Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Ingurumen Aholku Batzordea

Otsailaren 27ko 3/1998 Legearen bidez sortua eta urriaren 10eko 199/2000 Dekretuan arautua.

Kontseilu Organo hau ingurugiroaren arloan eskumena duen Sailari lotzen zaio eta aholkuak emateko izaera du. Organo honek ingurugiro-politikaren prestaketan, kontsultan eta jarraipenean gizarte eta ekonomiako interesak ordezkatzen dituzten sektoreen eta Unibertsitatearen parte-hartzea bultzatu nahi du.

Zereginak

  • Ingurugiroarekin zerikusia duten eta iritzia eskatuz aurkezten dizkioten ingurugiro-politikako plan eta programei buruz aholku ematea.
  • Bere ekimenez edo ingurugiro arloko administrazio publikoen eskariz, txostenak eta proposamenak egitea.
  • Ingurugiro-politikak enplegua sortzearekin, garapen jasangarriarekin, ekimen ekonomiko publikoa eta pribatua koordinatzearekin eta ingurugiro arloan herritarrek parte hartzearekin eta hauek sentiberatzearekin lotzen dituzten neurriak proposatzea.
  • Unibertsitateak eta ikerketa-zentroek ingurugiro-politikan parte hartzea sustatzea.

 

  • 2015. urteko ingurumen-ikuskaritzako jardueren memoria eta 2016rako ingurumen-ikuskaritza programa.
  • Lurraldearen Antolamenduko Artezbideen berrikuspenerako oinarrizko dokumentua.
  • Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Erabilera eta Kudeaketa Zuzentzeko Plana onartzeko dekretu proiektua.
  • Teknologia Garbien Euskal Zerrenda gaurkotu eta onartzeko agindu proiektua.
  • Euskadiko erosketa eta kontratazio publiko berdearen programa onartzeko den agindu proiektua.
  • 2030  Euskadiko Biodibertsitate Estrategiaren proposamena.
  • Euskadiko natura ondarea babesteko eta hobetzeko politikak (Natura 2000 Sarea)
  • Klima-aldaketa atala: egoeraren jarraipena.
Azken aldaketako data: 2016/11/25