Osasun Saila

ibotika. Medikamentuen informazioa

Artrosiaren aurrean ez etsi...hobetzea zure esku dago

Itzuli>

Artrosiaren aurrean ez etsi...hobetzea zure esku dago

Artikulazioen degenerazio-prozesua da artrosia, kartilagoaren galera dakarrena. Belaunari, aldakari, eskuei eta bizkarrezurrari eragiten die batik bat. Mina, inlamazioa eta zurruntasuna dira haren sintomak.

Sintomak arintzea zure esku dago

  • Mugitu (oinez edo bizikletaz ibili, dantza egin, paseatu...) giharrak sendotu, mina arindu eta artikulazioak bigunduko dituzu.
  • Pisua arindu. Hartara, karga gutxiago jasan beharko dute artikulazioek eta min gutxiago izango duzu.
  • Erabili makulua, erosketetako karroa... horrela, ez duzu belauna kaltetuko, ez eta pisuko gauzak altxatu beharrik izango ere.
  • Mina arintzeko, inlamazioa badago jarri hotza (izotzezko poltsa), eta inlamazioa ez badago, jarri beroa (manta elektrikoa, ur beroaren poltsa). 10-15 minutu, egunean hainbat aldiz.

Aholku hauek jarraituta, sintomak arindu egingo dira. Ez ahaztu, gero!

baina… halere nahikoa ez bada?

Badira botikak mina kentzeko, zurruntasuna biguntzeko… ez, ordea, artrosia sendatzeko. Hortaz, erabili itzazu soilik sintomak dituzunean. Osasun profesionalak esango dizu zein duzun botikarik egokiena.

  • Krematan datozen antiinlamatorioak (ibuprofeno, naproxeno…) oso egokiak dira min pixkat dagoenerako.
  • Ahotik hartzeko antiinlamatorioak, krematan datozenek funtzionatzen ez dutenean bakarrik erabili behar dira. Dosirik baxuenean eta ahalik eta egun gutxienetan.
  • Parazetamola ez da horren eraginkorra artrosiaren kasuan.
  • Kapsaizina krema egokia da zenbait kasutan; batzuetan, ordea, erremina eta azkura sortarazi dezake igurtzitako lekuan.
  • Kondroitin sulfatoaren eta glukosaminaren eraginkortasuna frogatu gabe dago.

Garratxo arruntak

Itzuli>

Garratxo arruntak

  • Garatxo arruntak giza papilomaren birus-mota jakin batzuek azalean eragiten dituzten infekzioen zioz sortzen dira.
  • Sarritan eskuetan agertzen dira, baina gorputzeko edozein ataletan aurki daitezke.
  • Maiz agertzen dira haurtzaroan, eta kontaktu bidez hedatzen dira.
  • Berez desager daitezke, baina izan liteke horretarako hilabeteak edo urteak behar izatea.

Tratamendua

  • Ez dago birus honen aurkako tratamendu zehatzik. Tratamendu bat ere ez da % 100 eraginkorra. Garatxo batzuk tratamendua egin arren berriz ager daitezke. Azaleko lesioak ezabatzean, ohiko ehunetan ahalik eta kalterik txikiena eragiten saiatu behar da.
  • Sarritan produktu keratolitikoak erabiltzen dira. Produktu horiek azido salizilikoa edo/eta azido laktikoa dituzte, eta azalaren gainazalean dauden geruzak desegiten dituzte. Soluzioa edo partxea erabil daiteke.
    Soluzioa erabiltzeko: gauez erabili behar da. Lehenengo, tratatu beharreko azalera limatu behar da. Estali garatxoaren ingurua baselinaz edo pomada babesgarriren batekin (azal osasuntsua ez kaltetzeko). Jarri tanta bat garatxoaren gainean eta utzi lehortzen (2-3 minutu). Estali esparatrapu ez porotsuarekin gau osoan. Errepikatu eragiketa hori gauero, garatxoa desagertu arte. Gutxigorabeherako iraupena: 2-4 aste.
    Partxea erabiltzeko: jarri garatxoaren gainean. Aldatu egunero, eta, kentzean, garatxoa limatu. Errepikatu tratamendua garatxoa desagertu arte.
  • Beste aukera bat ere badago: krioterapia. Tratamendu hori izozte-teknikaz baliatzen da garatxoak desagerrarazteko. Teknika hori kontsultan egiten da, nitrogeno likidoa erabilita. Farmazian errezetarik gabe eros daitezkeen beste produktu batzuk ere badaude. Erabili baino lehen irakurri arretaz esku-orria, produktuaren arabera ezberdinak baitira horiek erabiltzeko gomendioak.

Kontuan hartu

  • Ez erabili produktu horiek azala narriatuta, handituta, zaurituta edo infektatuta baduzu.
  • Azaletik irteten den lesio oro ez da garatxoa; garatxoen kontrako produktuak beste lesio batzuetarako, orbanetarako edo jaiotze-marketarako erabiltzea kaltegarria izan daiteke.
  • Oin-zolako garatxoak -“papiloma” ere deitzen direnak- tratatzea zailagoa da, duten kokapenagatik. Batzuetan gogorduren gainean agertzen dira.
  • Garatxoa desagertzen ez bada, kontsultatu zure osasun-profesionala

Egunak daramatzat komunera joan gabe!

Itzuli>

Egunak daramatzat komunera joan gabe!

Zer duzu?

  • IDORRERIA hesteen funtzionamenduan ematen den aldaketa da. Honakoak izaten dira sintomak: libratzeen maiztasuna murriztea, gorozki gogorrak kanporatzeko zailtasunak edo behar beste egin ez izatearen sentsazioa.
  • Pertsona bakoitza maiztasun jakin batekin joaten da komunera. Egunero ez joateak ez du esan nahi idorreria daukagunik.

Zer egin daiteke

Idorreria arintzeko, komeni izaten da bizi-ohitura batzuk aldatzea.

  • Joan komunera gogoa duzun GUZTIETAN! Komunera beti ordu berean joateko ohitura hartu, presarik gabe eta behar duzun denbora hartuta.
  • Hartu zuntz eta likido gehiago zure dietan. Fruta (bereziki zitrikoak eta okaranak) eta barazkiak zuntzetan aberatsak dira. Likido asko edateak zuntzari lan egiten laguntzen dio.
  • Egin ariketa fisikoa

Eta funtzionatzen ez badu?

  • LAXANTEAK lagungarriak izan daitezke. Hala ere, gehiegi edo behar ez denean erabiltzen baditugu, kontrako efektua eragin dezakete.

Nola hartu laxanteak

  • Laxanteak noizean behin erabiltzeko dira, eta ez da komeni erabilera jarraitua egitea.
  • Hesteen ohiko funtzionamendua lortzen dugunean erabiltzeari utzi behar diogu; pixkanaka, baina. Aldi berean laxante bat baino gehiago erabiltzen ari bazara, banaka hartzen hasi beharko zenuke. Kontuan izan prozesuak hilabete batzuk behar izan ditzakeela.
  • Egoera batzuetan baliteke erabilera jarraitua egin behar izatea, betiere medikuak ikuskatuta: ohean dauden pazienteak, sendagai jakin batzuk hartzen dituztenak (depresioaren aurkakoak, burdina, morfina…) edo gaixotasun batzuen kasuan (Parkinson, esklerosi anizkoitza…).

Antisorgailurik erabil dezaket edoskitzaroan?

Itzuli>

Antisorgailurik erabil dezaket edoskitzaroan?

Antisorgailu-metodo asko dituzu eskueran edoskitzaroan erabiltzeko. Informa zaitez zein den egokiena zuretzat.

METODO EZ-HORMONALAK. Honako hauek dira:

  • Barrera-metodoak: preserbatiboa eta diafragma. Kaltegabeak eta erabilerrazak dira. Gainera, preserbatiboek sexu bidez transmititzen diren gaixotasunen aurka babesten dute.
  • Umetoki barneko kobrezko gailua (DIU). 5 urterako balio du.

BAKARRIK GESTAGENOAK DITUZTEN METODO HORMONALAK.

Metodo hormonal bat erabiltzekotan, hauek dira egokienak. Normalean, ez da komeni erditu eta hurrengo 6 asteetan erabiltzea, edo, gutxienez, edoskitze-prozesua ondo finkatu arte:

  • Desogestrel duten pilulak: pilula egunero eta ordu berean hartu behar da, etenik gabe.
  • Larruazalpeko inplantea. 3 urterako balio du.
  • DIU hormonala. 3 edo 5 urterako balio du.
  • Muskulu barneko injekzioa, hiru hilean behin.

URGENTZIAZKO ANTISORGAILUA

“biharamuneko pilula” izenekoa

  • Levonorgestrel: Edoskitze baten ondoren hartu, berehala, eta hurrengo 8 orduetan, gutxienez, ez eman bularrik.
  • Ulipristal: ez eman bularrik astebetez, eta, bularra ematen jarraitu nahi baduzu, esnea atera eta bota.

METODO HORMONAL KONBINATUAK

(ESTROGENOA ETA PROGESTAGENOA).Gehienetan, ez dira egokienak. Honela merkaturatzen dira: pilulak, baginako eraztunak eta partxeak.

Sarna

Itzuli>

Sarna

Sekulako azkura daukat. Jasangaitza da

  • Gauez, batez ere, eta bero egiten duenean, are okerragoa da. Gainera, granotxo batzuk agertu zaizkit; hatzen artean eta alboetan hasi ziren.

Auskalo zer den

  • Badirudi SARNA dela (escabiosia): akaro batek larruazalean sortzen duen gaixotasun bat.

Rekontxo! Sarna? Nola liteke?

  • Akaro horrek ez du salto egiten, ezta hegan ere. Edonor kutsa daiteke, hala zuzenean, sarna duen pertsona baten larrua luzaroan ukitzeagatik, nola zeharka, haren arropak ukitzeagatik. Bi eta sei aste bitarteko tartea egon daiteke sarna duen pertsona bat ukitu eta sintomak agertu arte.

Nora joko dut?

  • Joan medikuarenera diagnostikoa egiaztatzeko.
  • Ohiko tratamendua da permetrina (% 5) duen krema bat ematea gauez, gutxienez 8 orduz eragin dezan. Dutxa bat hartzea komeni da kremaren geruza fin bat eman aurretik, lepoaren oinarritik oinazpiraino (tolesduretan batez ere, hatzen artean, bai eta azkazalen azpian ere). Biharamunean, dutxatu berriz.
  • Astebete igaro ondoren, errepikatu tratamendua.
  • Baliteke zurekin bizi direnek ere tratamendua behar izatea.

Aholku gehiagorik?

  • Ez hartu botikarik zure kabuz.
  • Permetrinak narritadura eragin dezake larruazalean, erabili eta hiru eta lau aste igaro arte ere; krema hidratatzailez hobetzen da. Denboraldi hori igaro ondoren jarraitzen baduzu azkura izaten, joan berriz medikuarenera.
  • Komeni da azazkalak moztea eta ez ibiltzea hazka egiten.
  • Garbitu 60º C-tik gorako tenperaturaz zure larrua ukitu duen arropa guztia. Ezin baduzu baten bat garbitu, sartu ezazu poltsa itxi batean, 3 egunez gutxienez.
  • Komeni da xurgagailua pasatzea sofetatik, alfonbretatik...

Antidepresiboei buruz informazioa biltzen

Itzuli>

Antidepresiboei buruz informazioa biltzen

  • Medikua: Mikel, hartuko duzun antidepresibo honekin, 4 aste inguru igaro daitezke hobeto sentitzen hasten zaren arte. Lasai hartu.
  • Pazientea: Ados. Eta hartzen ditudan gainerako sendagaiak?
  • Medikua: Galdera ona. Aztertu dut zure tratamendua, eta, zure kasuan, ez dago arazorik. Hori bai, ez hartu hiperikoa daukan produkturik. Eta kontuan izan antidepresiboek areagotu egiten dutela alkoholaren eragina.
  • Pazientea: Ongi. Eta autoa? Gida dezaket?
  • Medikua: Ez gidatu logale bazara. Antidepresiboak mugatu egin dezake gidatzeko duzun gaitasuna
  • Pazientea: A! bide batez, nire bizilagunari kalte egin zion: zorabiatu egiten zen, eta loditu egin zen. Eta nire lagun Jose Marik dio sexuaz ahazteko.
  • Medikua: Baliteke albo-ondorioren bat izatea, hasieran batik bat, baina gehienak arinak eta aldi baterakoak dira. Eta ez badizu onik egiten, badira beste aukera batzuk. Ez utzi hartzeari, eta etorri berriz ere kontsultara.
  • Pazientea: Eta zenbat denboran hartu behar dut antidepresiboa?
  • Medikua: 6 hilabete eta urtebete bitartean. Baliteke batzuek denbora gehiago ere behar izatea. Garrantzitsuena da tratamendua ez uztea, ondo zaudela eta dagoeneko ez duzula behar iruditzen bazaizu ere. Gainera, tratamendua ez da bat-batean eten behar. Ikusiko dugu.

Pilula-kaxak: txukuntzen

Itzuli>

Resistencia a los antibióticos: también está en tu mano evitarla

Egunean hainbat sendagai hartzen baldin badituzu edo hori egiten duen norbait zure ardurapean baldin badaukazu, pilula-kaxa bat erosteak pilulak antolatzen eta tratamenduak ondo egiten lagun diezazuke.

Betetzeko, oso garrantzitsua da Tratamendu Aktiboaren Orria EGUNERATUTA izatea. Orri horretan, zure sendagai guztien izenak agertzen dira, baita nola eta noiz hartu ere.

Sendagai batzuk ezin dituzu pilula-kaxan jarri, adibidez: inhalagailuak, jarabeak, zorroak, partxeak eta kolirioak. Kasu horretan, marka itzazu Tratamendu Aktiboaren Orrian eta jar ezazu pilula-kaxaren ondoan, noiz erabili behar dituzun gogoratzeko.

Sistema hori erabiltzerik ez baduzu, beste aukera batzuk daude, adibidez: Dosifikazio Sistema Pertsonalizatua (DSP). Kontsulta ezazu botikan.

Eta teknologiarekin ondo moldatzen bazara, sendagai guztien zerrenda egiteko, noiz hartu gogoraraziko dizuten alarmak jartzeko eta abarrerako aplikazioak daude.

Alabak eztula dauka! Semea eztulka ari da etengabe!

Itzuli>

Resistencia a los antibióticos: también está en tu mano evitarla

Eztula

  • Arnas aparatuaren defentsa-mekanismo bat da, mukiak, karkaxa eta gauza arrotzak botatzen laguntzen duena.
  • Gehienetan, ez da larregi kezkatzeko moduko sintoma izaten, eta batzuetan 21 egun ere iraun dezake.

Umeek eztul egiteari uzten ez diotenerako aholkuak

  • Tabako-kerik gabeko airea arnastu arazi.
  • Komunean lurruna egin, eta aire hezea arnastu arazi.
  • Funtsezkoa da likidoak edatea. Mukiak eta karkaxa botatzen laguntzen du.
  • Serum fisiologikoarekin egindako sudur-garbiketek sudurreko mukiak garbitzen laguntzen dute.

Botikak hartu behar al dituzte?

  • Eztul akutu gehienak birusek sortutako katarroek eragiten dituzte. Eztul horientzat ez dago tratamendu berezirik; botikarik gabe sendatzen dira.
  • Eztul akutuarentzat, gehienetan ez dago eztulkontrako botika, mukolitiko, espektoratzaile, antihistaminiko edo sudur-deskongestionatzailerik hartu beharrik, horien eraginkortasuna ez baitago frogatuta eta arriskuak handiagoak izan baitaitezke onurak baino.

...baina...pediatrarenera joan, baldin eta

    • Gaixotasun kronikoren bat badu.
    • Arnasa hartzeko zailtasuna badu (saihetsak markatzen dira eta bularrezurra hondoratzen da, txistuak entzuten dira arnasa hartzean, arnasketa oso azkarra eta asaldatua edukitzen da).
    • Eztul-krisiak izaten baditu eta ezpainen edo aurpegiaren kolorea aldatzen bazaio.
    • Sukarrak 3 egun baino gehiago irauten badu.
    • Belarriko min edo zorne-jarioa badu.
    • 10-15 egun baino gehiagoz eztula eta mukiak baditu eta horrek eguneroko jarduerak egitea eragozten badio.

Pediatrak esango du botikarik eman behar zaion ala ez.

Antibiotikoekiko erresistentzia: saihestea zure esku ere badago

Itzuli>

Antibiotikoekiko erresistentzia: saihestea zure esku ere badago

  • Orain dela 100 urte, antibiotikoak agertu baino lehen, infekzio bakteriano soil batek hil zezakeen
  • Baina antibiotikoek ez dute balio infekzio guztiak sendatzeko
  • ...eta behar ez denean hartzen badira, bakterioak erresistenteak egiten dira…
  • …eta horien aurrean antibiotikoak eraginkortasuna galtzen ari dira
  • Arrisku erreala da hori dagoeneko, mundu osoan; mende bat atzera egingo genuke
  • Eragotzi ezazu! Ez hartu antibiotikorik behar ez badituzu

Omeprazolak, agian uzteko garaia. Kontsultatu

Itzuli>

Omeprazolak, agian uzteko garaia. Kontsultatu

OMEPRAZOL, ESOMEPRAZOL, LANSOPRAZOL, PANTOPRAZOL edo RABEPRAZOL sendagaiak hartu behar diren kasuetan, ahalik eta dosi txikiena eta denbora tarte laburrenean hartzen saiatu behar dugu. Denbora luzea baldin badaramazu horietakoren bat hartzen, agian dosia jaitsi edo hartzeari uztea pentsatu beharko zenuke, betiere, zure profesional sanitarioarekin batera erabakiz.

Eta hartzeari uzteko, zein dira aukerak?

  • Astero medikamenduaren dosia erdira jaitsi, guztiz utzi arte.
  • Hartualdien arteko denbora-tartea luzatu, bata eta bestearen artean 2 edo 3 egun utziz, hartzen bukatu arte.
  • Hartzeari utzi.

Baliteke urdaila sendagaiaren eraginetara ohituta egotea.

Sintomak berriro agertzen badira, hasi berriz ere hartzen, desagertu arte.

Gogoan izan: Ez utzi zeure kabuz!

Bihotzerreari aurre egiteko AHOLKUAK

  • Kontrolatu bihotzerrea sortzen duten elikagaiak (jaki koipetsuak, menda, txokolatea, kafea -deskafeinatua barne-, zitrikoak, gasa duten freskagarriak, espezia askoko janaria) eta saiatu alkoholik ez hartzen.
  • Egunean, 4 edo 5 otordu txiki egin.
  • Kontrolatu zeure pisua, gehiegizko pisua edo loditasuna baduzu.
  • Antiazidoren bat hartzea baliagarria izan daiteke noizean behin bihotzerrea baduzu.
  • Tabakoak egoera larriagotzen du. Animatu eta utzi erretzeari.
  • Arropa eta gerriko estuak saihestu.
  • Ez zaitez etzan bazkaldu eta berehala
  • Oheburukoa altxa.

Onddoek eragindako infekzioei aurre egiteko baginatik barrenako botikak

Itzuli>

Onddoek eragindako infekzioei aurre egiteko baginatik barrenako botikak

  • Onddoek eragindako baginako infekzio ez-konplikatuak (kandidiasia) krema, pilula edo obulu baginal eran etortzen diren antifungikoekin tratatzen dira normalean.
  • Botika horietako batzuek aplikagailua izaten dute eta beste batzuk behatzarekin sartzen dira. Irakurri eskuorriko jarraibideak.
  • Lotara joaterako orduan jartzen dira, pixa egin ondoren; buruz gora etzan behar da, hankak pixka bat tolestuta, eta baginaren barru-barruraino sartu, indar handirik egin gabe.
  • Batzuetan, beste krema bat eman behar izaten da baginaren inguruan, kanpo aldetik.
  • Sintomak ez badira desagertzen edo errepikatzen badira, zoaz zure osasun-langilearengana.

Gomendioak

  • Ez da sexu-transmisioko gaixotasun bat, baina, hala ere, tratamenduak irauten duen bitartean sexu harremanik ez izatea gomendatzen da, bestela tratamenduak eraginkortasun gutxiago izan baitezake.
  • Bestalde, tratamenduak latexezko produktuen –preserbatiboak eta diafragma– propietateak alda ditzake, eta haien eraginkortasuna gutxitu.
  • Ez tratamendua hasi hilekoarekin zauden bitartean. Gainera, kontuan izan hilekoa hasi baino lehen bukatu behar duela tratamenduak.
  • Tratamenduak irauten duen bitartean, ez erabili tanpoirik, bagina barruaren garbiketarik, espermizidarik edo baginarako bestelako produkturik.
  • Haurdun bazaude, tratamendua egin dezakezu; kontsultatu zure emaginari.

Oh itura osasungarriak

  • Kotoizko azpiko arropa erabili, eta ez erabili jantzi esturik.
  • Ahal dela, ez erabili pH-a aldatzen duen xaboi edo bestelako produkturik genitalen inguruan.

Omeprazol, beharrezkoa nahiko!

Itzuli>

Cómo conservar los medicamentos PDF

Omeprazol, esomeprazol, lansoprazol, pantoprazol eta rabeprazol botika inhibitzaileak dira eta urdaileko protoi-bonbek azido gehiegi ekoiztea eragozten dute.

Urdaileko zenbait arazo (bihotzerrea, errefluxua, ultzerak…) tratatu edota prebenitzeko erabiltzen dira. Zenbait kasutan beharrezkoa da epe luzean hartzea, baina sarritan, behar baino luzaroago erabiltzen dira.

Sendagai hauek hartu behar izatekotan, medikuak jarraipena egin beharko dizu; izan ere, medikamentuok gaixotasun larrien sintomak ezkuta ditzakete eta, gainera, luzaroan hartuz gero, ondorio kaltegarriak izan ditzakete zure osasunean.

Denbora luzea badaramazu aipatutako botiketakoren bat hartzen, komenigarria da osasun arloko profesionalen bati galdetzea ea pixkanakapixkanaka hartzeari uzteko unea iritsi ote den.

Osteoporosia: dena ez da botika

Itzuli>

Cómo conservar los medicamentos PDF

Helburua: hausturak saihestea

Neurri EZ farmakologikoak ezinbestekoak dira hausturak saihesteko eta osteoporosia zorrotz kontrolatuta izateko:

  • Saiatu erorikoak saihesten. Gradua ezazu ikusmena; kontuz ibili estropezuekin (alfonbrak, eta abar); gauean jaikiz gero, argia piztu, ahal baduzu; hobe da dutxa erabiltzea bainuontzia baino, eta kontuz ibili logura eragiten duten botikekin.
  • Zaindu zure elikadura. Zure hezurrak osasuntsu egon daitezen, kaltzio eta D bitamina kopuru egokia izatea garrantzitsua da.
    Hartu kaltzio asko duten elikagaiak (esnea, jogurtak, gazta) baita D bitamina asko dutenak ere (arraina, arrautzak).
  • Egin ariketa fisikoak maiz. Ibili, dantzatu, igeri egin, eskailerak erabili…
  • Eguzkia neurriz hartu.
  • Ez erre. Alkohola neurriz hartu, erorikoak izateko arriskua handitzen du-eta.

Sendagaiak? Beharrezkoak baldin badira bakarrik

  • Sendagaiak beharrezkoak baldin badira bakarrik hartu behar dira. Horretarako, sendagileak hausturak izateko arriskua handia den ebaluatu behar du, zenbait faktore kontuan hartuta: oso urtetsua izatea, pisu txikia izatea, aurretik haustura bat izan den ahuldadeagatik, familian aldaka hautsi izanaren aurrekaririk dagoen, menopausia goiztiarra, sendagai jakin batzuk, gaixotasun batzuk, tabakoa eta alkoholaren gehiegizko kontsumoa, besteak beste.
  • Tratamendua ondo egitea eta ez uztea garrantzitsua da. Zuk nabaritu ez arren, hezurrei mesede egiten die.

Botikek eragindako ondorio kaltegarrien maiztasuna

Itzuli>

Cómo conservar los medicamentos PDF

Botikek eragindako ondorio kaltegarriak: beldurrik? bai, zera!

Itzuli>

Cómo conservar los medicamentos PDF

Botikek gaixotasunak sendatzen, leuntzen edo prebenitzen dituzte (onura); batzuetan, ordea, ondorio kaltegarriak ekar ditzakete (arriskua).

Ez beldurtu, eta irakurri prospektua. Botikak eragin ditzakeen ondorio kaltegarriak jakiteak lagunduko dizu behar bezala jokatzen.

Jende guztiak ez ditu izaten ondorio hauek..., eta ondorio guztiak ez dira berdinak: maiztasunaren eta larritasunaren araberakoak dira, eta, oro har:

  • Maiz gertatzen direnak, arinagoak izan ohi dira.
  • Larriak direnak, gutxiagotan gertatzen dira.

Handiagoa da botiken onura, sor dezaketen arriskua baino.

Susmatzen baduzu botikaren batek ondorio kaltegarriren bat eragin dizula, garrantzitsua da osasun-profesional bati komentatzea, arazoa konpontzeko. Osasun Aholkularitzan, gau eta egun artatuko zaituzte.

Ondorio kaltegarrien berri emanez gero, botikak hobeto ezagutzen laguntzen dugu, segurtasun handiagoz erabiltzeko.

Zeuk eman ahal diozu ondorio kaltegarriaren berri, zuzenean, Farmakozaintzako Espainiako Sistemari (www.notificaram.es).

Eraztun baginala: zalantzak argitzen!!!

Itzuli>

Cómo conservar los medicamentos PDF

Nola eman pomada oftalmikoak haurrei?

Itzuli>

Cómo conservar los medicamentos PDF

  • 1.- Ezertan hasi aurretik, egon lasai, eta hitz egin haurrari goxo. Ez da urdurituko, horrela.
  • 2.- Garbitu eskuak ondo, ur eta xaboiez, eta lehortu.
  • 3.- Jarri haurraren atzean, eta bota iezaiozu burua atzeraka. Ahoz gora ere etzan dezakezu. Haurtxoa bada, bildu ezazu tapakitxo batekin, haren besoak eta hankak geldirik edukitzeko.
  • 4.- Berotu pomada-hodia esku artean, hobeto zabal dadin.
  • 5.- Kendu tapa ontziari, eta utz ezazu leku garbi batean.
  • 6.- Esku batekin eutsi iezaiozu haurraren bekokiari, eta hatz txikiaren laguntzaz jaitsi leunki beheko betazala.
  • 7.- Beste eskuarekin estutu hodia beheko betazalean sortu den hutsartearen gainean. Arroz-ale baten adinako pomada-kantitatea eman behar duzu.
  • 8.- Biratu ontzia, hodiaren puntak begia ukitu gabe pomada askatzeko.
  • 9.- Garbitu sobera dagoen pomada zapi garbi batekin. Itxi ontzia, eta garbitu berriz eskuak.

Bazenekien?

  • Era horretako pomadak erabilita begiak itsaskor geratzen dira; batez ere, lo egin ondoren. Garbitu zapi heze batekin hondarrak, sudurretik abiatu eta kanpoaldera.
  • Ontzia ireki eta hilabetera, baztertu egin behar da eta erabiltzeari utzi. Utzi farmazian.
  • Hain umea ez bada eta nahikoa adin badu, pomada bere buruari jartzeko gai izan daiteke, laguntzarik gabe. i-botika fitxan, “Pomada oftalmikoak: ondo erabiltzen ikasteko zenbait aholku” izenekoan, ikasiko duzu nola.
  • Eskerrak eman nahi dizkiogu Santi Mintegi Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Pediatriako Larrialdietako Zerbitzuko pediatrari gai hau aukeratu eta testua berrikusteagatik, bai eta egin dizkigun ohar eta iradokizunengatik ere. Eskerrik asko, halaber, Marivi Callejari eta Fátima Fernández-Gili eskaini dizkiguten argazki, azaldutako interes eta partaidetzarengatik.

Klikatu hemen bideoa ikusteko

Nola eman kolirioa haurrei

Itzuli>

Cómo conservar los medicamentos PDF

  • 1.- Ezertan hasi aurretik, egon lasai, eta hitz egin haurrari goxo. Ez da urdurituko, horrela.
  • 2.- Garbitu eskuak ondo, ur eta xaboiez, eta lehortu.
  • 3.- Astindu ontzia, erabilera-orriak hala badio.
  • 4.- Jarri haurraren atzean, eta bota iezaiozu burua atzeraka. Ahoz gora ere etzan dezakezu. Haurtxoa bada, bildu ezazu tapakitxo batekin, haren besoak eta hankak geldirik edukitzeko .
  • 5.- Kendu tapa ontziari, eta utz ezazu leku garbi batean.
  • 6.- Esku batekin eutsi iezaiozu haurraren bekokiari, eta hatz txikiaren laguntzaz jaitsi leunki beheko betazala.
  • 7.- Heldu ontziari beste eskuarekin; jarri punta behera begira duela begitik ahalik eta gertuen, baina begia ukitu gabe.
  • 8.- Estutu pixka bat ontzia tanta bakar bat eror dadin beheko betazalean sortu den hutsartera.
  • 9.- Askatu beheko betazala, utzi begia kliskatzen, eta, berehala, kokatu hatz bat begi txokoan, eta estutu leunki.
  • 10.- Garbitu sobera dagoen kolirioa zapi garbi batekin. Itxi ontzia, eta garbitu berriz eskuak.

Bazenekien?

  • Haurra urduritzen bada eta begia ireki nahi ez badu, bota diezaiokezu tanta sudurretik gertuen dagoen partean, eta igurtzi leunki. Ez da hain eraginkorra, baino balio dezake.
  • Hain umea ez bada eta nahikoa adin badu, kolirioa bere buruari botatzeko gai izan daiteke, laguntzarik gabe. i-botika fitxan, “Kolirioak ondo nola erabili” izenekoan, ikasiko duzu nola.
  • Eskerrak eman nahi dizkiogu Santi Mintegi Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Pediatriako Larrialdietako Zerbitzuko pediatrari gai hau aukeratu eta testua berrikusteagatik, bai eta egin dizkigun ohar eta iradokizunengatik ere. Eskerrik asko, halaber, Marivi Callejari eta Fátima Fernández-Gili eskaini dizkiguten argazki, azaldutako interes eta partaidetzarengatik.

Klikatu hemen bideoa ikusteko

Lo egiteko pilulak nola utzi: Poliki baina pausoka

Itzuli>

Cómo conservar los medicamentos PDF

  • Lo egiteko pilulak ez dira bizitza osorako tratamendua.
    • Mendekotasuna sor dezakete.
    • Gainera, erorikoak, istripuak eta oroimen-galerak izateko arriskua areagotzen dute; adinekoetan, bereziki.
  • Aspalditik hartzen ari bazara, uzteko momentua izan liteke. Zure osasunagatik. Zure ongizateagatik.
  • Zaila iruditu arren, posiblea da. Osasun-profesionalen laguntzarekin, nahi baduzu:
    • Ez utzi bat-batean; pixkanaka-pixkanaka baizik.
    • Poliki baina pausoka egin behar da. Jarraibide baten arabera. Dosia apurka apurka joan behar da gutxitzen; 10-24 aste iraun dezakeen prozesua izan ohi da. Hemen duzu adibide bat.
    • Horrela, ez duzu berriz insomniorik izango.
  • Hobeto lo egiten lagunduko dizkizuten ohiturak eskuragarri dauzkazu i-botikaren “Insomnioa amesgaizto bihur ez dadin” izeneko fitxan.

Tratamendtuei buruzko herritarrentzako informazioaren fitxak

Itzuli>

Cómo conservar los medicamentos PDF

"TRATAMENDU AKTIBOAREN ORRIA" ... ASMATU PUZZLEA OSATZEN!

Tratamendu aktiboari buruzko zure orria “txuleta” moduko bat da, eta zer tratamendu jarri dizuten gogorarazteko eta azaltzeko balio du:

  • Osakidetzan agindu dizkizuten botikak: osasun zentroan, ospitalean eta abar.
  • Noiz hartu medikamentuak.
  • Zenbat hartu.
  • Jarraibideak tratamenduaren azpian agertzen dira.
  • Letra lodiz agertzen dena izen komertziala da.
  • Tratamendua berritzeko eguna: medikuak egun horretan berrituko dizu tratamendua.
  • Tratamendua bukatzeko eguna: egun horretan, bertan behera utzi behar dituzu aldi laburrerako agindu dizkizuten tratamenduak.
  • Data: zein egunetan inprimatu den orria. Orria eguneratuta dagoen jakiten lagunduko dizu. Azken gorde; besteak bota.
  • Botika asko hartzen baldin badituzu, begiratu ondo orri guztiak dauzkazula.
  • Sakatu hemen (leiho berri batean irekitzen da)gai honi buruzko bideo bat ikusi nahi baduzu.

Pomada oftalmikoak

Itzuli>

Cómo conservar los medicamentos PDF

Hasteko

  • 1.- Garbitu ondo eskuak ur eta xaboiez, eta lehortu.

Jarraitzeko

  • 2.- Bota burua atzera.
  • 3.- Hatz erakusleaz, egin tira beheko betazalari hutsarte bat sor dadin.
  • 4.- Heldu ontziari beste eskuarekin; jarri punta behera begira duela betazaletik ahalik eta gertuen baina betazala ukitu gabe.
  • 5.- Estutu ontzia, beheko betazalean sortu den hutsartearen gainean duzunean. Arroz-ale baten adinako pomada-kantitatea eman behar duzu.
  • 6.- Tuboaren puntak begia ukitu gabe pomada askatzeko, biratu ontzia.

Bukatzeko

  • 7.- Itxi begia pixka batean, eta eman masaje leun bat.
  • 8.- Itxi ontzia eta garbitu berriz eskuak.

Eta argi ibili!

...aldi berean kolirio bat eta pomada bat eman behar badituzu, Hasi beti kolirioa ematen, eta itxaron, gutxienez, 5 minutu pomada emateko.

Eta gogoratu pomada bera ezin duela etxeko beste inork erabili!

Kolirioak behar bezala nola erabili

Itzuli>

Cómo conservar los medicamentos PDF

Hasteko

  • 1.- Garbitu ondo eskuak ur eta xaboiez, eta lehortu.
  • 2.- Astindu ontzia, erabilera-orriak hala badio.

Jarraitzeko

  • 3.- Bota burua atzera.
  • 4.- Hatz erakusleaz, egin tira beheko betazalari hutsarte bat sor dadin.
  • 5.- Heldu ontziari beste eskuarekin; jarri punta behera begira duela begitik ahalik eta gertuen baina begia ukitu gabe.
  • 6.- Begiratu gorantz, eta estutu pixka bat ontzia tanta bakar bat eror dadin beheko betazalean sortu den hutsartera.Tanta gehiago erortzen bazaizkizu, lasai, ez eten eta ez atzeratu hurrengo emanaldia.

Bukatzeko

  • 7.- Utzi begia irekita une batez, eta itxi, gero, leunki
  • 8.- ...jarri hatz bat begi-txokoan, eta estutu pixka batean, begitik kanpoko ondoriorik izan ez dadin
  • 9.- Itxi ontzia, eta garbitu berriz eskuak.

Eta argi ibili!

... aldi berean kolirio bat baino gehiago erabili behar baduzu; utzi 5 minutuko tartea batetik bestera.

... lentillak erabiltzen badituzu. Kolirio batzuk hondatu egin ditzakete. Hori horrela den jakiteko:

  • irakurri erabilera-orria
  • galdetu zure medikuari

...aldi berean kolirio bat eta pomada bat eman behar badituzu. Hasi, beti, kolirioa ematen, eta itxaron, gutxienez, 5 minutu pomada emateko.

... kolirioa ireki zenuela hilabete baino gehiago igaro bada ; eraman zure farmaziara; han jasoko dute hondakinetarako. Gomendio bat: ohitu kaxa zein egunetan zabaldu duzun bertan idazten.

Eta kontuan izan kolirio bera ezin duela etxeko beste inork erabili!

Ibuprofenoa: batzuetan, gutxiago gehiago da

Itzuli>

Cómo conservar los medicamentos PDF

Min arin edo neurrizkoa (hilekoaren mina, buruko mina, etab.) kentzeko eta hanturazko prozesuak sendatzeko, ibuprofeno-dosi seguruena eta egokiena 400 miligramo da. Behar izanez gero, egunean, hiru aldiz har dezakezu, gehienez.

400 miligramokoa baino dosi altuagoko medikamentu asko egon arren, erabili beti dosi txikiena eta ahalik eta denbora gutxienean.

Zenbat eta guztizko dosi altuagoak, orduan eta arrisku handiagoak…

  • Egunean, guztira, 1.200 miligramoko dosiak edo txikiagoak hartuz gero, ibuprofenoak albo-ondorioak eragin ditzake, besteak beste, urdail-hesteetan.
  • Dosi altuak hartuz gero (egunean, guztira, 2.400 miligramo), eta denbora luzez gainera, ibuprofenoak gaixotasun kardiobaskularrak (iktusa eta bihotzekoa) izateko arriskua areagotu dezake.

Eta gogoratu! Jarraitu zure osasun-arloko profesionalak emandako jarraibideak, eta hartu ibuprofenoa beti arduraz, gomendatutako dosiak eta hartualdiak gainditu gabe.

Parazetamola: gehiago ez da beti onena

Itzuli>

Cómo conservar los medicamentos PDF

Azken urteotan, ohikoa da 1.000 miligramoko (= gramo 1) parazetamol dosiak erabiltzea, baina normalean 500 edo 650eko dosiak nahikoak dira mina kentzeko edo sukarra jaisteko.

Ondo erabiliz gero, parazetamola medikamentu segurua da, baina arriskuak. ere izan ditzake. Dosi altuak hartzeko ohiturari eutsiz gero, areagotu egiten da, besteak beste, gibela larriki kaltetzeko arriskua, eta arrisku hori are handiagoa izan daiteke:

  • Alkohola kronikoki kontsumituz gero
  • Paziente polimedikatua (hainbat medikamentu aldi berean hartzen dituena) denean
  • Paziente edadetuetan
  • Pisu gutxiko pertsonen kasuan

Kontuan hartu, halaber, parazetamola medikamentu askotan dagoela, bera bakarrik edo beste printzipio aktibo batzuekin batera, baita errezetarik gabe erosten dituzun batzuetan ere (gripearen kontra, hilekoaren minarentzako, buruko mina kentzeko, etab.). Beraz, begiratu ondo hartzen dituzun medikamentuen osagaiak parazetamola duten produktuak bi edo gehiago baldin badira edo zalantzarik baduzu, kontsultatu zure osasun-profesionalarekin.

¡Pilula hartzea ahaztu zait! eta orain, zer?

Itzuli>

Cómo conservar los medicamentos PDF

Gomendio hauek pilula konbinatuetarako soilik dira; printzipio aktibo bat baino gehiago dituztenez ari gara.

Egin kasu beti erabilera-orrian jartzen duenari. Eskura ez baduzu, jarraitu gomendio hauei:

Zenbat pilula ahaztu dituzu?

  • BAT: Hartu lehenbailehen hartzea ahaztu duzun pilula, nahiz eta horrek bi batera hartzera behartu. Jarraitu gainerakoak ohiko moduan hartzen. Ez duzu beste hesi-metodo baten beharrik (preserbatibo beharrik).
  • BI EDO GEHIAGO: Hartu lehenbailehen hartzea ahaztu duzun pilula, nahiz eta horrek bi batera hartzera behartu. Jarraitu gainerakoak ohiko moduan hartzen. Beste hesi-metodo bat (preserbatiboa) erabili beharko duzu 7 egunetan.

Gogoratu 28 pilulatako ontzietan azkenak –beste kolore bat izaten dute– ez-aktiboak edo eraginik gabekoak direla; horrenbestez, horietakoren bat hartzea ahaztu baduzu, ez du garrantzirik, ez baita efektu antikontzeptiboa galtzen.

Zein ahaztu zaizu?

  • 1-7 bitarteko piluletako bat: urgentziazko antikontzeptiboa hartzea duzu onena.
  • 8-14 bitarteko piluletako bat: ez dago urgentziazko antikontzeptiboaren beharrik.
  • 15-21/24 bitarteko piluletako bat: pilularik gabeko aldia ez egin edo baztertu pilula ez-aktiboak, eta hasi berehala beste ontzi berri batekin.

ESKERRAK EMATEA: eskerrak eman nahi dizkiegu José Quilez ginekologoari (ESI Bilbao-Basurtu) eta Euskal Antisorgailu Elkarteari (SVC) testua orrazten lagundu, eta ohar eta iradokizun egokiak egin dizkigutelako.

Hurrengo eguneko pilula

Itzuli>

Cómo conservar los medicamentos PDF

LARRIALDIETAN BAINO EZ ERABILI EZ OHIKO ANTIKONTZEPTIBO MODUAN HORMONA-DOSI HANDIAK DITU, ETA EZ DA HORREN ERAGINKORRA

Zertarako da?

  • Haurdun geratzeko arriskua gutxitu egiten du babesik gabeko sexu-harreman baten ondoren (kondoia apurtu egin denean, egunero hartu beharreko pilula antikontzeptiboa hartzea ahaztu zaizunean,…).

Non lor dezakezu?

  • Botiketan saltzen da, errezetarik gabe.
  • Osasun-zentrora ere joan zaitezke.

Noiz hartu behar duzu?

  • LEHENBAILEHEN: hobeto lehenbiziko 12 orduetan; edonola ere, babesik gabeko sexu-harremanaren ondorengo 72 orduen barruan. Pilularen eraginkortasuna urritu egiten da denborak aurrera egin ahala.

Nola funtzionatzen du?

    • Obulazioa gelditzen du, espermatozoideak obulua ernaltzea oztopatzen du, edo obulua umetokian ezartzea ekiditen.
    • Haurdun geratuz gero, ez du haurdunaldia eteten, eta ez dio lesiorik eragiten enbrioiari.

Ez beldurtu …

      • Baginatik odola botatzen baduzu, titietako edota buruko mina baduzu, edo botaka egiten baduzu. Botaka egiten baduzu pilula hartu eta hiru ordu baino lehen, beste pilula bat hartu beharko duzu.
      • Hilekoa aurreratu edo atzeratu egiten bazaizu. Gerta liteke. Aurreikusitako egunetik 7 egun baino gehiago atzeratzen bazaizu, osasun-zentrora joan. Tratamendu horrek ez du beti ekiditen haurdun geratzea.

Planifikatu zure ohiko metodo antikontzeptiboa, eta gogoan izan beti:

PRESERBATIBOA DA SEXU-TRANSMISIOZKO INFEKZIOAK SAIHESTEN DITUEN METODO ANTIKONTZEPTIBO BAKARRA.

Polimedikazioa: Izan kontu

Itzuli>

Cómo conservar los medicamentos PDF

Badira gaixotasun kroniko bat edo gehiago izan eta medikamentu bat baino gehiago hartu behar izaten duten pertsonak (polimedikazioa). Beharrezkoa da, sintomak eta gaixotasuna kontrolatzeko edo konplikazioak saihesteko. Baina zenbait arrisku ere baditu jardun horrek, eta kontuan hartzekoak izaten dira. Zer egin daiteke arriskuok saihesteko?

Ezagutu hartzen ari zaren medikamentuak zein diren, zertarako balio duten eta nola hartu behar diren. TRATAMENDU AKTIBOKO ORRIAK lagunduko dizu horretan; bertan jasotzen baitira hartzen ari zaren medikamentuak eta bakoitzetik hartu beharreko dosiak. Eska ezazu zure osasun-zentroan.

Medikuarenera edo dentistarenera joaten zaren bakoitzean, eman hartzen dituzun medikamentu edo egiten ari zaren tratamenduen berri (baita hartzen dituzun bitamina, sendabelar eta abarren berri).

Arreta jarri jasan ditzakezun ondorio kaltegarriei, batez ere, medikamentu edo produktu natural berri bat hartzen hasten bazara.

Argitu beti medikamentuei buruz izan ditzakezun zalantzak osasun-profesionalekin, bereziki tratamendu bat aldatu edo utzi behar duzula pentsatzen hasita bazaude.

Zure iritziak balio du. Jakinaraz iezaiozu beti zeure medikuari.

Ez dago bizitza osorako medikamenturik. Zure medikuak urteetan hartzen aritu zaren medikamentu bat uzteko esaten badizu, orain jada behar ez duzulako ustea daukalako da; are gehiago, kaltegarria ere izan daitekeelakoan egon liteke. Zure bizitzan zehar, botika bat ona izan daiteke noizbait, baina kaltegarria ere, inoiz.

Heste-zizareek amorratzen...

Itzuli>

Cómo conservar los medicamentos PDF

Zer gerta daiteke?

Heste-zizareak esku eta azazkal zikinen bidez transmititzen diren parasitoak dira. Tratatzeko mebendazola (Lomper®) edo pirantel pamoatoa (Trilombrin®) parasitokontrakoak erabiltzen dira.

Familiako kide GUZTIOK hartu behar duzue, nahiz eta sintomarik ez izan.Si vais a tomar pirantel, la dosis se calcula en función del peso. Familiako kide GUZTIOK hartu behar duzue, nahiz eta sintomarik ez izan. Mebendazola, hartu behar baduzue, dosi bera hartu behar duzue GUZTIOK (haurrek nahiz helduek). Pirantela hartu behar baduzue, pisua hartzen da kontuan dosia kalkulatzeko. Bi dosi hartu behar dituzue, bi asteko tartean. 1. dosia. Hartualdi honekin heste-zizareak hil dira baina arrautzak ez!

Higiene-neurriak

Arrautzekin bukatzeko funtsezkoa da:

Egun berean botika hartu ondoren:

  • 1. Familia osoa dutxatzea.
  • 2. Izarak, barruko arropa eta lo egiteko arropa ondo garbitzea, tenperatura
  • 3. Logeletako zoruak garbitzea.

Gainerako egunetan:

  • 1. Higiene-neurriak ezin hobeto betetzea, bereziki eskuak eta azazkalak ondo garbitzea.
  • 2. Goizean dutxatzea.

Eta ez ahaztu…

  • ...bi aste igarotakoan bigarren dosia hartzea, arrautzaren bat bizirik atera eta heste-zizare bihurtu bada.
  • Hori guztia betetzen baduzue, agur heste-zizareei!
  • Esandakoa betetzen ez baduzue, berriro hasi beharko duzue.

ESKERRONEZ: eskerrak eman nahi dizkiogu Jose Ramón Hernaiz Barandiaran pediatrari (Aigortako Osasun Zentroa), testua zuzendu digulako, eta hain egokiak izan diren oharrak eta iradokizunak egin dizkigulako.

Botika-ontziak nola irakurri, burua hautsi barik

Itzuli>

Cómo conservar los medicamentos PDF

  • Botika-ontzi bat ez da kaxa soil bat.
  • Funtsezko informazioa ematen du, eta botika egoki erabiltzen laguntzen du.
  • Fitxa honek informazio hori topatzen eta argitzen lagunduko dizu.

Insomnioa amesgaizto bihur ez dadin

Itzuli>

Cómo conservar los medicamentos PDF

Lo egiteko beharra ez da berdina izaten bizitza osoan; adinak (helduek ez dute gutxiago lo egiten, desberdin baizik; lo arinagoa dute eta maizago esnatzen dira gauean zehar), osasun egoerak, egoera emozionalak (bereziki depresioak eta antsietateak) eta beste zenbait faktorek (adibidez, arazo pertsonalek, etxekoek, lanekoek eta abar) eragiten dute horretan. Lo egitea ezinbestekoa da, eta osasungarria, gainera, ondo lo egitea. Gau batean lo gaizki egiteagatik, ordea, ez larritu. Aurre egin diezaiokezu-eta!

Aldatu ohitura batzuk

Saiatu…

  • Egunero-egunero ordu berean oheratzen eta jaikitzen, baita asteburu eta opor-egunetan ere.
  • Beti gauza berdintsuak egiten lotara joan aurretik (pijama jantzi, hortzak garbitu…); ohitura horrek prestatu egingo zaitu fisikoki eta mentalki ohera joateko.
  • Ariketa fisiko arina egiten, hobe arratsalde erdialdera.
  • Bainu bat hartzen, edo erlaxazio-ariketak egiten.
  • Logela tenperatura atseginean edukitzen, eta ahalik eta argi eta zarata gutxien izaten.

Sahiestu…

  • Alkohola, tabakoa eta bizigarriak. Loa aldatzen diote baita nabaritzen ez duenari ere.
  • Elikagai pisuak afaltzerakoan; bai eta gosea duzula oheratzea ere.
  • Siesta, eta egiten baduzu, ez 20 minutu baino gehiago.
  • Ariketa fisiko bizia eta jarduera estresagarriak, oheratu baino 2-3 ordu lehenago.
  • Telebista ikustea, ordenagailuan ibiltzea, bideojokoetan aritzea, jatea, telefonoz hitz egitea, eztabaidatzea eta abar ohean zauden bitartean.
  • Lorik ezin duzula egin buruan bueltaka izatea. Ohean ordu erdi badaramazu eta lorik hartu ez, hobe duzu jaiki eta lasaituko zaituen zerbait egin, logura sentitu arte. Ez joan ohera logurarik gabe.

Eta alferrik bada?

Ez automedikatu.

Gomendio hauek guztiak jarraitu, eta oraindik ere laguntza beharrean zaudela uste baduzu, jo zure osasun zentrora edo farmaziara.

Zenbait medikamentuk balio dezake insomnioa tratatzeko, baina oso denbora laburrean erabili behar dira, tratamendu kroniko ez bihurtzeko. Agintzen badizkizute, zehatz-mehatz bete esandakoa.

Medikamentu horiek eragin ohi dituzten bi ondorio kaltegarri saihestu nahi dira. Bat, mendekotasuna: “pilula” hartzen ohitzen zara, eta hartu ezean, lo hartzeko arazo larriak gertatzen dira. Bestea, berriz, tolerantzia: normalean hartzen duzun dosiak ia ez dizu efekturik egiten, eta dosia handitu behar izaten da.

GARRANTZITSUA: Lo egiteko botikak denbora luzez hartzen badaramazu, komeniko litzaizuke zure medikuarekin kontsultatzea pixkanaka-pixkanaka nola utzi.

Botikak gordetzeko aholkuak

Itzuli

Botikak gordetzeko aholkuakErabili aurretik

  • Gorde botikak leku lehor eta freskoan, eta haurren eskura utzi gabe. Ez jarri eguzki-argitan ezta bero zuzenaren eraginpean.
  • Ez gorde komunean edo sukaldean, hezetasun eta tenperatura aldaketak direla-eta.
  • Hotzean eduki beharreko botikak (termolabilak izena dute eta izartxo batez identifikatuta daude ontzian) hozkailuan gorde; inoiz ez, ordea, izozkailuan.
  • Medikamentua jatorrizko ontzian gorde, bere erabilera-orriarekin batera.
  • Egiaztatu botikaren IRAUNGITZE-DATA kutxan bertan. Ageri den hilabeteko azken eguna da.
  • Ez hartu botika, baldin eta itxura, kolorea edota zaporea aldatu dela iruditzen bazaizu. Eraman zeure farmaziako SIGRE bilketa-gunera (Ontziak Kudeatzeko Sistema Integratua).

Ireki ondoren

  • OSO GARRANTZITSUA: idatzi kolirio, xarabe eta pomaden irekitze-data. Kutxan bertan egin dezakezu.
  • Kolirioek hilabete bat irauten dute hondatu gabe.
  • Zenbait xarabe (amoxizilina duena, esaterako) hartu aurretik, osatzeko azken urratsa eman behar da etxean (disoluzio estenporaneoez ari gara). Horrelakoetan, prestatu ondorengo bi asteetan kontsumitu beharra dago.

Oraindik ere zalantzaren bat baduzu, egin kontsulta zure osasun-zentroan edo farmazian, edo irakurri erabilera-orria.

Antibiotikoak. Ez hartu zeure kabuz!

Itzuli

Antibioticos

ANTIBIOTIKOAK: Denon onerako... Ondo erabili antibiotikoak!

Antibioticos: Sólo con receta

Zer dira antibiotikoak?

  • Bakterioak hil edota berauen haztea galarazten duten botikak dira.
  • Gripea, hotzeriak, faringitis mota asko, otitisa, bronkitisa eta sinusitisa, esate baterako, birusek eragindako gaixotasunak dira. Ez dago, hortaz, antibiotikoen bidez sendatzerik.
  • Zure medikuak edo dentistak, ez beste inork, erabaki dezake, beti ere zeu behatu eta gero, antibiotikorik behar duzun ala ez.
  • Ez hartu inoiz antibiotikorik zeure kasa edota senideren edo lagunen gomendioz.
  • Errespetatu beti agindutako dosia, ordutegia eta egun-kopurua.
  • Hobeto bazaude ere, ez utzi inoiz tratamendua amaitu baino lehenago: bakterioak berriro aktiba daitezke eta infekzioari aurre egitea zailagoa izango da.

 

Kontrako ondorioak

  • Kontrako ondorioak arinak eta iragankorrak izan ohi dira. Gehienetan: beherakoak, goragaleak eta okadak, onddoek eragindako baginako infekzioak, buruko mina, etab.

Antibiotikoak oker erabiltzearen arriskuak

  • Beharrik izan gabe antibiotikoak hartzea edo tratamendua behar bezala ez betetzea zure kalterako ezezik, gizarte osoarentzako osasun-arazoa ere izan liteke: bakterioak erresistente bilakatzen baitira antibiotikoekiko eta, ondorioz, eraginik gabeak, infekzioen arriskua ugalduz eta larriagotuz.

Eta sobera geratzen bazaizu?

  • EZ ERABILI BERRIRO, antzeko sintomarik izan arren.
  • EZ GORDE.
  • Farmaziara eraman.

Medikamentuak pediatrian: ez da jolasa! Ibuprofeno-jarabea, dosi egokian

Itzuli

Principio activo

Ibuprofenoa minari eta sukarrari aurre egiteko erabiltzen den printzipio aktibo bat da, baina parazetamola ez bezala, antiinflamatorioa ere bada.

Medikuak besterik agintzen ez badu, 6 HILABETE edo 7 KILO BAINO GEHIAGO DUTEN haurrei ematea gomendatzen da.

Kontzentrazioaren arabera, bi jarabe desberdin daude

Ibuprofeno-jarabeak kontzentrazioaren, hau da, bolumen berean dagoen ibuprofeno-kantitatearen arabera bereizten dira. Hala, %2ko edo %4ko kontzentrazioak daude.

Dosi egokia zein den?

Beste ezer baino lehen, begiratu jarabeak zer ibuprofeno-kontzentrazio duen, horren arabera, hartu beharreko kantitatea desberdina izango baita. Taula hauek lagungarri izango zaizkizu.

Pisua %2ko Ibuprofenoa
(8 orduan behin)
  Pisua %4ko Ibuprofenoa
(8 orduan behin)
7 kg 2,4 ml   30 kg 5,0 ml
8 kg 2,7 ml   31 kg 5,2 ml
9 kg 3,0 ml   32 kg 5,3 ml
10 kg 3,3 ml   33 kg 5,5 ml
11 kg 3,7 ml   34 kg 5,7 ml
12 kg 4,0 ml   35 kg 5,8 ml
13 kg 4,3 ml   36 kg 6,0 ml
14 kg 4,7 ml   37 kg 6,2 ml
15 kg 5,0 ml   38 kg 6,3 ml
16 kg 5,3 ml   39 kg 6,5 ml
17 kg 5,7 ml   40 kg 6,7 ml
18 kg 6,0 ml   41 kg 6,8 ml 
19 kg 6,3 ml   42 kg  7,0 ml
20 kg 6,7 ml   43 kg  7,2 ml
21 kg 7,0 ml   44 kg  7,3 ml
22 kg  7,3 ml   45 kg  7,5 ml
23 kg  7,7 ml   46 kg  7,7 ml
24 kg  8,0 ml   47 kg  7,8 ml
25 kg  8,3 ml   48 kg  8,0 ml
26 kg  8,7 ml   49 kg  8,2 ml
27 kg 9,0 ml   50 kg 8,3 ml
28 kg 9,3 ml      
29 kg 9,7 ml      
30 kg 10,0 ml      

Hanka-sartzeak sahiesteko

    • Suspentsio-jarabe bat denez, ASTINDU ondo ontzia, xiringa kargatu aurretik.

      MEDIKAMENTUAREN DOSIA NEURTZEKO ERABILTZEN DEN ESKALARI ERREPARATU

      Xiringa batzuetan mililitrotan (ml) bakarrik ageri da neurria; beste batzuetan, berriz, mililitrotan eta kilotan (kg), haurraren pisuaren arabera. Ez nahastu eskalak

Imagen de jeringuillas de mililitros y de kilos

  • OHITU ZAITEZ jarabe bakoitza bere xiringarekin erabiltzen

    Ez erabili jarabe batekin datorren xiringa beste batzuk hartzeko.

    Oraindik ere zalantzaren bat baduzu, kontsultatu zure osasun-zentroan edo farmazian, edo irakurri erabilera-orria.

Klikatu hemen bideoa ikusteko

Parazetamola pediatrian

Itzuli

Principio activo

Parazetamola minari eta sukarrari aurre egiteko erabiltzen den printzipio aktibo bat da, pediatrian asko erabiltzen dena.

Eraginkorra da...
Segurua da...
...baldin eta DOSI
EGOKIA hartzen bada

Nola jakin nire seme-alabarentzat dosi egokia zein den?

Gomendatutako eguneko dosia, haurraren pisuaren arabera kalkulatzen da. 100 mg/ml parazetamol-jarabe bat hartzekotan (merkatuan ohikoena), dosifikazio-taula honi jarraitu:

Pisua Parazetamola
(6 orduan behin)
Pisua Parazetamola
(6 orduan behin)
Pisua Parazetamola
(6 orduan behin)
4 kg 0,6 ml 14 kg 2,1 ml 24 kg 3,6 ml
5 kg 0,8 ml 15 kg 2,3 ml 25 kg 3,8 ml
6 kg 0,9 ml 16 kg 2,4 ml 26 kg 3,9 ml
7 kg 1,1 ml 17 kg 2,6 ml 27 kg 4,1 ml
8 kg 1,2 ml 18 kg 2,7 ml 28 kg 4,2 ml
9 kg 1,4 ml 19 kg 2,9 ml 29 kg 4,4 ml
10 kg 1,5 ml 20 kg 3,0 ml 30 kg 4,5 ml
11 kg 1,7 ml 21 kg 3,2 ml 31 kg 4,7 ml
12 kg 1,8 ml 22 kg 3,3 ml 32 kg 4,8 ml
13 kg 2,0 ml 23 kg 3,5 ml 33 kg 5,0 ml

34 kilotik aurrera, 500 mg-ko parazetamol-konprimituak har daitezke.

Jarabea onartu ezean, parazetamol-supositorioak erabil daitezke.

Parazetamol-jarabeek beti dakarte kaxan tanta-kontagailu edo xiringa bat. Denak ere, egokiak dira dosia-neurtzeko.

Hanka-sartzeak saihesteko

    • MEDIKAMENTUAREN DOSIA NEURTZEKO ERABILTZEN DEN ESKALARI ERREPARATU
      Xiringa batzuetan mililitrotan (ml) bakarrik ageri da neurria; beste batzuetan, berriz, mililitrotan eta kilotan (kg), haurraren pisuaren arabera.
      Ez nahastu eskalak.

Imagen de jeringuillas de mililitros y de kilos

  • OHITU ZAITEZ jarabe bakoitza bere xiringarekin erabiltzen.

    Oraindik ere zalantzaren bat baduzu, kontsultatu zure osasun-zentroan edo farmazian, edo irakurri erabilera-orria

Bada garaia medikamentuei beren izenetik deitzen hastekoa...

Itzuli

Printzipio aktiboa

... Alegia, printzipio aktiboaren izena erabiltzen hastekoa

Printzipio aktiboa da medikamentuaren efektua eragiten duen substantzia. Laborategi bakoitzak medikamentua edozein izenekin merkaturatzen duela ere, printzipio aktiboaren izena da balio duena eta, ondorioz, horixe erabiltzen dute osasun-arloko profesionalek.

Jarri arreta printzipio aktuboan!

Printzipio aktiboaren izena BETI agertzen da kaxan. Hori da bilatu eta ezagutu behar duzuna. Badira printzipio aktibo bat baino gehiago duten medikamentuak; baina hala bada ere, guztiak ageriko dira kaxan.

Principio actibo

GOGORATU: ez du axola kaxek edo pastillek zer kolore, tamaina edo forma duten. Izen komertzial desberdina duten bi medikamentuk eragin bera izango dute, printzipio aktibo bera eta dosi bera badute.

Hori da ez okertzeko modurik onena

  • Printzipio aktiboa identifikatzen baduzu, ez dituzu antzeko izenak edo ontziak nahastuko edo printzipio aktibo bera nahi gabe bi aldiz hartuko, izen komertzial desberdina duelako. Hori gerta daiteke, hainbat profesionalek tratatzen zaituztenean, ospitalean alta hartu ondoren, errezetarik behar ez duten medikamentuak erosten dituzunean…
  • Printzipio aktiboaren izena atzerrian ere baliagarria izango zaizu, izen hori berdina baita herrialde guztietan.

Medikamentu berri bat hartzen duzunean, egiaztatu printzipio aktiboaren izena.

Zalantzaren bat baduzu, egin kontsulta zure osasun-zentroan edo farmazian edo irakurri erabilera-orria.

Klikatu hemen (leiho berri batean irekitzen da)bideoa ikusteko

Dabigatrana (PRADAXA®) fibrilazio aurikular ez-balbularrerako

Itzuli

DabigatranZertarako den

Koaguluak sortzea prebenitzen die bihotz-erritmoan anomaliaren bat duten helduei, hau da, bihotz-taupada irregularrak izan –fibrilazio aurikular ez-balbular esaten zaio horri- eta ezbehar kadiobaskular bat izateko arriskua dutenei. Aldakako edo belauneko protesi bat jartzeko ebakuntza egindako pazienteetan koagulurik ez sortzeko ere erabiltzen da.

Nola hartu

  • 110 edo 150 mg-ko kapsula bat, 12 orduan behin, jakiekin batera edo bakarrik.
  • Irentsi kapsula osorik (hautsi edo ireki gabe), baso bat ur hartuta.
  • Ondo zaudela iruditu arren, ez utzi hartzeari medikuari kontsultatu gabe. Arriskutsua izan daiteke.

Nola gorde

  • Gorde BETI kapsula jatorrizko bilgarrian (blisterra), baita pilula ontzian gordetzen baduzu ere.

¿Eta dosi bat hartzea ahazten bazait?

  • Hurrengo hartualdirako 6 ordu baino GEHIAGO falta bada: HARTU ahaztutako dosia.
  • 6 ordu baino GUTXIAGO falta bada: ITXARON hurrengo hartualdira arte.
  • SEKULA EZ HARTU dosi bikoitzik, ahaztutakoa konpentsatzeko.

Izan ditzakeen kontrako ondorioak

Sintomak / ondorioak MAIZTASUNA KONTSULTATU ZURE MEDIKUARI JO URGENTZIETARA
Ohikoa Arraroa Larria bada soilik Beti
Urdaileko edo hesteko odol-jarioa (gorozki beltzak) Bai     Bai  
Sudurreko odol-jarioa Bai   Bai    
Sabeleko mina Bai   Bai    
Indigestioa Bai   Bai    
Gonbitoak odolarekin   Bai     Bai
Ondesteko edo azaleko odol-jarioa   Bai   Bai  
Ubeldurak   Bai Bai    

Arreta berezia izan

  • Esan medikuari dabigatrana hartzen ari zarela eta ebakuntzaren bat egin behar baduzu, baita hortzetakoa bada ere.
  • Esan medikuari edo farmazialariari dabigatrana hartzen zarela, aspirina edo antiinflamatorioak hartu behar badituzu (ibuprofenoa, naproxenoa…).
  • Ez hartu aurdunaldian.
  • 110 mg-ko dosirik, 80 urte baino gehiago badituzu.
  • Medikuak zure giltzurrunek nola funtzionatzen duten ikusiko du, tratamenduaren aurretik eta tratamenduan zauden bitartean.
  • Ez da interakziorik agertu alkoholarekin.

Sintrom® baino hobea da?

Azenokumarola (SINTROM®)da fibrilazio aurikular ez-balbularrerako ohiko tratamendua; badakigu eraginkorra eta epe luzera segurua dela.

Dabigatranaren alde

  • EZ da aldian behingo analisirik behar.
  • EZ da dosirik aldatu behar.
  • Interakzio GUTXIAGO ditu, botikekin eta elikagaiekin.

Dabigatranaren kontra

  • EZ dakigu zer kontrako ondorio izan ditzakeen epe luzera.
  • SINTROM® baino GARESTIAGOA da.
  • EZ du antidotorik (garrantzitsua da, urgentziaz ebakuntza egin behar badizute).

Azenokumarola (SINTROM®) hartzen ari bazara, eta INR-kontrol egokiak badituzu, hobea da EZ ALDATZEA, eta medikamentu hori hartzen jarraitzea.

Azken aldaketako data: