Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Barakaldoko Hiri Tranbiari buruzko informazio-azterlana

EBAZPENA, 2015eko martxoaren 31koa, Garraio Azpiegituraren zuzendariarena, Barakaldoko Hiri Tranbiari buruzko informazio-azterlana jendaurrera ateratzeko dena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Trenbide Sarearen Sektoreko Lurralde Plana otsailaren 27ko 41/2001 Dekretuaren bidez behin betiko onartu zen. Plan horretan, proposatzen da Nerbioi ibaiaren ezkerraldean metro arinaren beste korridore bat egitea, Zorrozaurre, Lutxana, Galindo eta Urbinagako lur industrialen hiri-berroneratzearekin lotua.

Informazio-azterlanaren helburua da zehaztea zer obra egin beharko den, nolako eragina izango duten eta zer balorazio ekonomiko duten. Izan ere, horiek guztiak beharrezkoak dira Barakaldoko tranbia-zerbitzua egin eta abian jartzeko.

Azken aldaketako data:  2015/05/04