzen dira gauean zehar), osasun egoerak, egoera emozionalak (bereziki depresioak eta antsietateak) eta beste zenbait faktorek (adibidez, arazo pertsonalek, etxekoek, lanekoek eta abar) eragiten dute horretan. Lo egitea ezinbestekoa da, eta osasungarria, gainera, ondo lo egitea. Gau batean lo gaizki egiteagatik, ordea, ez larritu. Aurre egin diezaiokezu-eta!

Aldatu ohitura batzuk

Saiatu…

  • Egunero-egunero ordu berean oheratzen eta jaikitzen, baita asteburu eta opor-egunetan ere.
  • Beti gauza berdintsuak egiten lotara joan aurretik (pijama jantzi, hortzak garbitu…); ohitura horrek prestatu egingo zaitu fisikoki eta mentalki ohera joateko.
  • Ariketa fisiko arina egiten, hobe arratsalde erdialdera.
  • Bainu bat hartzen, edo erlaxazio-ariketak egiten.
  • Logela tenperatura atseginean edukitzen, eta ahalik eta argi eta zarata gutxien izaten.

Sahiestu…

  • Alkohola, tabakoa eta bizigarriak. Loa aldatzen diote baita nabaritzen ez duenari ere.
  • Elikagai pisuak afaltzerakoan; bai eta gosea duzula oheratzea ere.
  • Siesta, eta egiten baduzu, ez 20 minutu baino gehiago.
  • Ariketa fisiko bizia eta jarduera estresagarriak, oheratu baino 2-3 ordu lehenago.
  • Telebista ikustea, ordenagailuan ibiltzea, bideojokoetan aritzea, jatea, telefonoz hitz egitea, eztabaidatzea eta abar ohean zauden bitartean.
  • Lorik ezin duzula egin buruan bueltaka izatea. Ohean ordu erdi badaramazu eta lorik hartu ez, hobe duzu jaiki eta lasaituko zaituen zerbait egin, logura sentitu arte. Ez joan ohera logurarik gabe.

Eta alferrik bada?

Ez automedikatu.

Gomendio hauek guztiak jarraitu, eta oraindik ere laguntza beharrean zaudela uste baduzu, jo zure osasun zentrora edo farmaziara.

Zenbait medikamentuk balio dezake insomnioa tratatzeko, baina oso denbora laburrean erabili behar dira, tratamendu kroniko ez bihurtzeko. Agintzen badizkizute, zehatz-mehatz bete esandakoa.

Medikamentu horiek eragin ohi dituzten bi ondorio kaltegarri saihestu nahi dira. Bat, mendekotasuna: “pilula” hartzen ohitzen zara, eta hartu ezean, lo hartzeko arazo larriak gertatzen dira. Bestea, berriz, tolerantzia: normalean hartzen duzun dosiak ia ez dizu efekturik egiten, eta dosia handitu behar izaten da.

GARRANTZITSUA: Lo egiteko botikak denbora luzez hartzen badaramazu, komeniko litzaizuke zure medikuarekin kontsultatzea pixkanaka-pixkanaka nola utzi.

Azken aldaketako data: